2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORELLA
16. aldaketa 2016ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
Aurrekontuko aldaketa horren hasierako onespenaren erabakia 2016ko 216. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 9an, argitaratu zen, eta jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).
16/2016 aldaketa: Kreditu berezia.
VI. kapitulua: 228.000,00 euro.
Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinen bidez finantzatua.
Corellan, 2016ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Gorka García Izal.
Iragarkiaren kodea: L1613650