2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
RIBAFORADA
Aldaketa, 2017ko zerga-tasa, tasa eta prezio publikoetan.
Behin betiko onespena
Ribaforadako Udalak, 2016ko urriaren 5ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa 2017an indarra izanen duten karga-tasa, tasa eta prezio publikoetan.
Aipatu hasierako onespenaren iragarkia 2016ko 201. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 18an, eta jendaurreko epean inork ez du erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu; horrenbestez, aipatu aldaketak behin betiko onetsitzat jo dira.
Hala, orain onetsi eta 2017an indarra izanen duten zerga-tasa, tasa eta prezio publikoak ondokoak izanen dira, behin betiko onetsi baitira:
1.–Karga-tasak, 2017. urtekoak:
–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,2677.
–Gainerako tasak ez dira aldatuko, TMIZa izan ezik, baldin eta, kasua bada, foru lege batekin Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea aldatzen bada.
2.–2017. urterako tasak:
–Errodajea:
- Motokultoreak: 28 euro/urtea.
- Traktoreak, 40 zp bitarte: 55 euro.
- Traktoreak, 40 zp-tik 60ra bitarte: 68,50 euro.
- Traktoreak, 60 zp-tik 80ra bitarte: 82 euro.
- Traktoreak, 80 zp baino gehiago: 97 euro.
- Uzta-makinak: 106,50 euro.
–Jabari publikoa okupatzeko tasak:
- Asteazkenetako azoka: saltoki ibiltari bakoitzeko: 14 euro/eguna.
- Asteazkenetako azoka: saltoki finko bakoitzeko: 580 euro urtean.
- Festetan jabari publikoa okupatzeko tasak; ibilgailu, atoi, instalazio edo atrakzio bakoitzeko:
- Herriko San Bartolome festetan: 200,00 euro festa guztietarako.
- San Blas festetan: 80 euro festa guztietarako.
- Gainerako festetan (inauteriak, gazteriaren festak): 30 euro/eguna.
- Festetan jabari publikoa ibilgailurik, atoirik, instalaziorik edo atrakziorik gabe okupatzeko tasak: 14 euro/eguna.
–0tik 3 urtera bitarteko Haur Eskolaren tasak: Hezkuntzako kontseilariak foru aginduaren bidez ezartzen dituenak, hau da, udalen haur hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeetan familiek ordaindu behar dituztenak, betiere ikastetxe horiek Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez finantzatzen badira.
–Lokal publikoak erabiltzeko tasa:
- Kirol instalazioak erabiltzeko tasak:
- Partikularrek irabazi asmoz antolatutako ikastaro edo jarduerak emateko: 16 euro/ordua.
- Ospakizun edo ekitaldi pribatuak egiteko:
- Pertsona erroldatuak edo toki entitateak:
–Oturuntzik gabe: 105 euro/eguna.
–Oturuntzarekin: 455 euro/eguna
(Udalaren kargura eginen den garbiketa barne).
- Gainerako pertsonak edo kanpoko entitateak:
–Banketerik gabe: 525 euro/eguna.
–Oturuntzarekin: 875 euro/eguna
(Udalaren kargura eginen den garbiketa barne).
- Ikuskizun publikoetarako (ez dira hemen sartzen San Blas, Gazteri eta San Bartolomé izeneko jaiak), barrarik gabe: 875 euro/eguna (Udalaren kargura eginen den garbiketa barne).
- Ikuskizun publikoetarako (ez dira hemen sartzen San Blas, Gazteri eta San Bartolomé izeneko jaiak), barrarekin: 1.150 euro/eguna (Udalaren kargura eginen den garbiketa barne).
–Udal igerilekuen tasak udaldirako:
- Denboraldiko abonamenduak haurrentzat (13 urte arte): 28 euro.
- Denboraldiko abonamenduak helduentzat (14-64 urte): 44 euro.
- Denboraldiko abonamenduak 65 urtetik gorakoentzat: 35 euro.
- Eguneko sarrerak:
- Haurrak: 2 euro.
- Helduak eta 65 urtetik gorakoak: 4 euro.
- Hilabeteko abonamenduak:
- Haurrak: 18 euro.
- Helduak: 28 euro.
- 65 urtetik goitikoak: 21 euro.
–“Ribaforadako Udalaren Musika Eskola” erakunde autonomoaren tasak, 2016-2017 ikasturterako:
- Matrikula: 15,00 euro/2017-2018 ikasturtea.
- Kurtsoetara joateagatiko tasek hobaria dute Ribaforadan eta Fustiñanan erroldatutako ikasleentzat, udal horiek Musika Eskola finantzatzen laguntzen baitute.
- Bai Ribaforadako bai Fustiñanako musika taldeetakoak diren ikasle helduei 3,50 euroko hobaria emanen zaie.
