4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA
Ediktua. 467/2016 judizio monitorioa
Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, diru kopuru baten erreklamazioagatik, eta horren gaineko dekretua eman dela. Hona hemen dekretuaren xedapen zatia, hitzez hitz:
Bukatutzat jotzea eta artxibatzea organo judizial honetan bideratu den prozesu monitorio hau, Simonena doktorearen kaleko 8 zenbakiko jabekideen elkarteak eskaturik bideratu dena Elizabeth Díaz Gálvezen eta John Eibar Camacho Garcésen aurka, 1.163,15 euro erreklamatzeko, gehi Prozedura Zibilari buruzko Legearen 576. artikuluan ezarritako interesak eta prozesuko kostuak.
Alderdi demandatzaileari igortzea, demanda betearazlea egin dezan; jakinarazten zaio abokatuaren eta prokuradorearen esku-hartzea beharko duela baldin eta abiarazitako betearazpenaren diru kopurua 2.000 eurotik gorakoa bada (PZLaren 539.1 artikulua).
Zorduna kondenatzea elkarte eskatzailearen abokatuak eta prokuradoreak sorrarazitako zerbitzu-sariak eta eskubideak ordaintzera.
Berrikuspen-errekurtsoa jar daiteke bost eguneko epean.
Eta Elizabeth Díaz Gálvezi eta John Eibar Camacho Garcési jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non diren jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2016ko urriaren 7an.–Justizia Administrazioaren letradua, Maite Arenaza Sarasola.
Iragarkiaren kodea: J1613000