242. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

18/2016 FORU LEGEA, abenduaren 13koa, 2017-2019 aldirako toki inbertsioen plana arautzen duena.

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, 2017-2019 ALDIRAKO TOKI INBERTSIOEN PLANA ARAUTZEN DUENA.

ZIOEN AZALPENA

1. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 123.4 artikuluak xedatzen duenez, toki entitateek Nafarroako tributuetan parte hartzeko funtsaren kapital transferentzietarako ezarritako zenbatekoaren banaketa inbertsio planak sortzen dituzten foru legeetan paratuko den moduan eginen da.

Aspaldi honetan nabaria da gero eta adostasun handiagoa dagoela toki entitateek Nafarroa osoaren tributu ahaleginean parte-hartze zuzen, proportziozko eta egonkorra izan beharraz.

Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Lege indardunaren 61.1. artikuluan xedatutakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak, hartarako gaitasuna ematen dion foru lege baten esparruan, inbertsio planak ezarriko ditu, toki entitateekin lankidetzan aritzeko tresna gisa, Nafarroako lurralde osoan nahitaezko udal zerbitzuak bermatzea helburu.

Oinarrizko helburu horri kalterik egin gabe, beharrezkoa da lurralde desoreka nabarmen batzuk zuzentzea, toki entitateetan ekipamenduez eta zerbitzuez egiaz baliatzeko aukerei eragiten dietelako. Lurraldeen arteko oreka areagotu beharra dago, Iruñerriak bereganatu duen zentralitateari kontrapisua eginez, galtzaile izan diren landa eremuen alde, izan ere, eremu horiek populazioa galtzeko prozesuetan sartuta daude eta gero eta arazo gehiago dituzte bizilagunei kalitatezko zerbitzu publikoak emateko. Nafarroako bizilagun guztiek izan beharko lituzkete, inguru hurbilean, populazio gehien dituzten eremuetan ematen direnen maila bereko ekipamenduak eta prestazioak, toki esparrukoak.

Hasierako baldintza horrekin heldu zaio Nafarroako toki administrazioa berrantolatzeko prozesuari; berrantolaketak eskumenei eta antolaketa ereduari ez ezik, finantzaketari ere eraginen dio, oinarrizko printzipio hauekin bat eginda: subsidiariotasuna, egonkortasuna, udal autonomia, diru-sarreretako ekitatea, finantza askitasuna eta lurraldeen arteko elkartasuna.

Horrek berarekin dakar egungo araudi batzuk, toki ogasunei buruzkoak eta toki entitateek Foru Komunitateko tributuetan izan beharreko parte-hartzeari buruzkoak, errotik birpentsatzea, toki esparruan eman beharreko zerbitzuetarako finantzaketa egokia ziurtatzeko, xede zehatzetarako diru-laguntzen menpe egon gabe, eta transferentzia arruntak eta kapital transferentziak bereiztean datzan egungo eredua gainditzeko asmoarekin.

Nafarroako toki administrazioaren erreforma zabal hori gauzatzeko prozesua abian jartzeko, komeni da Toki Inbertsioen Plan honen iraupena 2019az harago ez luzatzea, toki finantzaketarako eredu berri hori datorren bitartean. Pentsatzekoa da ordurako toki inbertsioak finantzatzeko lege esparru berri eta egonkorra izanen dugula.

2. Oinarri hauen gainean, foru lege honek arautzen duen Toki Inbertsioen Plana hiru ataletan egituratu da.

Inbertsio Programen atalean, eranskinak barne, hiru zerrenda daude, ordenatuta eta lehentasunak zehaztuta, eta bertan jarduketa zehatzak jasotzen dira, hiru arlo hauetan: uraren goi hornidura; hiri hondakinen tratamendua eta belaunaldi berriko banda zabalerako sarbide sareak hedatzeko azpiegitura pasiboak. Azken horiek ezinbestekoak dira teknologiaren ikuspuntutik aurreratuenen artean egon nahi duen gizarte batentzat, eta, gainera, derrigorrezkoak dira Europako Agenda Digitala egokiro betetzeko, agiri horri jarraikiz 2020. urterako Europako populazio osoak izan beharko duelako 30 megatik gorako Internet zerbitzua emateko gai diren sareen estaldura, eta ahalbidetu gutxienez etxeen erdiek 100 megatik gorako Internet konexioa izatea. Horrela, nabarmen hobetuko da toki entitateetako konektibitatea, eta estaldura hori ez duten Nafarroako landa eremuetan egun dagoen lurralde desoreka zuzenduko da.

