246. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Udal Plana. Hasierako onespena

Arguedasko Udalak, 2016ko azaroaren 30eko bilkuran, erabaki zuen Udal Plana hasiera batean onestea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 71. artikuluan xedatua aplikatuz, espedientea bi hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Arguedasen, 2016ko abenduaren 9an.–Alkatea, Fernando Mendoza Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1614044