242. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2016ko azaroaren 30ean hartua, “Nuestra Señora de Orreaga ikastetxe publikoa udalerriko saneamendu sare orokorrari lotzea” izeneko proiektuaren lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazten duena, nahitaez desjabetzeko. Sustatzailea Garraldako Udala da.

Garraldako Udalak 2016ko irailaren 13ko osoko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz (2016ko irailaren 26ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua), jendaurrean jarri ziren, hamabost egunez, aipatutako proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Jendaurrean egoteko epea bukatuta eta aurkeztutako alegazio bakarra ezetsita, Garraldako Udalak, 2016ko azaroaren 7ko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen aipatutako proiektua.

Nafarroako Gobernuko Erregistroan 2016ko azaroaren 8an sartuta, Garraldako Udalak eskabidea aurkeztu zuen, presakotzat jotzeko proiektu hori egitean ukitzen diren ondasun eta eskubideen okupazioa, alegatu baitu ahalik eta lasterren konpondu behar dela ikastetxe publikoen hondakinak isurtzeak dakarren problema, gaur egun ez baitira inola ere arazten. Halaber, Ebroko Ur Konfederazioak errekerimendu gehiagorik ez egitea du helburu, baita obra hasteko epeak betetzea ere, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak emandako diru-laguntza ez galtzeko; izan ere, laguntza hori galduta ezin izanen litzateke obra egin.

Nafarroako Gobernuak, Garraldako Udalak eman dituen arrazoiak ikusita, bidezkotzat jo du desjabetze horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

Horrenbestez, dagokion txosten juridikoa ikusita, balio justua pagatzeko behar adina kreditu atxiki dagoela egiaztatuta, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57 b) artikuluaren bidez aitortu zaizkion eskumenen arabera, Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposatuta,

ERABAKI DU:

1. “Nuestra Señora de Orreaga ikastetxe publikoa udalerriko saneamendu sare orokorrari lotzea” izeneko proiektuaren lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea, nahitaez desjabetzeko, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraituz. Proiektua Garraldako Udalak sustatu du.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, argitalpenaren egunetik ondorioak izateko, eta aditzera ematea erabaki honek administrazio bidea amaitzen duela, eta haren aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan aurkaratzen ahal dela, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aldez aurretik errekerimendua egin dezakete, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

3. Erabaki hau Garraldako Udalari jakinaraztea.

Iruñean, 2016ko azaroaren 30ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1613671