242. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

2017rako karga-tasak, tasak eta prezio publikoak

Udalak, 2016ko azaroaren 25eko osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen:

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1.995 Foru Legearen 12 eta 64. artikuluetan eta aplikatzekoak diren gainerakoetan xedatua ikusirik;

Erabaki da onestea 2017ko ekitaldirako zergen karga-tasak, tasen tarifak eta prezio publikoak. Beren horretan utzi dira 2014ko, 2015eko eta 2016ko ekitaldietarako onetsi ziren zergen karga-tasa berak eta, tasen tarifa eta prezio publiko berak (2014ko otsailaren 7ko, 2015eko martxoaren 6ko eta 2015eko abenduaren 17ko Nafarroako Aldizkari Ofizialak).

2017ko ekitaldian hirilurreko edo landalurreko ondasunen gaineko balorazio txosten berria aplikatuz gero, behar den karga-tasa aplikatuko da bilketa bat lortzeko, halako moduz non bi kontzeptuen baturak 2016an bildutako adinakoa izan behar duen (%0,283).

Herrilurretako urte anitzeko aprobetxamenduetan, Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 27. artikulua aldatzen duen azaroaren 28ko 37/2013 Foru Legearen indarrez, kanona kontsumoko prezioaren (KPI) gorakadaren edo beherakadaren arabera eguneratuko da.

Nafarroako Ubidearen X. sektoreko herrilurretako lurzatietan aspertsio bidezko ureztaketa ezartzearen kasuan, ordenantza arautzailean ezarritako kanona aplikatuko da, 2013ko 181. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, irailaren 19an (3. eta 4. xedapen iragankorrak), abian jarri zen egunetik hasita kontuan hartuta, arabera.

Udalaren eraikin, lokal, instalazio eta materialak erabiltzeagatiko tarifak dagokien ordenantza arautzailean ezarritakoak izanen dira, aldatzen ez den bitartean. Ordenantza 2015eko 217. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 2an.

Karga-tasak, ehunekoak edo indizeak zehazteko hartzen diren erabakiak inpugnatzen ahalko dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeko II. Kapituluko IX. Tituluan ezarritakoaren arabera. Ordenantza fiskaletako aldaketa, hala behar bada, jendaurrean egonen da, foru lege beraren 325. artikuluan ezarritakoa betez.

Murillo el Fruton, 2016ko azaroaren 30ean.–Alkatea, Juan Carlos Gabari Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1613623