246. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udalaren bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Sustatzailea: NILSA Navarra de Infraestructuras Locales SA. Jarduera: “Baraibarko hondakin urak tratatzeko proiektua bigarren fasea”. Tokia: 10. poligonoko 211 eta 212. lurzatiak, Baraibarren.

Larraunen, 2016ko abenduaren 9an.–Alkatea, José Javier Barberena Etxarri.

Iragarkiaren kodea: L1614169