248. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Aurrekontuko 17, 18, 19, 20 eta 21. aldaketak. Behin betiko onespena

2016ko 222. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 17an, aurrekontuko aldaketak hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egindako aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

17-2016 kreditu-gehigarria

Aurrekontuan kreditu handiagoa izanen duten aplikazioak hauek dira:

–Aurrekontuko 1 2311 4630000 aplikazioa: “ELZ eta Haur eta Gazteen gizarte zerbitzua”, 20.150,00 euro gehiago izanen ditu.

–Aurrekontuko 1 2311 4630001 aplikazioa: “Tailerrak gizarte zerbitzua”, 4.000,00 euro gehiago izanen ditu.

–Aurrekontuko 1 2311 4630002 aplikazioa: “Valdibus Programa gizarte zerbitzua”, 2.000,00 euro gehiago izanen ditu.

Gastuen gehitze hori finantzatuko da gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez, 26.150,00 euroko zenbatekoarekin.

18-2016 kreditu berezia

Gastuen aurrekontuan 1 2311 4630004 aplikazioa sortuko da: “Enplegu Sozial Babestua gizarte zerbitzua”, 8.000,00 euroko kredituarekin.

Kreditu berezi hori finantzatuko da gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez, 8.000,00 euroko zenbatekoarekin.

19 eta 20-2016 zenbakiko kreditu transferentziak

Gastuen aurrekontuan 1 3231 62600 aplikazioa sortuko da: “Haur Eskolarako ordenagailua erostea”, 800,00 euroko kredituarekin.

Gastuen aurrekontuan 1 4320 62600 aplikazioa sortuko da: “Turismo bulegorako ordenagailua erostea”, 650,00 euroko kredituarekin.

–Kreditua handituko duen aurrekontuko aplikazioa 1 3380 2262001 da: “Iraileko feriak”, 4.500,00 euroko kredituarekin.

Kreditua lagako duen aurrekontuko aplikazioa izanen da 1 9320 2270601: “Balorazio txostena”, 5.950,00 euro lagako baititu.

21-2016 kreditu transferentzia

Gastuen aurrekontuan 1 34200 1310001 aplikazioa sortuko da: “Ordainsariak, igerilekuetako sorosleak eta leihatila”, 19.400,00 euroko kredituarekin.

Kreditua lagako duen aurrekontuko aplikazioa izanen da 1 2419 1310001: “Ordainsariak NEZ igerilekuak”, 19.400,00 euro lagako baititu.

Garesen, 2016ko abenduaren 13an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1614006