246. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

Tasa, prezio publiko eta udal zergei dagozkien karga-tasak, 2017ko ekitaldian indarra izanen dutenak

Odietako Udalak, 2016ko abenduaren 14an egin osoko bilkura arruntean, honako hau erabaki du, Udalbatzako kideen legezko kopuruaren gehiengo osoa zuela:

Tasa, prezio publiko eta udal zergei dagozkien karga-tasak, 2017ko ekitaldian indarra izanen dutenak

–Zergak:

  • Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,193.
  • Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,193.
  • Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4,00.
  • Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:

Sorrarazpena egiteko unean lurrak duen balioaren gainean ondotik zehazten diren portzentajeak aplikatuko dira:

  • Batetik bost urtera arteko aldia: 2,3.
  • Hamar urtera arteko aldia: 2,2.
  • Hamabost urtera arteko aldia: 2,1.
  • Hogei urtera arteko aldia: 2,1.

%16ko karga-tasa ezarri da, urteko.

  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga: %1,1eko indizea onetsi da.
  • Etxebizitza hutsen gaineko zerga:
  • Karga-tasa, lehen urterako: %0,10.
  • Karga-tasa, bigarren urterako: %0,50.
  • Karga tasa, hirugarren urterako eta hurrengoetarako: %1.

Aldaketa honek 2017ko zergaldian izanen du indarra, baina indarra izaten jarraituko du ondoko zergaldietan ere, Udalak ez badu beste aldaketarik egiten. Hala izanez gero, adierazitako tarifak KPIaren arabera igoko dira.

Aipatu espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun naturalean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritar eta interesdunek bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Erripan, 2016ko abenduaren 14an.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L1614274