246. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

Ordenantza fiskalak. Behin betiko onespena

Udalak, 2016ko urriaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen ordainarazpen horiek arautzen dituen agiria, eta horiekin batera ondoriozko testu bategina; hori guztia iragarki batean jaso zen 2016ko 209. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 28an.

2016ko abenduaren 14an bukatu zen jendaurreko aldia, eta inork ez du erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu; beraz, gaurko egunarekin behin betiko onetsitzat gelditu dira aipatutako ordainarazpenak arautzen dituzten arauak.

Udalaren ordenantza fiskalen testuak zenbaki eta data hauetako Nafarroako Aldizkari Ofizialetan argitaratu ziren: 1997ko 37. zenbakia, martxoaren 26koa; 1998ko 33. zenbakia, martxoaren 18koa; 1998ko 156. zenbakia, abenduaren 30ekoa; 2000ko 36. zenbakia, martxoaren 22koa; 2001eko 7. zenbakia, urtarrilaren 15ekoa; 2002ko 24. zenbakia, otsailaren 25ekoa; 2002ko 149. zenbakia, abenduaren 11koa; 2004ko 26. zenbakia, martxoaren 1ekoa; 2005eko 17. zenbakia, otsailaren 9koa; 2006ko 2. zenbakia, urtarrilaren 4koa; 2006ko 151. zenbakia, abenduaren 18koa; 2007ko 158. zenbakia, abenduaren 21ekoa; 2008ko 155. zenbakia, abenduaren 22koa; 2010eko 5. zenbakia, urtarrilaren 11koa, 2011ko 2. zenbakia, urtarrilaren 4koa, 2013ko 112. zenbakia, ekainaren 13koa, 2014ko 231. zenbakia, azaroaren 25ekoa eta 2015eko 250. zenbakia, abenduaren 17koa.

Lodosan, 2016ko abenduaren 15ean.–Alkatea, Pablo Azcona Molinet.

Iragarkiaren kodea: L1614246