242. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

2017. urteko karga-tasak

Irunberriko Udalak, 2016ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, erabaki zuen ezartzea, 2017ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izan dezaten, ondotik aipatzen diren karga-tasak eta ponderazio indizeak, era berean aipatzen diren udal zergei dagozkienak:

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: zerga-tasa, %0,338.

–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: zerga-tasa, %0,80.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ): zerga-tasa, %4,7.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga (JEZ): karga-tasa: %1,40.

–Lurren balio igoeraren gaineko zerga:

  • Balioaren igoera zehazteko portzentajea:
  • 5 urte bitarte: %2,26.
  • 10 urte bitarte: %2,16.
  • 15 urte bitarte: %2,06.
  • 20 urte bitarte: %2,06.
  • Kuota zehazteko zerga-tasa: %14,42.

Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratuko da, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek 30 eguneko epea izan dezaten espedientea aztertzeko. Epe hori igaro eta inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, zerga-tasak behin betiko onetsitzat joko dira.

Irunberrin, 2016ko azaroaren 30ean.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L1613629