246. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANUE

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udalaren bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Sustatzailea: María Cilveti Andueza. Jarduera: Esnekiak eraldatzeko instalazioa, Olaguen dagoen eraikin batean (Nafarroa). Tokia: Olagueko (Anue) 11. poligonoko 482. lurzatiko A azpilurzatia.

Olaguen (Anue), 2016ko abenduaren 12an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Maider Ochandorena Cilleros.

Iragarkiaren kodea: L1614034