246. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

868/2016 EBAZPENA, abenduaren 7koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, unibertsitateko tituludunentzako (ingurumen zientzien arloko gradudun edo lizentziadunentzako) prestakuntza beka bat emateko deialdiaren hirugarren oinarrian antzemandako akatsa zuzentzen duena. Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuan arituko da bekaduna.

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren abuztuaren 25eko 660/2016 Ebazpenaren bidez, unibertsitateko tituludunentzako (ingurumen zientzien arloko gradudun edo lizentziadunentzako) prestakuntza beka bat emateko deialdia onetsi zen, Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuan aritzeko. 2016ko 180. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 16an.

Ebaluazio Batzordea 2016ko urriaren 11n bildu da, eta beka emateko proposamena aurkeztu du.

Bestetik, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren abuztuaren 25eko 660/2016 Ebazpenean akats bat antzeman da. Izan ere, adierazi zen ezen, beka luzatuz gero, urte bakoitzean Nafarroan izaten den Kontsumorako Prezioen Indize (KPI) erreala gehituko zaiola bekaren zenbatekoari. Bidezko da akats hori zuzentzea.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Unibertsitateko tituludunentzako (ingurumen zientzien arloko gradudun edo lizentziadunentzako) prestakuntza beka bat, Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuan aritzekoa, emateko deialdiaren hirugarren oinarrian antzemandako akatsa zuzentzea, oinarri horren bigarren puntuko azken lerroaldea kenduz. Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren abuztuaren 25eko 660/2016 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdia, eta ebazpen hori 2016ko 180. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 16an.

2. Unibertsitateko tituludunentzako (ingurumen zientzien arloko gradudun edo lizentziadunentzako) prestakuntza beka Jessica Zabala Padura (44637799C IFZ) andreari ematea, 27 puntuko balorazioa lortu baitu, ingurumeneko kutsaduraren prebentzio eta kontrolerako jarduerei buruzko ezagutzak eskura ditzan. 2016ko abenduaren 15ean hasiko da beka, eta 2017ko urriaren 31n bukatuko; urtebeteko aldietan luzatzen ahalko da, 3 urte egin arte gehienez. Beka 11.222,88 eurokoa izanen da, urtebeterako. Diru hori hilabetero ordainduko da, hilabetea bukaturik, 935,24 euro aldian, edo dagokion zati proportzionala. 467,62 euro 2016ko gastuen aurrekontuko “Bekak” izeneko 70110-700000-4809-411100 kontu-sailaren kargura ordainduko dira, eta 9.352,40 euro, berriz, 2017ko gastuen aurrekontuko balio bereko kontu-sailaren kargura.

3. Honako eskatzaile hauek deialditik baztertzea, Ebaluazio Batzordearen 2016ko urriaren 11ko aktan ageri den moduan, unibertsitateko titulu ofiziala deialdia argitaratu aurreko hiru urtean lortzeko betebeharra (deialdiaren 4. oinarri arautzaileko c) atala) ez betetzeagatik:

–Olatz Abaigar Álvarez de Eulate.

–Mikel Xabier Andradas Santiago.

–Arantxa Leoz Ariz.

4. Honako eskatzaile hau deialditik baztertzea, Ebaluazio Batzordearen 2016ko urriaren 11ko aktan ageri den moduan, unibertsitateko titulu ofiziala deialdia argitaratu aurreko hiru urtean lortzeko betebeharra (deialdiaren 4. oinarri arautzaileko c) atala) ez betetzeagatik eta ingurumen zientzien arloko gradudun edo lizentziadun titulua duela ez frogatzeagatik (deialdiaren 2. oinarri arautzailea):

–Fermín Víctor Pozueta García.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

6. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, jakinarazpen egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean.

7. Ebazpen hau Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuari, Langileria Bulegoari eta kontu-hartzailetza delegatuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2016ko abenduaren 7an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

Iragarkiaren kodea: F1613958