2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERBINTZANA
1, 2, 3 eta 4/2016 aldaketak aurrekontuan. Hasierako onespena
Berbintzanako Udalak, 2016ko azaroaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen aurrekontuan aldaketa egiteko 1/2016, 2/2016, 3/2016 eta 4/2016 espedienteak; gastuak dira, kontu-sailen artean transferentzien bidez finantzatzekoak. Beraz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan aurreikusitakoari buruz 214. artikuluan ezartzen denari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun balioduneko epean, interesdunek hura aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Berbintzanan, 2016ko azaroaren 25ean.–Alkatea, José H. Chocarro Martín.
Iragarkiaren kodea: L1613668