246. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MORENTIN

1. aldaketa 2016ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa horren hasierako onespenaren erabakia 2016ko 220. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 15ean, argitaratu zen, eta jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Aurrekontuko 1/2016 aldaketa

KONTU-SAILA

ZENBATEKOA

GASTUAK

Kreditu-gehigarria

531-60104.–Bide publikoen konponketa

14.000

GASTUAK, GUZTIRA

14.000

DIRU-SARRERAK

Finantzaketa

75080.–Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza

5.000

870.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

9.000

DIRU-SARRERAK, GUZTIRA

14.000

Morentinen, 2016ko abenduaren 14an.–Alkatea, M.ª Pilar Barbarin López.

Iragarkiaren kodea: L1614116