246. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Zizur Zendeako Arau Subsidiarioak aldatzeko araudia, Zizur Txikiko sektore urbanizagarri antolatuan

Zizur Zendeako Arau Subsidiarioen aldaketan jasotako hirigintzako arauak argitaratzen dira, Zizur Txikiko sektore urbanizagarri antolatuari buruzkoak, sektore horretako jabeek sustatuta. Aldaketa hori irailaren 4ko 945/2000 Foru Aginduaren bidez onetsi zuen behin betiko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak eta 2000ko 112. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 15ean, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Aginduaren 81.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Ebazpen honen aurka errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke aipatzen diren epeetan, idazki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita: Berraztertzeko errekurtsoa, Alkatetza honi zuzendua, hilabeteko epean (39/2015 Legearen 123.1. eta 124.1. artikuluak); gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean (6/1990 Foru Legearen 337. artikulua eta hurrengoak); errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean (29/1998 Legearen 10. artikulua).

Gazolatzen, 2016ko abenduaren 12an.–Alkatea, Jesús Antonio Barricarte Sarabia.

ERANSKINA

Aldatutako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1614010