4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA
Ediktua. 196/2016 prozedura arrunta
Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren xedapen zatia, hitzez hitz:
Baiesten dut Teresa Sarasa Astráin prokuradore andreak Iocus XXI SLren izenean eta hura ordezkatuz jarri duen demanda, eta auzi-ihesean den Lina María Arboleda Garzón andrea kondenatzen dut demandatzaileari hogeita zortzi mila laurehun eta hirurogeita sei euro eta berrogei zentimo ordaintzera (28.466,40 euro), Prozedura Zibilari buruzko Legearen 576. artikulua aplikatuta, eta prozesuko kostuak ordaintzera.
Eta Lina María Arboleda Garzón andreari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2016ko azaroaren 11n.–Justizia Administrazioaren letradua, Maite Arenaza Sarasola.
Iragarkiaren kodea: J1613004