Toki Programazioko atalean sartuta daude egun toki entitateek gehien eskatzen dituzten inbertsio motak.

Azkenik, aurreko atalek barne hartzen ez dituzten tokiko inbertsioetarako beste lehentasun batzuk gauzatzeko finantzabide malgu, azkar eta eraginkorra eskura jartzeko xedearekin, libreki erabaki beharreko jarduketetarako zenbateko garrantzitsu bat ezarri da.

3. Foru lege honen helburuetako bat laguntza ematea da araua erabili, ulertu eta zabaltzeko. Horregatik, prozeduraren diseinu arina egin da, lege mailako arau-tresna bakar batean bilduta, Toki Inbertsioetarako aurreko planek erantsia izaten zuten erregelamendua alde batera utzita, kudeaketa zaildu eta hasiera atzeratzen baitzuen. Xede horrekin, foru lege honetan planaren operatibitatea erabatekoa izan dadin behar diren xedapenak sartu dira, egitura honekin: hiru kapitulu, sei xedapen gehigarri, xedapen indargabetzaile bat eta bost eranskin.

Lehen kapituluan, xedapen orokorrei buruzkoan, xedea zehazten da, printzipio gisa jasotzen du toki entitateek planaren jarraipenean eta kudeaketaren kontrolean parte hartzea, eta aurrekontuen arloko gai batzuei heltzen die.

Bigarren kapituluan, Inbertsio Programak eta Toki Programazioa jasotzen dituen horretan, lau atal daude. Lehenbiziko bietan planean sartzeko prozedurak ezartzen dira, bai eta inbertsioek finantzaketa jasotzeko bete behar dituzten baldintzak ere. Kapitulu horretako hirugarren eta laugarren ataletan bideragarritasun txostenak eta prozedurarako arau komunak arautzen dira.

Hirugarren kapituluak, azkenik, libreki erabaki beharrekoen atala arautzen du, hau da, toki entitate onuradunek libreki erabaki beharreko inbertsioak biltzen dituena.

4. Toki Programazioaren atalean, proposamenak lehenesteko ardatz nagusi bat egonen da: jasotako eskaeren sailkapena, bi elementurekin egina: inbertsiorako beharraren maila, parametro teknikoen arabera baloratua, eta banaketarako justizia printzipio bat, aurreko Toki Inbertsioen Planaren babesean bizilagun bakoitzeko jasotako kopurua kontuan hartzen duena. Interes sozialeko irizpideak erantsi dira, azpiegiturak eta ekipamenduak mendekotasun legearen babeseko pertsonen eta desgaitasuna edo mugitzeko zailtasunak dituztenen beharretara egokitzen laguntzeko, bai eta derrigorrezko hezkuntzako ikasleen beharretara ere.

Era berean, toki entitateek egindako eskaerak aintzat hartuz, aurreikusi da zoladurak eta sareak egiteko lanetako lur azpiko kanalizazioek finantzaketa izatea, etorkizunean etxeetako telekomunikazioen, energia elektrikoaren eta kaleko argien hornidurak paratzeko, eta horrela, aukera emateko Nafarroako biztanleei teknologia berriak eskura izan ditzaten, bereziki eremu behartsuenetan.

Horrekin batera, udal ekipamenduak eta azpiegiturak indarreko araudira egokitzeko jarduketak egiteko beharra atzeman denez, diru-laguntzetarako berariazko lerro bat aurreikusi da.

Horrez gain, etorkizunean amortizazio eta mantentze-lanetako kostuak dakartzaten inbertsioek puntuazio prima bat jasoko dute baldin eta kostu horiek lan mota bakoitzerako kalkulatzen den batez bestekoa baino txikiagoak badira. Gogoratzeko moduko okerreko esperientzia batzuek agerian utzi dute ez dagoela inbertsio bat zuzen ebaluatzerik kostu horiek kontuan hartu gabe.

Atal honetan zehatz-mehatz jasota daude inbertsioak baloratzeko irizpideak, aurreikusitako obra moten arabera. Horrela, azpiatal batzuk sortzen dira arlo hauetan: hornidurako, saneamenduko eta euri-uretako tokiko sareak; zoladurak, sareekin eta sarerik gabe; kaleko argiak; udal ekipamenduak eraikuntzako arau teknikora egokitzea; bizitoki iraunkorretara doazen bideak eta biziguneen artekoak; bai eta osasungintzarako edo irakaskuntzarako lurzatien urbanizatzea. Arlo honetan, egokitasuna, eraikinena eta funtzioena, irisgarritasuna, segurtasuna, osasungarritasuna eta eragimena areagotzen dituzten jarduketak indartuko dira batez ere.