- Familia ugariek %33ko hobaria izanen dute, eta familia ugariko txartelaren fotokopia aurkeztu beharko da matrikula egiten denean.
- Bigarren musika-tresna hautatzen duen ikasle bakoitzeko %20ko hobaria aplikatuko da bigarren tresna horretan, baldin eta aurreko urtean musika-tresna guztien eskolak aprobetxatu baditu (dagokion irakaslearen txostenarekin frogatuko da). Merkatze hori ez zaio gehitzen ahalko familia ugariarenari.
- Hobariak ezin dira metatu.
- Lehen hiruhilabeterako (2016ko urria, azaroa eta abendua): 2015-2016 ikasturterako onetsitako tasak ezarriko dira.
- 2017. urterako tasak: tasa hauek onetsi dira:
IRAKASGAIA | RIBAFORADAKO ETA FUSTIÑANAKO IKASLEAK | GAINERAKO HERRIETAKO IKASLEAK |
NESKA-MUTIKOAK |
Musikarako sarrera, 1.a eta 2.a (30 minutu astean) | 22,27 euro/hiruhilekoa | 29,40 euro/hiruhilekoa |
Musikarako sarrera, 3.a (45 minutu astean) | 31,82 euro/hiruhilekoa | 42 euro/hiruhilekoa |
Musika hastapena,1.a eta 2.a (ordu 1 astean) | 41,36 euro/hiruhilekoa | 54,59 euro/hiruhilekoa |
Musika hizkuntza (2 ordu astean) | 63,63 euro/hiruhilekoa | 83,99 euro/hiruhilekoa |
Jota eskola (ordu 1 astean) | 44,54 euro/hiruhilekoa | 58,79 euro/hiruhilekoa |
Musika hizkuntza + musika-tresna (2 ordu astean musika hizkuntza, ordu erdi astean musika-tresna banaka, ordu 1 abesbatza, eta, 3.etik hasita, ordu 1 musika-tresnen taldea) | 42,95 euro hilean. | 56,69 euro hilean. |
Musika hastapena, 2.a + musika-tresna (ordu 1 astean musika hizkuntza, eta ordu erdi astean musika-tresna banaka) | 35,52 euro hilean. | 46,89 euro hilean. |
Musika-tresna bakarrik (ordu erdi astean) | 32,88 euro hilean. | 43,40 euro hilean. |
HELDUAK |
Musika hizkuntza (ordu 1 astean) | 41,36 euro/hiruhilekoa | 54,59 euro/hiruhilekoa |
Musika hizkuntza eta musika-tresna (ordu 1 astean musika hizkuntza, eta ordu erdi astean musika-tresna) | 40,30 euro hilean. | 53,20 euro hilean. |
Musika-tresna bakarrik (ordu erdi astean) | 36,58 euro hilean. | 48,78 euro hilean. |
–“Udalaren Kirol Kontseilua” erakunde autonomoaren tasak, 2016-2017 ikasturterako, aldaketekin, honela gelditu dira:
- Gutxieneko inskripzioa jarduera oso baterako da.
- Jarduera oso batean inskribatuta daudenak egun bakarrerako inskribatzen ahalko dira beste jarduera batean.
- Familia ugariek %33ko hobaria izanen dute.
- Jarduera bat baino gehiago egiteagatik %25eko hobaria ezarriko da.
- 65 urtetik goitikoentzak: errentaren eta diru-sarreren araberako hobaria aplikatuko zaie: errenta honela kalkulatuko da:
- 1. Familia unitatearen urteko errenta baloratzeko, per capita errenta hartuko da kontuan, hau da, familia unitatearen errenta zati familiako kide guztien kopurua. Familia unitateko kideen kopurua zehazteko, halako bi kontatuko da %33ko minusbaliotasuna edo handiagoa aitortua duen seme edo alaba bakoitza.
- 2. Pertsona fisikoen errentaren gaineko 2015eko edo aplikatu aurreko azken urteko zergaren aitorpena aurkeztuta justifikatuko da familia unitatearen urteko errenta.
- 3. Errenta indibiduala izanen da zerga-oinarriaren alde orokorrari kapital higigarriaren errendimenduen saldo positiboa eta ondare-eskualdaketen saldo positiboa batzearen emaitza, etxebizitza zaharberritzeko edo eskuratzeko jasotako diru-laguntzak kenduta. Ondorio praktikoetarako, errenta kalkulatzeko laukitxo hauek batuko dira: aplikatu aurreko azken urteko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren 507, 8810, 8808 laukitxoak, salbu eta 708.a.
- 4. Aurreko baldintzak beterik, familia unitateko kide bakoitzaren urteko errenta 12.000 euro/urtea edo murritzagoa bada, jardueraren zenbatekoaren %50eko hobaria aplikatuko da; gainerakoan, ez da hobaririk aplikatuko.
- Hobariak ezin dira metatu.
