242. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDAZA

Katastroko espedientea. Azken ebazpena

Alkatetzak irailaren 21ean eman 36/2016-CA Ebazpenaren bidez, eta Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko 12/2006 Foru Legearen 32. artikuluaren babesean, hasiera eman dio espedienteari titulartasuna erregulatzeko landalurren katastroko 5. poligonoko 171, 172, 174, 175, 176, 187 eta 203. lurzatiei dagokienez (Granada izeneko parajea). Katastroan agertzen dira Sociedad Granada sozietatearen izenean, 916602056 IFK eta helbidea Antzinen duena, kalea ezezaguna.

Iragarkia 2016ko 200. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, urriaren 17an, ireki zen jendaurreko epea. Orobat, argitaratu zen Udalaren ediktu oholean; eta espedientea jakinarazi zaie lokalizatu diren ukitutako guztiei.

Ikusirik Lizarrako Jabetza Erregistroan egindako kontsulta, eta 1983ko urtarrilaren 25ean Julián María Rubio de Villanueva notarioaren aurrean emandako herentzia onartzeko eta banatzeko eskritura, 144 zenbakiko protokoloa.

Aurreko horiengatik, eta Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko 12/2006 Foru Legearen 32. artikuluaren babesean, eta toki araubideari buruzko legeriak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Landalurren katastroko 5. poligonoko 171, 172, 174, 175, 176, 187 eta 203. lurzatien titulartasuna aldatzea, eta horrela atxikita uztea:

–Jesús Carmelo Sáinz Gambra, NANa 15774147-B, %9,36.

–José Ángel Hita Landa, NANa 33427514-G, %2,34.

–Leire Gallastegui Lander, NANa 30642364-Q, %2,35.

–María Remedios Sáinz Gambra, NANa 15714026-N, %4,69.

–Cecilia Hita Lanz, NANa 15713877-R, %4,69.

–Valentina Sáinz Gambra, NANa 15714014-T, %4,69.

–Miguel Ángel Sáinz Gambra, NANa 72634177-Q, %4,69.

–Jesús Manuel Sáinz Gambra, NANa 72636312-N, %4,69.

–Jovino San Martín Martínez, %25,00.

–Sociedad Granada, IFK 916602056, %37,5.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunei haren berri ematea.

3. Ebazpen honen aurka, administrazio bidea bukatzen baitu, hautara, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Udal honetako alkateari zuzendua, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Foru Legearen 123 eta 124. artikuluei jarraikiz; edo Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jaso eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluaren arabera. Hautazko berraztertzeko errekurtsoa jarriz gero, ezin izanen da Administrazioarekiko auzi-errekurtsorik jarri harik eta berraztertzeko errekurtsoa berariaz ebatzi edo isiltasunaren bidezko ezespena gertatu arte. Hori guztia, kaltetu gabe zure eskubidearen alde komenigarria iruditzen zaizun beste edozein errekurtso jar dezakezula. Berdin jar dezakezu, aitzinetik eta hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, jakinarazpen honetatik hilabeteko epean.

Mendazan, 2016ko azaroaren 18an.–Alkate udalburua, Javier Senosiáin Paternáin.

Iragarkiaren kodea: L1613636