5. Inbertsioen bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren analisia kasuan kasuko toki entitateek jartzen duten finantzabide osagarrira mugatuko da. Ez da irizpide bakar bat erabiliko beharko, baizik eta, zerbitzu eskudunaren iritziz, toki entitateak ordaindu beharreko zatia finantzatzeko erabil daitezkeen guztiak, hala nola, diruzaintzako gerakinak, ondare-besterentzeen emaitzak, epe luzerako kreditu eragiketak edo urte anitzeko aurrekontu zuzkidurak.

Hasiera batean inbertsioaren ebaluazio positiboa lortzen ez duten toki entitateentzat ere alternatiba batzuk egonen dira. Ahalmen ekonomiko nahikorik ez duten entitateentzako salbuespeneko araubidea mantentzen da.

6. Inbertsio Programei eta Toki Programazioari dagozkien prozedura aurreikuspenek bi ataletarako arau komunak ezartzen dituzte, eskaerak azkar eta arin tramitatzen laguntzeko, eta, batik bat, aurreko planetan sortutako oztopo administratibo batzuk konpontzeko.

Lanen hasierari dagokion guztia zehazki arautzen da, bai eta eskuordeturik edo udalaren ekimen faltaren ondorioz egin beharreko jarduketen kasuan bete beharreko baldintzak ere. Kasu bakoitzean erabili beharreko eskabide ereduei eta eskatutako dokumentazioari buruzko informazioa IV. eranskinean jasota dago. Beharrekin bat datozen epeak eta prozedurak ezartzen dira, planaren egiazko betetze maila ahalik eta altuena izan dadin errazteko, eta, horrekin batera, herri onuradun bakoitzean jarduera ekonomikoaren sustapenean ahalik eta ondorio handienak izateko.

Toki entitateen finantza kudeaketa errazteko, lanen hasieran ehuneko 50eko aurrerakina ematea aurreikusi da. Toki entitateak beste ehuneko 20 ordaintzea eskatzen ahalko du obraren erdia eginda. Gainerakoa obra amaitu ondoren ordainduko da.

Toki Inbertsioen aurreko plana antolatu eta sustatzeko neurriei buruzko martxoaren 1eko 3/2016 Foru Legean aurreikusi zen bezala, enpresa kontratistaren adostasunik ez dagoenean, inbertsioen amaierako ordainketak eskatzeko aski izanen da harrera-akta bat aurkeztea, obra aurreikusitako erabilera publikorako entregatu daitekeela frogatzen duena, kasuko ordainketaren justifikazioarekin batera. Horrela, arrisku zehatz bati aurrea hartzen zaio, alegia, obra egin duen enpresak, ados ez baldin badago harrerarako baldintzekin eta toki entitatearekin izenpetutako kontratuaren likidazioarekin, agiri horiekin dituen ustezko desadostasunak erabiltzeko tentazioa izan dezake, presio neurri gisa, desadostasunak konpontzeko legez ezarritako bideetara jo beharrean.

Administrazioaren sinplifikazioa xede duten beste aurreikuspen batzuen artean, proiektuaren erredakzioko eta obra zuzendaritzako lansarien kontzeptuan laguntza jaso dezaketen zenbatekoak kalkulatzeko prozedura bat ezartzen da, errazagoa eta eraginkorragoa.

Xehetasun handiz ezartzen dira inbertsioak planean sartzeko gutxieneko baldintzak, eta betetzen direla bermatzeko beharrezkoak direnak aurreikusten dira. Obrak planetik kanpo geldituko dira haien kostua legez jabeek edo sustatzaileek bere gain hartu beharrekoak direnean edo interes partikular hutsagatik egiten direnean.

Bereziki nabarmendu behar da betebehar bat, aldeko hiru txosten eskuratzekoa alegia: teknikoa, juridikoa eta ekonomikoa. Horien izaera lotesleak bermatzen du foru lege honetan xedatutakoa objektibitate handienaz aplikatuko dela.

7. “Larrialdiko” jarduketaren kontzeptua bi zentzutan argitu behar da.

