2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERBINTZANA
2017. urteko karga-tasak
Berbintzanako Udalak, 2016ko azaroaren 17ko osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, erabaki zuen ezartzea, 2016ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izan dezaten, ondotik aipatzen diren karga-tasak eta ponderazio indizeak, era berean aipatzen diren udal zergei dagozkienak:
–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,405eko karga-tasa.
–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,8ko karga-tasa.
–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ): Karga-tasa.
- Orokorra: %3,5.
- Fatxadak pintatzea: ez da ordaindu behar.
- Gazte ekintzaileek enpresa berriak ezartzea: %3.
- Etxebizitzak zaharberritzeko espedienteak: %3.
–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga (JEZ):
- %1,4 indizea, gutxieneko kuoten gainean.
–Lurren balio igoeraren gaineko zerga:
- Balioaren igoera zehazteko portzentajea:
- 5 urte bitarte: %2,7.
- 10 urte bitarte: %2,5.
- 15 urte bitarte: %2,3.
- 20 urte bitarte: %2,2.
Kuota zehazteko zerga-tasa: %11,02.
Erabaki horren aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:
1. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo horretako Salari zuzendua edo Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluak aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; nolanahi ere, aitzinetik eta hautara, paratzen ahalko da berraztertzeko errekurtsoa egintza ebatzi duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bestela,
2. Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Berbintzanan, 2016ko azaroaren 25ean.–Alkatea, José H. Chocarro Martín.
Iragarkiaren kodea: L1613667