246. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Herrilurraren desafektazioa,
ondoren trukea egiteko, 49. poligonoko 450. lurzatietan

Baztango Batzar Nagusiak 2016ko urriaren 3an egin bilkura arruntean erabaki zuen herrilurra den 49. poligonoko 450 lurzatiaren 13.261,88 m2ko zati bat desafektatzea, Jose Javier eta Patxi Bengochea Feliperenak diren honako lurren truke (denetara 41.683,89 m²): 42. poligonoko luzati hauek: 31 A, B, C eta D; 23 A eta B (91,28 m2ko eraikina); 22; 18; 20 A eta B (118,42 m²ko eraikina); 42. poligonoko 27 eta 32a eta 49. poligonoko 215.a.

Espedienteari lotutako dokumentazioan deskribatzen dira lurrak.

Aditzera ematen da, bidezkoak diren alegazioak aurkez daitezen, hilabeteko epean.

Baztanen, 2016ko urriaren 3an.–Alkate-batzarburua, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L1614452