Definizioa zabaltzen da, pertsonen edo ondasunen segurtasunerako berehalako arrisku egoeran dauden azpiegiturak eta ekipamenduak berritzeko jarduketa mota asko bertan biltzeko.

Bi inbertsio mota hauek bereizten dira: Nafarroako kontratu publikoei buruzko legeei jarraikiz egindako larrialdiko kontratazioen bidez egindakoak, eta horrela kontratatu ez, baina Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiko zerbitzu eskudunaren iritziz beharrezkoak direnak larrialdiko kontratazio bidez egindakoak modu egokian osatzeko.

8. Kontratuen lizitazio faseetan “hobekuntzak” sartzeak gorabeherak eragin zituen aurreko planean, eta foru lege honek galarazi egin nahi ditu, halakoak egitea argi eta berariaz debekatuz.

Ildo horretan, proiektuen aldaketen gaineko kontrol administratiboa ezartzen da, plan mota honetan estreinakoz.

Nolanahi ere, interesgarria da kontratazio publikoak politika sozialerako tresna gisa dituen aukerez baliatzea. Ideia horretan oinarrituta, exijentzia bat ezarri da, inbertsioa egiteko behar diren lanaldi osoko kontratazio berri, baja eta ordezkapen guztien herena gutxienez gizarteratzeko gutxieneko errenta jasotzen dutenekin betetzekoa alegia.

9. Toki Inbertsioen Planetik kanpo uzteko prozedura arautzeko irizpideak justizia eta segurtasun juridikoa dira. Foru lege honetan xedatutakoak ekartzen dituen betebeharrak eta baldintzak betetzen ez badira, ez da beti jasotako zenbateko osoa itzuli beharko. Itzulketa hori partziala izan daiteke obraren zati bat behintzat behar bezala justifikatu, eta aurreikusitako erabilera publikorako baliatzeko moduan baldin badago.

Ildo horretan berean, teknikoki ondoz ondoko faseetan egin daitezkeen inbertsioen kasuan, zatika sartzeko aukera ere aurreikusten da.

10. Libreki erabaki beharrekoen atalari arreta berezia eman behar zaio; populazioaren arabera banatuta dago, III. eranskinean aurreikusitakoari jarraikiz.

Haren esparru materiala oso zabala da. Udal edo kontzeju onuradun bakoitzak gastuen aurrekontuko sailkapen ekonomikoaren 6. kapituluan kontabilizatzen ahal diren inbertsioetarako ezartzen dituen jarduketak sartzen dira bertan, edo aurrekontu izaerako finantza pasiboen amortizazio aurreratua egiteko erabiltzen dituenak, diruzaintzako gerakin negatiboa behin finantzatuta dagoenean.

Helburu horretarako ezarri den diru-kopurua nahiko handia da, horrela toki entitateek aukera gehiago izan dezaten eraginkortasunez erantzuteko haien herrien beharrei eta gogoei, aurrekontu murrizketak dauden garaietan estimatzekoa baita hala izatea. Lehen aipatu bezala, lurralde oreka berreskuratzeko helburuarekin bat, 3.000 biztanletik beherako herrietan azpiegitura eta ekipamendu beharrei erantzutea saritzen da bereziki.

Haren tramitazioa oso arina da. Horrela, beste neurri batzuen artean, ofiziozko prozedurak aurreikusten dira ordainketak egiteko, bai eta egokitasun txostenak ematea baiezko isiltasunaren sistema erabiliz.

11. Laburbilduz, beharrezkotzat jotzen da Toki Inbertsioen Plan berri bat aktibatzea, arina eta eraginkorra, Foru Komunitate osoan derrigorrezko udal zerbitzuen gutxieneko estaldura maila emateko ez ezik, toki ekipamenduak eta zerbitzuak izateari dagokionez dauden lurralde desorekak zuzentzeko ere; hori guztia Nafarroako toki administrazioarentzat finantzaketa eredu egonkor berria definitzeko lanak egin bitartean.

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Xedea.

1. Foru lege honen xedea 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana da.

2. Toki Inbertsioen Plana osatzen duten jarduketen helburua da aldi horretan egin beharreko jarduketak zehaztea, azpiegiturak eta ekipamenduak ezarri, hobetu eta berritzekoak, ondotik azaltzen diren ataletan banatuta.

A) Inbertsioen Programak.

B) Toki Programazioa.

C) Libreki erabaki beharrekoak.

2. artikulua. Toki entitateen parte-hartzea.