- Inskribatu eta hiruhilekoa hasi ondoren ez da ordaindutako tasa itzuliko.
- Hiruhilekoa hasita dagoela egiten bada inskripzioa, hiruhileko osoa ordaindu beharko da.
- Bi ordainagiri ordaindu gabe metatzea arrazoi aski izan daiteke kasuan kasuko ikastarotik kanpo gelditzeko, jakinarazpenik edo aldez aurreko gaztigurik behar izan gabe.
- Aurreko ikasturteetan bi ordainagiri edo gehiago itzuli dituztenek aldez aurretik ordaindu beharko dituzte ikastaroak, eta frogatu beharko dute aurreko ordainagiriak ordainduta daudela, berriz ere inskribatzeko baldintza izanen baita hori.
- Lehen hiruhilerako (2016ko urria, azaroa eta abendua): 2015-2016 ikasturterako onetsitako tasak ezarriko dira.
- 2017. urterako tasak, onetsitako aldaketekin, honako hauek dira:
1.–Kirol eskolak |
–Psikomotrizitatea: hiru ordu laurden, egun 1 astean: 30 euro/hiruhilekoa. –Areto futbola: 2 ordu astean: 60 euro/hiruhilekoa. –Karatea: 2 ordu astean: 60 euro/hiruhilekoa. |
–Tenisa: ordu 1 astean: • 6 laguneko taldea: 25 euro/hiruhilekoa. • 5 laguneko taldea: 30 euro/hiruhilekoa. • 4 laguneko taldea: 35 euro/hiruhilekoa. –Saskibaloia: 2 ordu astean: 60 euro/hiruhilekoa. –Zumba kids-a: 2 ordu astean: 60 euro/hiruhilekoa. –Hip-Hopa: 2 ordu astean: 60 euro/hiruhilekoa. –Xakea: ordu 1 astean: 30 euro/hiruhilekoa. –Irristaketa: 2 ordu astean: 60 euro/hiruhilekoa. –Gimnastika erritmoduna: 2 ordu astean: 60 euro/hiruhilekoa. |
2.–Gazte eta helduendako jarduerak: |
–Aerobic-a: 2 ordu astean: 60 euro/hiruhilekoa. –Xakea: ordu 1 astean: 30 euro/hiruhilekoa. –Bizkar osasuntsua-yoga terapeutikoa: 2 ordu astean: 60 euro/hiruhilekoa. –Erlaxazioa eta meditazioa: ordu 1 astean: 40 euro/hiruhilekoa. –Zumba: ordu 1 astean: 30 euro/hiruhilekoa. –Aerobic, steep, body balance, body pum eta gap-a: 2 ordu astean: 60 euro/hiruhilekoa. –Pilates-evolution: 2 ordu astean: 60 euro/hiruhilekoa. –Abdominal hipopresiboak: ordu 1 astean: 40 euro/hiruhilekoa. –Body-combata: 2 ordu astean: 60 euro/hiruhilekoa. –Helduendako gimnastika: 3 ordu astean: 60 euro/hiruhilekoa. –Helduenendako gimnastika (hirugarren adinekoak): 3 ordu astean: 40 euro/hiruhilekoa. –Yoga goizetan: ordu eta erdi astean: 45 euro/hiruhilekoa. –Yoga, goiz eta arratsalde: 3 ordu astean: 90 euro/hiruhilekoa. –Kickboxing-a: ordu 1 eta laurden/astean bi egun: 60 euro/hiruhilekoa. –Tenisa: ordu 1 astean: • 6 laguneko taldea: 25 euro/hiruhilekoa. • 5 laguneko taldea: 30 euro/hiruhilekoa. • 4 laguneko taldea: 35 euro/hiruhilekoa. |
3.–Taldeko kirolak: 8ko futbola, futbola, saskibaloia, areto futbola, eskubaloia: |
–Benjaminen talde mistoa, kimuen talde mistoa, haurrak, kadeteak eta gazteak, eta eskubaloia: entrenamenduak astean 2 egunetan, eta partidak asteburuan: 60 euro/hiruhilekoa. |
4.–Instalazioak erabiltzea: |
–Muskulazioko aretoa eta sauna: |
• Urteko abonamendua: 180 euro. |
• Hiruhilekoko abonamendua: 50 euro. |
• Hileko abonamendua: 20 euro. |
• Eguneko sarrera: 3 euro. |
–Pilotalekua eta kanpoko pistak: |
• Taldeko kirolak: 10 euro/ordua. |
• Banakako kirolak: 2 euro, ordu eta lagun bakoitzeko. |
Gainerako karga-tasak, tasak eta prezio publikoak ez dira aldatuko, izan ere bere horretan mantenduko dira, argitaratu baitziren 2014ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an eta 2015eko 259. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 31n.
Ribaforadan, 2016ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.
Iragarkiaren kodea: L1613673