246. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

2017ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Lekunberriko Udalak, 2016ko abenduaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2017ko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, hara igortzen baitu Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluak, hasiera batean onetsitako plantilla organikoa jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan, 15 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxeko ediktuen oholean iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta/edo interesdunek bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Arestian aipatu bezala jendaurrean egon bitartean erreklamaziorik aurkeztu ezean, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da.

Lekunberrin, 2016ko abenduaren 13an.–Alkate udalburua, Natalia Azcona Mendia.

Iragarkiaren kodea: L1614043