246. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 23a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Ediktua. Prozedura arrunta (Ohorerako eskubidea - 249.1.2)

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

111/2016 epaia.

Lizarran, 2016ko irailaren 1ean.

Nik, Eva M.ª Gil Gonzálezek, Lizarrako eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile titularrak, idazpuruan ageri den zenbakiarekin erregistratutako judizio arruntaren autoak aztertu ditut, guraso-ahala kentzearen gainekoak, epaitegi honetan bideratzen ari baitira. Tania-Altagracia Torres Nivar andreak sustatu du auzia, Mercedes Ciriza Sanz prokuradore andreak ordezkatuta eta Jesús María Gainza Liberal legelari jaunak lagunduta, auzi-ihesean deklaratu den Gabriel Fernández Wong jaunaren aurka. Fiskaltzak esku hartu du, adingabearen interesa ordezkatuz. Hona hemen emandako

Epaitza: Baiesten dut Tania-Altagracia Torres Nivar andreak prozesuan duen ordezkaritzak aurkeztutako demanda, auzi-ihesean deklaratutako Gabriel Fernández Wong jaunaren aurkakoa, eta, horrenbestez:

1.–Gabriel Fernández Wong jaunari bere alaba Ashley-Camille Fernández Torresen gaineko guraso-ahala kentzea.

2.–Gabriel Fernández Wong jaunak 150 euro ordaindu beharko ditu hilean alabaren mantenurako.

Diru kopuru hori hilabete bakoitzaren batetik bostera bitarte ordainduko da demandatzaileak adierazten duen kontuan, eta urtero eguneratuko da, kontsumorako prezioen indizeak eguneratu aurreko hamabi hilabetean izandako igoeraren portzentaje berean, Estatistikako Institutu Nazionalaren arabera, edo erregelamenduz horren ordezkoa denaren arabera; epai honen data izanen da eguneratze bakoitza kalkulatzeko eguna.

3.–Prozesuko kostuei dagokienez, ez da berariazko kondenarik egin.

Behin ebazpen hau irmo bihurturik, igor bekio komunikazioa erregistro zibil egokiari, honen lekukotzarekin batean, orri-bazterreko ohar egokia egin dezan adingabearen jaiotzaren inskripzioan, eta epaitegi honi igorri behar zaio egindako idatzoharraren aktaren lekukotza.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei, betiere ohartarazita ez dela irmoa eta haren kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela, epaitegi honetan idazkia aurkeztuta hogei egun balioduneko epean, jakinarazten denetik aurrera; bertan aurkaratzeak oinarri dituen alegazioak jaso beharko dira, apelatzen den ebazpena eta aurkaratzen diren adierazpenak aipatzeaz gainera (PZLaren 458. artikulua).

Errekurtsoa jartzerakoan frogatu behar dute organo judizial honek duen gordailu eta kontsignazioen kontuan 50 euro sartu dituztela, eta ohartarazten zaie hori egin ezean errekurtsoa ez zaiela tramitatzeko onartuko, non errekurtsogilea ez den Fiskaltza.

Beraz, epai honen bidez, hori xedatu, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko, eta erregistra bedi haren jatorrizkoa epaitegi honetako epai liburuan.

Eta Gabriel Fernández Wongi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Lizarran, 2016ko azaroaren 30ean.–Justizia Administrazioaren letradua, Sara Otero del Amo.

Iragarkiaren kodea: J1613633