246. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANO

2016ko aurrekontuaren 1. aldaketa. Hasierako onarpena

Aranoko Udalak, 2016ko azaroaren 24an egindako osoko bilkuran, idazkari/kontu-hartzailearen txostena ikusirik, hasierako onarpena eman dio aho batez 2016ko aurrekontuaren 1. aldaketari, kretidu gehigarria sortzeko.

Aldaketa hori jendaurrean edukiko da hamabost egun baliodunetan, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzkatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, aurrekontuaren aldaketa behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Aditzera ematen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legearen 214. artikuluan xedatutakoa betez.

Aranon, 2016ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Ainhoa Ansa Zugarramurdi.

Iragarkiaren kodea: L1614107