246. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Atezko (Aroztegi) 5. poligonoko 152. lurzatiaren xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2016ko abenduaren 16ko 76/2016 Ebazpenaren bidez hasiera batean onetsi zen Atezko (Aroztegi) 5. poligonoko 152. lurzatiaren lerrokadurei eta sestrei buruzko xehetasun azterlana, Óscar Pérez Baztanek eskaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76.a) artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, baita Udalaren iragarki oholean ere.

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan, asteartetik ostiralera arte, 09:00etatik 14:00etara.

Eritze Atetzen, 2016ko abenduaren 14an.–Alkatea, Ezequiel Martín Muxika.

Iragarkiaren kodea: L1614383