246. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUSTIÑANA

Udal ordenantza arautzailea eta fiskala, Fustiñanako udalerrian jendea biltzeko, aisia pribaturako eta peñetarako erabiltzen diren lokalei buruzkoa. Hasierako onespena

Fustiñanako Udalak, 2016ko irailaren 14an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Jendea biltzeko, aisia pribaturako eta peñetarako erabiltzen diren lokalei buruzko Udal ordenantza arautzailea eta fiskala.

Erabakia 188. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 28an, eta jendaurreko epea azaroaren 10ean amaitu zen alegaziorik jaso gabe.

Hala ere, Udalak testuko zenbait artikuluren idazketa aldatu duenez, berriz ere onetsi da hasiera batean eta testu aldatua berriz ere jarriko da jendaurrean, Udalak abenduaren 13ko osoko bilkuran hala erabakita.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, erabakia behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 326. artikuluan aurreikusitako ondorio juridikoekin.

Fustiñanan, 2016ko abenduaren 14an.–Alkatea, Juan Antonio Sola Pradilla.

Iragarkiaren kodea: L1614223