2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ADIOS
Aurrekontuko 2/2016 aldaketa. Hasierako onespena
Adiosko Udalak, 2016ko azaroaren 29an egindako osoko bilkuran erabakita, 2/2016 aldaketa hasiera batean onetsi zuen aurrekontuan. Kreditu gehikuntza da, 11.015,00 eurokoa.
Aditzera ematen da, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten 15 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Inork alegaziorik aurkezten ez badu, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.
Adiosen, 2016ko azaroaren 30ean.–Alkatea, Andrés Pérez Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1613659