Nafarroako toki entitateek Toki Araubideko Foru Batzordearen bitartez hartuko dute parte toki inbertsioen planaren jarraipenean eta kudeaketaren kontrolean.

3. artikulua. Toki Inbertsioen Planaren aurrekontu tratamendua.

1. Toki Inbertsioen Planerako ekarpenak, Nafarroako aurrekontu orokorretan kapital transferentzia gisa jasotzen direnak, urte anitzekoak izanen dira, eta hasiera batean, foru lege honen I. eranskineko taulan zehazten direnak izanen dira, eta ekitaldi bakoitzeko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan dagokien programan jasota egonen dira.

2. 2017-2019 aldiko ekitaldietako bakoitzean, Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiak geroko ekitaldien kargurako gastua baimentzen eta konprometitzen ahalko du, finkatutako urteko gehieneko diru-mugak eta artikulu honen 5. idatz-zatian aurreikusitako gehitzeetatik etortzen direnak gainditu gabe.

3. Konpromiso ekonomikoak kasuan kasuko ekitaldi ekonomikoari edo ekonomikoei egotziko zaizkie, kontuan hartuta Toki Inbertsioen Planaren gaineko araudia aplikatzetik sortzen diren ordainketen aurreikuspena eta aurreko idatz-zatiaren arabera ezarritako aurrekontu banaketa; urte anitzeko gastuaren izaera izanen dute ondorio guztietarako.

4. Toki Inbertsioen Planeko kontu-sailen arteko doikuntzak egiten ahalko dira, programaren helburuak betetzeko beharrezkotzat jotzen direnean. Era berean, plan horretako kontu-sailetan sartutako kredituen arteko doikuntzak ere egiten ahalko dira.

5. Toki Ogasunek Nafarroako tributuetan parte hartzeko funtsaren kapital transferentzietako diru baliabideak, aurrekontuan erabili gabekoak, jatorria ekitaldi itxietako ekonomietan dutenak eta Toki Inbertsioen Planaren araudia aplikatuta itzulitako diru kopuruak funts horri atxikitako diruzaintzako gerakintzat hartuko dira. Gerakin hori ekitaldi bakoitzeko aurrekontu kredituarekin batera atxikitzen ahalko da, aurrekontuaren betetze mailaren arabera. Halaber, hurrengo ekitaldiei ere atxikitzen ahalko zaie, funtsaren zenbateko osoa gainditu gabe.

4. artikulua. Toki Inbertsioen Planaren ekarpenen banaketa.

1. Toki Inbertsioen Planaren atal bakoitzerako onetsi diren funtsen banaketa, hasiera batean, I. eranskinean aipatzen diren mugen eta jarduketa moten arabera eginen da.

Halere, foru lege honen 10. eta 15. artikuluetan aipatzen diren ebazpenak eman ondoren, zuzkidurak berriz atxikiko zaizkie Inbertsioen Programaren eta Toki Programazioaren ataletako kontzeptuei.

2. Hasiera batean, finantzaketa jaso dezaketen inbertsioen zerrendak onetsi arte, Inbertsioen Programetarako zenbateko osoaren 100eko 5, gehienez, gordetzen ahalko da aurreikusitako kostuen balizko gehikuntzei aurre egiteko, eta Toki Programazioaren atalerako zenbateko osoaren beste ehuneko 5, berriz, gehieneko diru-ekarpena finkatzean izan daitekeen 100eko 10eko gehieneko igoerari aurre egiteko. Azken igoera hori baloratutako memorien zenbatekoaren gainean aplikatzen ahalko da, soilik.

3. Inbertsio Programen eta Toki Programazioaren ataletarako zenbateko osoaren 100eko 5, gehienez ere, gordeko da larrialdiko eskaeraren kalifikazioa dutenei eta haien inbertsio osagarriei aurre egiteko, edo salbuespeneko araubideko finantzabidea behar duten inbertsioei aurre egiteko. Betiere, larrialditzat kalifikatuko dira hornidurako, saneamenduko eta euri-uretarako toki sare guztiak, arriskua sortu edo arazo sanitario larriren bat eragiten badute, eta kaleko argiak ere bai, arriskua sortu edo arazo larriren bat eragiten badute.

4. Konprometitu gabeko diru kopuruak eta 28. artikuluan xedatutakoarekin bat askatutakoak beste jarduketa batzuk finantzatzeko erabiliko dira, aurrekontuko mugen barruan, erreserban utzitako inbertsio eskaeren behin betiko zerrendan ezarritako lehentasun ordena kontuan hartuta.

