2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
RIBAFORADA
2017ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Ribaforadako Udalak, 2016ko azaroaren 30ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2017ko plantilla organikoa.
Espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.
Erreklamaziorik egin ezean, plantilla organiko hori behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.
Ribaforadan, 2016ko abenduaren 1an.–Alkatea, Jesús María Rodríguez Gómez.
Iragarkiaren kodea: L1613658