246. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

LABURPENA, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak azaroaren 25ean emandako 1332/2016 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez graduatu ondokoentzako beka bat emateko deialdia onetsi da, Enologia Laborategiaren Bulegoan aritzeko. Bekadunak Elikagaien Industrietako edo Kimikako lanbide arloetako goi mailako teknikari titulua izan beharko du, edo Anatomia Patologikoaren eta Zitodiagnostikoaren, Ingurumen Osasunaren edo Laborategi Kliniko eta Biomedikoaren arloko goi mailako teknikari titulua (osasun arloko lanbide arloaren barrenean).

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.eu/bdnstrans/index). BDNS (identifikazioa): 326474.

Eskaeren aurkezpena:

1. Eskaerak azaroaren 25eko 1332/2016 Foru Agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hamabost egun naturalean aurkeztuko dira.

Iruñean, 2016ko azaroaren 25ean.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

Iragarkiaren kodea: F1614509