2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
2016ko aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa. Behin betiko onespena
2016ko azaroaren 3ko osoko bilkuran onetsi zen, hasiera batean, aurrekontuaren oinarrietan aldaketa egiteko erabakia, eta 2016ko 220. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, azaroaren 15ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuaren betearazpen oinarrietan egindako aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).
Lizarran, 2016ko abenduaren 7an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.
Iragarkiaren kodea: L1613652