246. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Aldaketa ordenantza fiskaletan tarifak eguneratzeagatik,
eta Udalaren 2017ko ekitaldirako karga-tasa, prezio publiko
eta zergak finkatzea. Hasierako onespena

Lekunberriko Udalak, 2016ko abenduaren 1ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea Lekunberriko udalerrian indarra duten tasa eta prezio publikoak arautzen dituzten udal ordenantzetan, finkatuz 2017ko ekitaldirako karga-tasa, prezio publiko eta zergak, ondotik ematen direnak:

Lehena.–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duten karga-tasa hauek onestea:

1.1. Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko, %0,403ko karga-tasa ezartzea.

1.2. Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko, %0,403ko karga-tasa ezartzea.

Bigarrena.–Egungo indize-eskala mantentzea 2017rako jarduera ekonomikoen gaineko zergan zehaztutako gutxieneko kuotei ezartzeko:

2.1. 1,4 indizea aplikatzea jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifei.

Hirugarrena.–Zerga hauei aplikatzeko portzentajea onestea:

3.1. Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:

3.1.1. Karga-tasa: %20, aplikatzekoa den zerga-oinarriaren gainean:

–Indizeak:

  • 5 urte bitarteko aldia: 3,3.
  • 10 urte bitarteko aldia: 3,2.
  • 15 urte bitarteko aldia: 3,1.
  • 20 urte bitarteko aldia: 3,1.

3.2. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ):

3.2.1. Karga-tasa ezartzea, %5 izanen baita.

Laugarrena.–Hasiera batean onestea ordenantza fiskaletan tarifak eguneratzeagatik aldaketa egiteko espedientea.

Bosgarrena.–Hasiera batean onetsitako tasa, indize, ordenantza eta arauek 2017ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra, erregelamenduzko tramiteak betetakoan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325.1 b9 artikuluan xedatutakoari jarraituz, ordenantza fiskaletan tarifak eguneratuz aldaketa egiteko espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Lekunberrin, 2016ko abenduaren 13an.–Alkate udalburua, Natalia Azcona Mendia.

Iragarkiaren kodea: L1614042