2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BIDANKOZE
Hautetsien ordainsariak
Bidankozeko Udalak, 2016ko azaroaren 9an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:
Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan toki entitateko kideen dedikazioari eta konpentsazioei buruz xedatutakoa ikusirik. Azaroaren 12ko 21/2014 Foru Legea azterturik, Toki Ogasunek Nafarroako tributuetan duten partaidetza fondotik dagokien zenbatekoa eta banaketarako formula 2015etik 2016ra bitarteko aurrekontu-ekitaldietarako ezarri dituena, Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren apirilaren 8ko 124/2016 Ebazpenak garatua. Ebazpen horretan ezartzen da udalek urte batean jaso dezaketen gehieneko ekarpena, konpentsazio gisa pagatzeko udalkideak denbora osoan edo partzialean karguan aritzeagatik, edo bilkura-sariak, kalte-ordainak edo bestelako pagamenduak, 2016an kargu publikoan aritzearen ondorio zuzenak direnak, udalkideen kopuruaren arabera. 3 zinegotzi dituzten udalen kasuan, 4.276,16 eurokoa da.
Hori dena ikusirik, Udalak aho batez erabaki du araubide hau ezartzea, ondorioak 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen dituela: Alkatea eta zinegotzia: osoko bilkuretara joateagatik eta aurreko prestaketa lanak egiteagatik, barne dagoela Udaleko bilkuretara eta Erronkariko Ibaxaren Batzordera joatea, bilerak egitea Hondakinen Mankomunitatearekin, Cederna Garalurrekin eta Udalarekin lotutako beste entitate batzuekin, eta, orobat, bilkura bakoitzaren aurreko hiruhilekoan tramitatutako jarduketa guztiengatik: 250 euro bilkurako eta, gehienez ere, 2.138,08 euro urtean.
Bidankozen, 2016ko azaroaren 9an.–Alkatea, Tomás Pasquel Ayechu.
Iragarkiaren kodea: L1613649