246. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

2017. urteko karga-tasak

Aiegiko Udalak, 2016ko azaroaren 14an egin osoko bilkura berezian, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez ezarritako quoruma zuela:

Udalbatzak erabaki du Aiegiko Udalean aplikatuko diren karga-tasak, tasak eta prezio publikoak onestea, 2017ko urtarrilaren 1etik aitzina aplikatuko baitira. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: katastroko balioaren %0,185. Iaz bezala mantentzen da.

–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: katastroko balioaren %0,8. Iaz bezala mantentzen da.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: obra gauzatzeko aurrekontuaren %3,5. Iaz bezala mantentzen da.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga (gainbalioa). Karga-eskala, 2017an: %10. Iaz bezala mantentzen da.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga, 2017an: 1,4 bider zerga-oinarria. Zerga iaz bezala gelditzen da.

Ardantze kirol instalazioen tarifak.

Ardantzeko bazkideen abonamenduaren prezioa hilean 2 euro igoko da, Udalak 2013ko urriaren 31ko osoko bilkuran onetsitako tarifen aldean. Ardantzeko gainerako tarifak bere horretan geldituko dira.

Agiriak luzatzea.

2016ko prezioak mantenduko dira, salbu eta dokumentuen konpultsa, aleko euro 1 izatetik 0,50 zentimo izatera pasako baita.

Erabaki honetan aipatu gabeko karga-tasak 2016an aplikatutakoen berdinak izanen dira.

Aurreko karga-tasak, tasak eta prezio publikoak jendaurrean jartzen dira hogeita hamar egunez, osoko bilkuraren erabakiaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialen eta udaletxeko iragarki oholean paratuz. Epe horretan, herritarrek eta interesdunek espedientea azter dezakete eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkeztu, hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan eta hurrengoetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoarekin bat.

Aiegin, 2016ko abenduaren 14an.–Alkate udalburua, Juan María Yanci López.

Iragarkiaren kodea: L1614229