2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
UHARTE
Deialdia, Udalaren beharrak direla eta, administrari-ofizialak
aldi baterako kontratatzeko zerrenda osatzeko
DEIALDIAREN OINARRIAK
1.–Arau orokorrak.
1.1. Deialdi honen xedea da Uharteko Udalaren beharrak direla-eta administrari-ofizialak aldi baterako kontratatzeko zerrenda osatzea.
Hautapen prozesua honako hauetan xedatuari jarraikiz eginen da: Langileen Batzorde Paritarioak 2012ko otsailaren 29an aldi baterako kontratazioa kudeatzeko onetsitako arauen 8. artikulua (arauak 2012ko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, apirilaren 20an) eta deialdi honen oinarriak.
1.2. Euskararen ezagutza, Udalaren 3. hizkuntza eskakizuna izanen da (C1, ahozkoan eta idatzian). Maila hori egiaztatzen duen pertsonak gehienezko puntuazioa (%) eskuratuko du, plantilla organikoan jasotzen den merezimenduan, eta euskararen ezagutza betekizun duten lanpostuetan aritzen ahalko da.
1.3. Zerrendak behin-behineko ordezkapenak egiteko erabiliko dira, laneko bajak edo oporraldiak direla-eta hutsik geratzen diren lanpostuak betetzeko, bai eta udal zerbitzuak indartzeko ere, behar puntualak sortzen direnean.
1.4. Bere mailako eta kategoriako eginkizunak beteko ditu.
1.5. Lanpostuek Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen C mailari dagozkion ordainsariak izanen dituzte. Orobat eskuratuko dituzte plantilla organikoan ezarrita dauden osagarriak, baita hitzarmen kolektiboaren bidez lor daitezkeenak ere.
1.6. Lanaldia izan daiteke osoa nahiz partziala. Horiek guztiak zerbitzuaren beharretara egokituko dira eta noiznahi aldatzen ahalko dituzte administrazio organo eskudunek, aplikatzekoa den araudian ezarritakoarekin bat.
2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.
2.1. Deialdi honetan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Espainiako nazionalitatea izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estaturen batekoa. Orobat, parte har dezakete espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatu nazioarteko itunen aplikazio eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak baldin haien kontura bizi badira.
b) Adin nagusikoa izatea eta erretiroko adina bete ez izana.
c) Dagozkion eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisikoa zein psikikoa izatea.
d) Gutxienez ere Batxilergoko edo 2. mailako lanbide heziketako titulua edo baliokideren bat izatea, edo eskabideak aurkezteko azken egunerako hori lortzeko baldintzak izatea.
Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren frogagiria eduki beharko da.
Izangaiek alegatzen badute eskatutako kategorian aritzea ahalbidetzen dieten ikasketa baliokideak dituztela, baliokidetasun hori onartzen duen lege edo erregelamenduzko xedapena aipatu beharko dute edo, bestela, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandako ziurtagiria aurkeztu.
e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea. Nazionalitate espainiarra ez duten izangaiek frogatu beharko dute beren Estatuko Funtzio Publikoan sartzea eragozten dien diziplina zehapenik edo zigor penalik ez dutela.
3.–Eskabideak.
3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Uharteko Udaleko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira (San Juan plaza, 1, 1.a), 8:30etik 14:00etara, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako edozein baliabideren bidez, 15 egun naturaleko epean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki batean aurkeztuko da, postako langileek data eta zigilua jar diezazkioten eskabideari, ziurtatu aurretik.
Eskabideak I. eranskineko ereduari jarraikiz aurkeztuko dira. Eskabidean izangaiek adierazi beharko dute hautapen prozesuan parte hartzeko eskatzen diren baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela. Uharteko Udalaren erregistro orokorrean eskuratuko da eskabidearen eredua; bestela, Interneten, www.huarte.es/eu helbidean.
Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.
Eskabidean atzematen diren akats materialak edo egitezkoak ofizioz edo interesdunak eskaturik zuzendu ahalko dira, noiznahi ere.
3.2. Eskabideari, behar bezala bete ondotik, agiri hauek erantsiko zaizkio:
a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.
b) Eskatutako titulazioaren fotokopia.
c) Euskararen ezagutza egiaztatzen duen dokumentazioa, behar izatera.
d) Espedientea formalizatzeko eta azterketa eskubideetarako 12,00 euro ordaindu izanaren ordainagiria (diru-sarrera egiteko kontua: ES59 3008 0087 74 1447560721). Tasa ordaintzen ez bada, izangaia bazterturik geldituko da.
Eskabidea erregistro orokorrean bertan aurkezten duten izangaiek tasaren ordainketa dirutan egiten ahalko dute, unean bertan.
4.–Behin-behineko zerrendak.
Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda ikusgai jarriko da Uharteko Udalaren iragarki-taulan eta udal webgunean (http://www.huarte.es/eu).
Inor baztertzen ez bada, zuzenean argitaratuko da behin betiko zerrenda, eta zerrenda horretan bertan jarriko dira hautaprobak egiteko eguna, ordua eta tokia.