5. artikulua. Bateragarritasuna.

1. Toki Inbertsioen Plan honen ekarpenak bateragarriak izanen dira beste erakunde publiko edo pribatu batzuetatik etorritako laguntzekin.

2. Toki Inbertsioen Planaren kargurako ekarpena, beste erakunde publiko edo pribatuetatik datozen laguntzei gehituta, inbertsioaren kostu osoa baino handiagoa bada, lehenbizikoa murriztuko da, kostu horrekin bat etorri arte.

II. KAPITULUA

Inbertsioen programak eta toki programazioa

LEHENENGO ATALA

Inbertsioen programak

6. artikulua. Inbertsio motak.

Toki Inbertsioen Planaren atal honetan honakoak daude:

A) Uraren goi horniduraren arloko inbertsio programa bat.

B) Hiri hondakinen tratamenduaren arloko inbertsio programa bat.

C) Aurreko programei dagozkien azterlanak eta proiektuak, mota guztietako gastuak barne, horiek garatu eta betetzeko beharrezkotzat jotzen diren zerbitzu, inbertsio eta jarduketekin lotuta. Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiak hartuko du bere gain kudeaketa, ente instrumental bati enkargua eginez edo kontratazio bidez kontratu publikoei buruzko foru legeekin bat.

D) Belaunaldi berriko banda zabalerako sarbide sareak hedatzeko azpiegitura pasiboen arloko Inbertsioen Programa bat.

7. artikulua. Inbertsio Programen izaera.

Ur horniduraren, hiri hondakinen tratamenduaren eta belaunaldi berriko banda zabalerako sarbide sareak hedatzeko azpiegitura pasiboen arloetako Inbertsioen Programak programaziorako tresnak dira, azpiegiturak ezarri, hobetu eta berritzeko jarduketen zerrendak biltzen dituztenak, II. eranskinean finkatutako ordenaren arabera lehenetsita.

8. artikulua. Finantza daitezkeen obrak.

1. Ur horniduraren arloko Inbertsioen Programan finantza daitezkeen obrak honakoak dira: ur hartuneak eta erregulazioa, hodiak, tratamendu eta potabilizazio plantak, teleagintea eta telekontrola, ponpaketa-estazioak eta biltegiak, denak herrien hornidurarako baldin badira, salbu eta bakartutako industria edo abeltzaintzako ustiategietako ur kontsumorako instalazioak. Ezin dira finantzatu ustiapen eta mantentze lanetako gastuak.

Belaunaldi berriko banda zabalerako sarbide sareak hedatzeko kutxetak eta hodiak finantzatzen ahalko dira, Nafarroako Banda Zabalaren Planean aurreikusitakoekin bat datozen tarteetan.

2. Hiri hondakinen tratamenduaren arloko Inbertsioen Programan finantza daitezkeen obrak honako xedeak dituztenak dira: bolumen handikoak, ontziak, plastikoa, papera, kartoia, beira, zura, metalak, material inerteak eta legez hondakintzat hartzen diren beste guztiak deuseztatu, berrerabili, berreskuratu eta birziklatzea, bai eta gai organikoak balorizatzea konpost bidez, biometanizazio bidez edo legez onartuta dagoen beste edozein teknika erabiliz. Era berean, transferentzia plantei eta garbiguneei dagozkien jarduketak ere sartzen dira.

3. Belaunaldi berriko banda zabalerako sarbide sareak hedatzeko azpiegitura pasiboen arloko Inbertsioen Programan finantzatzen ahal diren obrak hauek dira: ingeniaritza zibila, kondukzioak edo zuntz iluna paratzea, kanalizazioak, kutxetak, hodiak, zuntz optikoko kableak jartzea, etxolak, dorreak, banaketa guneak eta antzeko elementu fisikoak barne, amaierako bezeroarentzako sarbide saretik edo azken miliatik hasita operadoreei handizkako sarbidea emateko adina gaitasun duen sare nagusitik gertuen dagoen tarteko kontzentrazio edo agregazio puntura bitarte.

9. artikulua. Ekarpenaren portzentajeak.

