246. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Aurrekontuko 12/2016 aldaketa. Hasierako onespena

Mendabiako Udalak, 2016ko azaroaren 30ean egindako bilkura arruntean, udalkideen gehiengo osoarekin onetsi zuen hasiera batean 2016ko aurrekontu orokor eta bakar onetsian 12/2016 aldaketa egiteari buruzko espedientea, kreditu bereziari buruzkoa, helburua duela hiri-lurreko finka erostea, Carnicerías kaleko 2an (5. poligonoko 2811. lurzatia, 1. azpiarea, 1. eta 2. hiri unitateak); 95.000 euro dira, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinarekin finantzatuak.

Espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Epe hori iraganik alegaziorik jaso gabe, 2016ko aurrekontuan egindako 12. aldaketa behin betikoa bilakatuko da, eta argitaratu eginen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Mendabian, 2016ko abenduaren 12an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L1613964