246. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

2017rako zerga-tasak. Onespena

Udalak, 2016ko abenduaren 19an egin bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen:

1. 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duten karga-tasak, indizeak eta portzentajeak onestea. Urtero izanen dute indarra, harik eta beste erabaki bat hartzen den arte. Honako hauek dira:

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: Tasa: %0,3450.

–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: Tasa: %0,80.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: Tasa: %4,08.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1,4 indizea.

–Hiri-lurren balio igoeraren edo gainbalioaren gaineko zerga: populazio eskubidedunari lotutako kuotak (5000 biztanle bitarte), honako denbora tarte hauen arabera:

  • 5 urte arteko denbora: 3ko tasa.
  • 10 urte arteko denbora: 3ko tasa.
  • 15 urte arteko denbora: 3ko tasa.
  • 20 urte arteko denbora: 3ko tasa.
  • Karga-tasa: %12.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea aipatu diren karga-tasak, eta argitalpen horretan adieraztea horien kontra zein errekurtso jar daitekeen; adieraztea, orobat, 2017ko urtarrilaren 1ean hartuko dutela indarra.

3. Zerga-tasak Cortesko Udalaren iragarki oholean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egile berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo bestela

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Cortesen, 2016ko abenduaren 21ean.–Alkatea, María Concepción Ausejo Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1613913