Diruz lagundu daitekeen zenbatekoaren gaineko gehieneko diru-ekarpenaren portzentajeak, BEZa kenduta, hauek dira:

EKARPENAREN
PORTZENTAJEA

Uraren goi hornidurari dagozkion jarduketak

% 80

Hondakinen tratamenduari dagozkion jarduketak

% 80

% 95, jasandako BEZaren kenkaria egiteko eskubiderik sortzen ez badute

Banda zabaleko azpiegitura pasiboei dagozkien jarduketak

% 80

10. artikulua. Planean sartzeko eta gehieneko diru-ekarpena finkatzeko prozedura.

1. Foru lege honek indarra hartzen duen egunetik hilabeteko epean, II. eranskineko toki entitateek adierazi beharko dute jarduketaren kudeaketa integrala bere gain hartzeko borondatea edo, bestela, eskatu beharko dute, IV. eranskineko 1. ataleko A) letran aurreikusitakoarekin bat, lankidetza araubidean gauzatuko dutela beste toki entitate batekin edo batzuekin eta/edo Nafarroako Gobernuarekin, eta berauek ente instrumentalen esku utz dezake obraren betetzea. Lankidetza hitzarmenak foru agindu bidez arautzen ahalko dira.

Horrekin batera, toki entitateko alkatetzaren edo burutzaren ebazpen bat aurkeztu beharko da, toki inbertsioen plan honek bere baitan hartzen ez duen inbertsio zatia finantzatzeko konpromisoarekin, IV. eranskineko 1. ataleko B) letran aurreikusitakoarekin bat.

Belaunaldi berriko banda zabalerako sarbide sareak hedatzeko azpiegitura pasiboen arloko Inbertsioen Programako inbertsioen kasuan, hilabeteko epe hori hasiko da zenbatzen II. eranskineko 3. atalen sartutako inbertsio bakoitzaren sustatzailea(k) nor den edo diren zehazteko Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiak ebazpen bat jakinarazten duenetik aurrera.

2. Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen bidez onetsiko dira Toki Inbertsioen Planean sartzen ahal diren inbertsioen zerrendak; ebazpen horietan honakoak jasoko dira:

A) Aurrekontuan dagoen diruaren kargura finantzatzen ahal diren inbertsioen zerrenda.

B) Erreserban dauden inbertsioen zerrenda.

C) Onartu ezin diren inbertsioen zerrenda, foru lege honetan ezarritako baldintzak ez betetzeagatik.

Zerrenda horiek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

3. Aurreko idatz-zatian aipatzen diren ebazpenak argitaratu eta lau hilabeteko epean, A) letrak aipatzen dituen toki entitateek IV. eranskineko 4. atalean adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko dute. 2019an egin beharreko inbertsioen kasuan, dokumentazio hori 2018ko lehen hiruhilekoan aurkeztu beharko da.

4. Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiko zerbitzu eskudunek txosten lotesleak eginen dituzte, eduki tekniko, ekonomiko eta juridikokoak, proiektua eta finantza plana foru lege honetan xedatutakoarekin bat datozen erabakitzeko. Txosten guztiak aldekoak baldin badira, Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen baten bidez, jarduketa behin betiko sartuko da Toki Inbertsioen Planean eta gehieneko diru-ekarpena finkatuko da.

BIGARREN ATALA

Toki programazioa

11. artikulua. Inbertsio motak.

Toki Programazioaren atalean honako inbertsio hauek daude sartuta:

A) Hornidura, saneamendu eta euri-uretarako toki sareak.

B) Zoladurak sareekin batera.

C) Zoladurak sarerik gabe.

D) Kaleko argiak.

E) Udal ekipamenduak eraikuntzako araudi teknikora egokitzea.

F) Bizitoki iraunkorretara doazen bideak eta biziguneen artekoak.

G) Osasungintzarako edo irakaskuntzarako lurzatien urbanizatzea.

12. artikulua. Finantza daitezkeen obrak.

Toki Programazioaren atalean, finantzatzen ahal diren obrak honakoak dira:

A) Ur edangarria banatzeko sareak berritzea, erregulazio biltegietatik etxeetako harguneetara, eta ur beltzen saneamendu sareak, etxeetako harguneetatik araztegiaren aurreko hustubide orokorrera, ur beltzak eta euri-urak batera daramatzaten sareen ordez biak bereizten dituztenak jartzea, herrigunean sortutako euri-uretarako sareak berritu edo paratzea, eta kontagailuak eta/edo sektorizazio gailuak jartzea, sareen egoeraren diagnostikoa egin eta haien eragimena areagotzeko erabiltzen direnak, hori guztia eraikinek sendotutako herrigunearen barnean, betiere inguruabar hauetako bat tartean denean:

A.1) Osasun arrisku edo arazo larriak.

