246. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

215/2016 EBAZPENA, abenduaren 15ekoa, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, Azagrako udal mugapean, 39. euskarritik “Murgui” transformazio zentrora bitarte, “San Adrian-Azagra 1” izeneko 20 kV-ko aireko eta lurpeko linearen bariantea egiteko proiektuari dagozkion okupazio aurreko aktak egiteko deitzen duena.

Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 6ko 271/2016 Ebazpenaren bidez, Azagrako udal mugapean, 39. euskarritik “Murgui” transformazio zentrora bitarte, “San Adrian-Azagra 1” izeneko 20 kV-ko aireko eta lurpeko linearen bariantea egiteko proiektua onetsi, instalazioa baimendu eta haren onura publikoa adierazi zen.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 56. artikuluak xedatzen duenez, onura publikoaren adierazpenak berarekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea, okupatu aurreko aktak egiteko.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Azagrako alkateari, edo hark eskuordetzen duen zinegotziari dei egitea, okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzekoak egitera ager daitezen, Azagrako Herriko Etxean, 2017ko urtarrilaren 31n.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie, banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. enpresa onuradunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Azagrako Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratzea.

Iruñean, 2016ko abenduaren 15ean.–Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Yolanda Blanco Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: F1614283