242. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Soranal, Príncipe de Viana, Virrey López del Portillo eta Guindul kaleen zati batean euri uren sarea eta zoladura berritzeko obrei buruzko kontribuzio bereziak ezarri eta arautzea

Caparrosoko Udalak, 2016ko azaroaren 24an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen kontribuzio bereziak ezarri eta arautzeko lau espediente, obra hauek egiteko:

1.–Soranal kaleko zati batean euri uren sarea eta zoladura berritzea.

2.–Príncipe de Viana kaleko zati batean euri uren sarea eta zoladura berritzea (Guindul eta Melida kaleen artean).

3.–Virrey López del Portillo kaleko zati batean euri uren sarea eta zoladura berritzea (Melida eta Federico Mayo kaleen artean).

4.–Guindul kaleko zati batean euri uren sarea eta zoladura berritzea.

Aipatu erabakia eta espediente horiek jendaurrean egonen dira Udalaren Idazkaritzan hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, interesdun izan daitezkeenek bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten eta zergadunen administrazio elkartea era dezaten, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 119 eta 120. artikuluen arabera.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta gainerako bidezko ondorio guztietarako, eta jakinarazten da jendaurreko epea igaro ondoren inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko dela.

Caparroson, 2016ko azaroaren 24an.–Alkatea, Aquilino Jiménez Pascual.

Iragarkiaren kodea: L1613676