242. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

4/2016 aldaketa 2016ko aurrekontu orokor eta bakarrean. Hasierako onespena

Berriozarko Udalak, 2016ko azaroaren 30ean egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 4/2016 aldaketa 2016ko aurrekontu orokor eta bakarrean. (Higiezinak mantentzeko eta konpontzeko kontu-sailerako transferentzia eta ibilgailuen mantentze-lanetarako, asegururako eta erregairako gastuen kontu-sailerako transferentzia).

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Berriozarren, 2016ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L1613656