5.–Behin betiko zerrendak.
Aurkezten diren alegazioak ebatzi ondoren, alkateak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta hori ikusgai jarriko da Uharteko Udalaren iragarki-taulan eta udal webgunean (http://www.huarte.es/eu), hautaproba egiteko eguna eta tokia adierazita.
Onartuen zerrendetan agertzeak ez du erran nahi interesdunei aitortu zaienik deialdi honetan eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Izangaiek kontratazioa egiteko deia egiten zaielarik aurkeztu behar duten dokumentazioa aztertutakoan baldintzaren bat betetzen ez dela ohartuz gero, interesdunek deialdi honetan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.
6.–Kalifikazio-epaimahaia.
6.1. Hauexek izanen dira kalifikazio-epaimahaiko kideak:
–Mahaiburua: Edorta Beltzunegi, Uharteko Udaleko lehen alkateordea.
–Ordezkoa: izendatu beharrekoa.
–Mahaikidea: Josetxo Labairu, Uharteko Udaleko kontu-hartzailea.
–Ordezkoa: izendatu beharrekoa.
–Mahaikidea: ordezkaritza sindikalak izendatzen duena.
–Mahaikide-idazkaria: Uharteko Udaleko idazkaria.
–Ordezkoa: izendatu beharrekoa.
Hautaprobak hasi baino lehen eratuko da epaimahaia.
6.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.
Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balioa izateko, mahaiburuak eta mahaikide idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.
6.3. Epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo deitzaileari horren berri emanen diote, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean parte ez hartzeko aipatzen diren egoeretakoren batean badaude.
Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.
6.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatu eta aplikatzeko moduari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak.
6.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
7.–Hautapen espedientearen garapena.
7.1. Hauxe izanen da puntuazioa euskararen ezagutza %10arekin baloratzen den lanpostuetan:
1.–Test motako ariketa: 45 puntu.
Gehienez ere, 45 puntu. Bazterturik geldituko dira 22,5 puntu baino gutxiago ateratzen duten izangaiak. Galdera bakoitzak 0,9 puntu balioko du.
2.–Eskarmentuaren balorazioa: 9 puntu.
3.–Balorazioa euskararen ezagutzagatik: 6 puntu.
7.2. Hauxe izanen da puntuazioa euskararen ezagutza %20arekin baloratzen den lanpostuetan:
1.–Test motako ariketa: 40 puntu.
Gehienez ere, 40 puntu. Bazterturik geldituko dira 20 puntu baino gutxiago ateratzen duten izangaiak. Galdera bakoitzak 0,8 puntu balioko du.
2.–Eskarmentuaren balorazioa: 8 puntu.
3.–Balorazioa euskararen ezagutzagatik: 12 puntu.
7.3. Hauxe izanen da puntuazioa euskararen ezagutza nahitaezkoa duten lanpostuetan:
1.–Test motako ariketa: 48 puntu.
2.–Eskarmentuaren balorazioa: 12 puntu.
8.–Proben nondik norakoa.
Oposizioa ez da, inola ere, 2017ko abuztuaren 31 baino lehen hasiko.
8.1. Oposizioaldia.
Test motako ariketa plika sistemaren bidez eginen da.
8.1.1. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean berean zehaztuko da ariketak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.
Proba bakoitzerako deialdi bakarra eginen da eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena aldean dutela agertu beharko dute eta, eskatzen bazaie, erakutsi egin beharko dute, bestela, kanporatu eta baztertuko baitira, salbu eta zuzenbidean onarturiko beste moduren batean nor diren egiaztatzen badute egintza horretan berean. Probetan oharretatik kopiatzeak zein beste edozein iruzur egiteak berehalako kanporatzea ekarriko du, jarduketa penalak deusetan galarazi gabe, hala behar bada.
Agertzen ez diren izangaiak ere oposiziotik baztertuko dira.
Hautaprobak egiteko, denborak eta baliabideak ahal bezala moldatuko dira horrela eskatzen duten izangai ezgaituentzat, haien eskabidean adierazi dutenaren arabera.
8.1.2. Oposizioak proba bat izanen du:
Test motako proba.
Idatzita erantzun beharrekoa, epaimahaiak hasi aurretik erabakiko duen denboran. Hainbat erantzunetako galderak izanen dira, test modukoak, II. eranskineko gai-zerrendari buruzkoak. Haietatik bat bakarra izanen da zuzena. Bazterturik geldituko dira gutxienez ere puntuazioaren erdia lortzen ez duten izangaiak.
8.2. Merezimenduen kalifikazioa:
8.2.1. Eskarmentua: lan egindako hilabeteen batez bestekoa eginen da.
–Administrazio publikoren batean administrari-ofizial gisa aritzeagatik: 3 puntu, urte bakoitzeko. Gehienez ere 9 puntu.
–Administrazio publikoren batean administrari laguntzaile gisa aritzeagatik: 1,5 puntu, urte bakoitzeko. Gehienez ere 4,5 puntu.
