246. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUNBILLA

Udalkideen ordainsariak

Udalak, 2016ko abenduaren 2an egin osoko bilkuran, bertzeak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

“Hautetsien ordainsariak.–Ikusirik Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 56. artikuluak xedatzen duela Nafarroako toki entitateek diru kopuruak jartzen ahal dituztela aurrekontuetan, beren kideei kargua betetzeagatik ordainsariak edo kalte-ordainak emateko.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75., 75.bis eta 75.ter artikuluetan, egungo testuaren arabera, toki entitateek diru kopuru horiek ezartzeko bete behar dituzten prozesua eta baldintzak zehazten dira.

Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan aurretik xedatua garatu da.

Ikusirik Kontu-hartzailetzaren aldeko fiskalizazioa, aho batez erabaki da:

Lehenbizikoa.–Alkatesa %18ko dedikazio partzialean arituko da bere karguan. Urteko ordainsari gordina 10.366,68 eurokoa izanen da eta 12 soldatatan ordainduko da (799,54 euro garbi). Udalak bere gain hartuko du Gizarte Segurantzari eman beharreko enpresa kuoten ordainketa.

Bigarrena.–2017eko urtarrilaren 1etik aitzina, gainerako zinegotziei ordainduko zaie osoko bilkuretara benetan agertzeagatik, hori egiaztatuta, 100 euro osoko bilkura bakoitzeko, eta gehienez ere 15 osoko bilkura eta 1.500 euro urtean. Diru kopuru horretatik behar adina atxikiko da PFEZerako.

Hirugarrena.–Orobat, beren karguan aritzean dieta eta joan-etorriengatik sortzen diren gastuak ordainduko zaizkie Udalbatzako kideei, horiek frogatu eta behar diren ordainagiriak aurkeztu ondoan.

Laugarrena.–Aurreko idatz-zatietan ezarritako ordainsari eta bilkura-sariak urtero eguneratuko dira (gorantz ala beherantz), kontsumorako prezioen indizearen arabera, 21/2014 Foru Aginduaren 2.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, Nafarroako Gobernutik jasotako diru-laguntzara egokitzeko.

Bosgarrena.–Erabaki honek indarra hartuko du, aurretik aipatu atzeraeragina izanda. Hori dela eta, aurreko edozein erabaki indargabetuko da egun horretatik aurrera. Indarrean egonen da, Osoko Bilkurak horri buruzko bertze erabaki bat hartu arte.

Seigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratu beharko da, eta ordainsariak eta sariak argitaratzen denetik sortuko dira, atzeraeragina dutela, erabakian xedatutakoari jarraikiz”.

Sunbilla, 2016ko abenduaren 12ean.–Alkatesa, Amets Inda Gorriarán.

Iragarkiaren kodea: L1614080