246. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Aldaketa xehakatua, Gazolazko Arau Subsidiarioetan.
Hasierako onespena

Zizur Zendeako Udalak, 2016ko irailaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen, partikularrek eskaturik, Gazolazko Planeamenduko Arau Subsidiarioetako hirigintza antolamenduko determinazio xehakatuen aldaketa, zehazki hirigintza araudiko 35. artikuluaren aldaketa, herriguneko eraikuntzetako sestrapeko solairuaren kontzeptua definitzeko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeak 74. artikuluan dioenaren arabera, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute dokumentazioa Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien iradokizun eta alegazioak aurkez ditzaten.

Jendaurrean egoteko aldi hori inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, erabakitako hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta aldaketaren agiriaren ale eginbidetu bat Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Zerbitzura igorriko da.

Gazolatzen, 2016ko irailaren 16an.–Alkatea, Jesús Antonio Barricarte Sarabia.

Iragarkiaren kodea: L1613955