–Enpresa pribatuetan administrari-ofizial gisa aritzeagatik: 2 puntu, urte bakoitzeko. Gehienez ere 6 puntu.
–Enpresa pribatuetan administrari laguntzaile gisa aritzeagatik: puntu 1, urte bakoitzeko. Gehienez ere 3 puntu.
Merezimendu guztiak, administrazio publikoetan egindako zerbitzuenak barne, agiri bidez alegatu eta frogatuko ditu izangai bakoitzak lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkeztean. Laneko eskarmentua egiaztatzeko, izangaiek lan bizitza aurkeztu beharko dute, bai eta administrazioaren edo enpresaren egiaztagiria ere.
Epaimahaiak ezin izanen du inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, ezta atal bakoitzean aipatutako gehieneko puntuazioa baino altuagorik eman ere.
Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu, lehiatzaileek alegatu eta frogaturiko merezimenduen gainean.
Merezimenduak baloratuko dira, harik eta deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu arte.
8.2.2. Merezimenduak egiaztatzeko agiriak test motako probaren emaitzak argitaratu eta biharamunetik hasita bost egun balioduneko epean aurkeztu beharko dituzte gainditu duten oposiziogileek. www.huarte.es/eu webgunean emanen dira argitara.
Merezimenduen balorazioaren kontra erreklamazioak jar daitezke bost egun balioduneko epean, Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik hasita, Udalaren erregistroan eskabidea aurkeztuz.
9. Probak egin ondoan zerrenda bat eginen da, izangaiak puntuazio ordenan ezarrita. Zerrenda Interneten bidez ere kontsultatzen ahalko da, www.huarte.es/eu helbidean.
9.1. Puntu berdinketa izanez gero, izangai zaharrenak izanen du lehentasuna. Berdinketak badirau, zozketa eginen da.
10.–Kontratazio zerrenden kudeaketa.
Kontratazio zerrendak bost urteko iraunaldia izanen du, epe laburragoan agortu ezik edo bertze deialdi bat egin ezik.
11.–Errekurtsoak.
Deialdi honen aurka, nahiz bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia argitaratu edo errekurritu nahi den ekintza jakinarazten denetik hasita.
Epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Tokiko Gobernu Batzarrari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoa paratzen zaion egintza edo erabakia jakinarazten denetik aitzina.
I. ERANSKINA
Eskabidea (PDFa).
II. ERANSKINA
Gai-zerrenda
2017ko ekainaren 7tik izanen du indarra eta Uharteko Udalari buruzkoa izanen da.
1.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa:
a) I. titulua: prozedurako interesdunak (3. artikulutik 12.era).
b) II. titulua: administrazio publikoen jarduna (13. artikulutik 33.era).
2.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa:
a) IV. titulua: administrazio publikoen ondare-erantzukizuna (32. artikulutik 37.era).
3.–7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena:
a) II. titulua: udalerria. I. kapitulua: lurraldea eta biztanleria. II. kapitulua: antolaketa. II. kapitulua: eskumenak (11. artikulutik 28.era).
b) V. titulua: toki entitateen funtzionamenduaren araubidea.
I.–Lehen kapitulua: funtzionamendu araubidea (46. artikulutik 54.era).
II.–IV. kapitulua: herritarren parte-hartzea eta informazioa (69. artikulutik 72.era).
4.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa.
a) III. titulua: Nafarroako toki entitateen funtzionamenduaren araubidea (73. artikulutik 87.era).
b) IX. titulua: prozedura eta araubide juridikoa. Nafarroako toki entitateen jarduketen inpugnazioa eta kontrola (317. artikulutik 351.era).
5) 2568/1986 Errege Dekretua, azaroaren 28koa, Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamendua onesten duena:
a) III. titulua: lurralde mailako toki-erakundeen beharrezko organoen funtzionamendua (77. artikulutik 110.era).
b) IV. titulua: lurralde mailako toki-erakundeen antolaketa osagarria (119. artikulutik 138.era).
6.–2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa.
a) II. titulua: udal zergak (132. artikulutik 191.era).
7.–270/1998 Foru Dekretua, irailaren 21ekoa, Aurrekontuei eta gastu publikoari buruzkoa.
a) II. kapitulua, I. atala: aurrekontua prestatzea eta onestea (17. artikulutik 19.era).
b) III. kapitulua: gastuen aurrekontuko kredituak. 3. atala: aurrekontuko aldaketak. 1. azpiatala: arau orokorrak (32. artikulutik 34.era).
8.–6/2006 Foru Legea, ekainaren 9koa, Kontratu Publikoei buruzkoa:
a) III. titulua: esleipena (50. artikulutik 74.era).
9.–35/2002 Foru Legea, abenduaren 20koa, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzkoa.
a) V. titulua: Administrazioaren esku hartzea eraikuntzan eta lurzoruaren erabileretan, eta hirigintzako diziplina (189. artikulutik 196.era).
10.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duena.
a) VIII. kapitulua: eskubide eta betebeharrak (36. artikulutik 59.era).
Uharten, 2017ko ekainaren 26an.–Sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: L1707669