246. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

197/2016 FORU AGINDUA, azaroaren 15ekoa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lanpostuetan desgaitasunak dituzten pertsonen sarrera sustatzeko batzorde mistoko kide berriak izendatzen dituena.

Uztailaren 31ko 53/2006 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasunak dituzten pertsonen sarrera sustatzeko Batzorde Mistoa sortu zen.

Foru dekretu horren 2.2. artikuluak honela ezartzen du batzorde horren osaera:

“Ondoko kideek osatuko dute Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasunak dituzten pertsonen sarrera sustatzeko Batzorde Mistoa. Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren foru agindu bidez izendatuko dira, ondotik zehazten diren unitate organikoetako edo entitateetako arduradunek proposaturik:

a) Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko hiru ordezkari; haietako bat lehendakari arituko da eta bestea idazkari.

b) Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuko hiru ordezkari.

c) Hezkuntza Departamentuko ordezkari bat.

d) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko ordezkari bat.

e) Nafarroako Enplegu Zerbitzuko ordezkari bat.

f) Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteriako kontseilariak hautatutako hiru ordezkari, ezintasunak dituzten pertsonen Nafarroako erakundeek edo entitateek proposaturik.

g) Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko funtzionarioen negoziazio mahai orokorrean parte hartzen duten sindikatuek proposatutako bi ordezkari.”

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren abenduaren 29ko 299/2015 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lanpostuetan desgaitasunak dituzten pertsonen sarrera sustatzeko batzorde mistoko kideak izendatu ziren. Besteak beste, Arturo Martínez Ros jauna eta Nicolás Uriz Bidegain jauna daude.

Kontuan hartuta aldaketak izan direla Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren hainbat unitate organikotan; zehazki, Hezkuntza Departamentuan eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuan, aipatu unitate organikoek edo entitateek proposatuta, bidezkoa da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasunak dituzten pertsonen sarrera sustatzeko Batzorde Mistoko kide berriak izendatzea.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Justiziako eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretuak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan ezintasunak dituzten pertsonen sarrera sustatzeko Batzorde Mistoa sortu zuen uztailaren 31ko 53/2006 Foru Dekretuak emandako eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasunak dituzten pertsonen sarrera sustatzeko Batzorde Mistoko kide izendatzea honako hauek:

a) Miren Itziar Aragüés Cemboráin andrea, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Hezkuntza Departamentua ordezkatuz eta Arturo Martínez Ros jauna ordeztuz.

b) Eva Ontorio del Cura andrea, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Orientaziorako, Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzuko zuzendaria, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua ordezkatuz eta Nicolás Úriz Bidegain ordeztuz.

2 Aurreko ebazpen zatian xedatutakoa betez, abenduaren 29ko 299/2015 Foru Agindua aldatzea; horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lanpostuetan desgaitasunak dituzten pertsonen sarrera sustatzeko batzorde mistoko kideak izendatu ziren. Ondotik zehazten da haren osaera:

a) Amaia Goñi Lacabe andrea, Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, batzordeko burua izanen da; María Maider Setuain Chourraut andrea, Lan Harremanen Ataleko burua; M.ª Pilar Goñi Muro andrea, Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, batzordeko idazkaria izanen da.

b) Inés Francés Román andrea, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailea; Carlos Arana Aicua jauna, Agentziako Kudeaketaren eta Baliabideen zuzendariordea; eta María Carmen Maeztu Villafranca andrea, Agentziako Balorazioaren eta Zerbitzuen zuzendariordea, Eskubide Sozialetako Departamentua ordezkatuz.

c) Miren Itziar Aragüés Cemboráin andrea, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria.

d) Esther Eraso Goñi andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen zuzendariordea.

e) Eva Ontoria del Cura andrea, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Orientaziorako, Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzuko zuzendaria.

f) Ikerne Arizcuren Beriain andrea, José Antonio Delgado López jauna eta José María Casado Aguilera jauna, Nafarroan desgaitasunak dituztenen erakunde edo entitateak ordezkatuz.

g) Isabel Artieda Urrestarazu eta Raquel García Martín andreak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko funtzionarioen negoziazio mahai orokorrean parte hartzen duten sindikatuak ordezkatuz.

3. Foru agindu hau Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta batzorderako izendatutako kideei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2016ko azaroaren 15ean.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1612995