2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
RIBAFORADA
“Delituen ziurtagiriak” fitxategia sortzea
Ribaforadako Udalak, 2016ko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, xedapen zatian hitzez hitz honela dioen erabakia hartu zuen:
“1.–Delituen ziurtagiriak izeneko fitxategia sortzea. Hona hemen haren ezaugarriak:
–Xede eta erabilera aurreikusiak: sexu delituen gaineko aurrekarien ziurtagiriak kontrolatzea, Adin txikikoen babes juridikoari eta Kode Zibilari eta Prozedura Zibilari buruzko legearen aldaketaren gaineko 1/1996 Lege Organikoan ezarritako helburuetarako.
–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek edo erregistro publikoek emanda, ziurtagiriaren bidez.
–Norbanako edo talde ukituak: Udalaren enplegatuak, profesional autonomoak eta kanpoko laguntzaileak, adingabeekin lan egin ohi dutenak.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura:
- Identifikazio datuak: izen-deiturak, IFZ.
- Arau-hauste administratibo eta penalen gaineko datuak.
–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
–Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.
–Organo arduraduna: Ribaforadako Udala.
–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Ribaforadako Udala.
–Segurtasun maila: ertaina.”
2.–Ebazpen honen xedapen zatia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Navadat-era igortzea, Datuak babesteko Agentziaren behar den erregistroan inskriba dadin, baita Udaleko Kontu Hartzailetzara ere, behar diren ondorioetarako.”
Eta hori guztia argitara ematen da, indarrean dagoen araudia bete dadin.
Ribaforadan, 2016ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Jesús Mª Rodríguez Gómez.
Iragarkiaren kodea: L1613679