248. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Hezkuntzako zuzendari nagusiak abenduaren 9an emandako 542/2016 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez eriondoan dauden ikasleei hezkuntza arreta etxean emateko laguntzetarako deialdiaren oinarriak onetsi dira 2016-2017 ikasturterako.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.eu/bdnstrans/index). BDNS (identifikazioa): 326004.

Lehendabizikoa.–Onuradunak: Medikuak hala aginduta etxean eriondoan egon behar duten ikasleen aitek, amek edo legezko tutoreek eska ditzakete deialdi honen xedeko laguntzak, baldin eta, hori dela kausa, ikasleak ikastetxera 21 egun naturaletik gorako epean modu normalean joaterik ez badu eta hezkuntza arreta etxean jaso behar baldin badu, edo, gaixotasun kronikoren bat dela-eta, hilabetetik beherako aldizkako bajak hartzen baditu, 6 egun jarraitukoak bederen 6 hilabetean, gutxienez ere.

Bigarrena.–Xedea: Deialdi honen xedea da laguntzak emateko oinarriak ezartzea, eriondoan edo gaixorik dauden ikasleei etxean ematen zaien hezkuntza arreta finantzatzeko. Ikasle horiek Lehen Hezkuntzan edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eskolaturik egon behar dute 2016-2017 ikasturtean, Nafarroan funts publikoak jasotzen dituen ikastetxe batean.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak: Oinarri arautzaileak Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoak dira.

Laugarrena.–Zenbatekoa: 70.000 euro. Horietatik 20.000 euro 2016ko gastuen aurrekontuaren kargura ordainduko dira, eta gainerakoa, 50.000 euro, 2017ko gastuen aurrekontuaren kargura.

Iruñean, 2016ko abenduaren 9an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.

Iragarkiaren kodea: F1614441