A.2) Gehiegizko emariak hondakin uren tratamendu sistemetan eragindako disfuntzioak.

A.3) Sarean ihes ugari izatea.

A.4) Uholde arriskuak, euri-uretarako sareen gaitasun faltak eragindakoak.

A.5) 40 urteko sareak edo zaharragoak.

A.6) Ur presio desegokia kontsumo guneetan.

A.7) Egungo sareen egoeraren diagnosi egokia egiteko gai diren instalaziorik ez izatea.

B) Kaleei zoladura ematea eraikinek sendotutako hiriguneetan, etxeetako telekomunikazioen, energia elektrikoaren eta kaleko argien hornidurari dagozkion lur azpiko kanalizazioetarako obra zibila, eta eustormak, inguruabar hauetako bat tartean denean:

B.1) Fatxaden arteko edo lerro eraikigarrien arteko zabalera 8 metrokoa edo txikiagoa duten bideak, zoladurarik gabekoak edo zoladura egoera txarrean edo eskasean dutenak, zoladurarekin batera finantza jaso dezakeen hornidura eta/edo saneamendu sareak berritzeko lan bat gutxienez, egiten denean.

B.2) Fatxaden arteko edo lerro eraikigarrien arteko zabalera 8 metrokoa baino handiagoa eta 15 metrokoa edo txikiagoa duten bideak, zoladurarik gabekoak edo zoladura egoera txarrean edo eskasean dutenak, zoladurarekin batera finantza jaso dezakeen hornidura eta/edo saneamendu sareak berritzeko lan bat gutxienez, eta etxeko telekomunikazioen, energia elektrikoaren eta kaleko argien hornidurari dagozkion lur azpiko kanalizazioen obrak egiten direnean.

C) Bide publikoak zolatzeko lanak eraikuntzak eta eustormek sendotutako hiriguneetan, inguruabar hauek tartean direnean:

C.1) Pertsona eta/edo ibilgailu ugariren trafikoa duten bideak, bertako fatxaden arteko edo lerro eraikigarrien arteko batez besteko zabalera 8 metrokoa edo txikiagoa denean, haien zorua egoera txarrean dagoenean eta 1998tik aurrera egin edo berritutako hornidura eta saneamendu sareak baldin badituzte.

D) Kaleko argien instalazioak berritzea, hirigune sendotuaren barrenean, energia elektrikoaren kontsumoa gutxitzeko egungo argi-ekipoen ordez errendimendu handiagoko argiak eta/edo erregulazio eta kontrolerako ekipo elektronikoak paratuz, betiere hiru inguruabar hauek aldi berean suertatzen badira:

D.1) Egungo instalazioak egokitu beharra kanpoko argi instalazioetako eragimen energetikoari buruzko araudi indardunera eta behe tentsioko erregelamenduzko araudi elektroteknikora.

D.2) Energia elektrikoaren kontsumoa %30 edo gehiago murriztea, proiektuan aurreikusia.

D.3) Proiektuko argietarako A edo B kalifikazio energetikoa.

E) Lehendik dauden udal ekipamenduak, erabilera administratiboa, edo hezkuntza, kirol, kultura arlokoak dituztenak, bai eta erabilera sozialeko eraikin zaharrak edo eraikuntza berriak ere, hala nola eguneko zentroak eta mendekotasuna edo desgaitasuna dutenei arreta ematekoak, eraikuntzako araudi teknikora egokitzeko behar diren jarduketak (eragimen energetikoari, suteen kasuan jendez husteari, irisgarritasunari, erabiltzeko segurtasunari, osasungarritasunari eta legionelosiaren prebentzioari dagokienez), atal hauetako batean sar daitezkeenak:

E.1) Ingurukari termikoaren hobekuntza, energia beharrak nabarmen murriztuko dituena.

E.2) Ingurukariaren hobekuntza, eraikinaren barrenean babesa emanen duena hezetasunari aurre egiteko.

E.3) Eraikina husteko ibilbideak egokitzea sute kasuetarako.

E.4) Irisgarritasuna hobetzea eta ibilbide irisgarriak egokitzea solairuen barrenean eta eraikineko maila desberdinen artean, arrapalak eta igogailuak jartzea barne.

E.5) Erorketa arriskua gutxitzea, koskak murriztuz, azalera irristakorrak kenduz edo bestelako babes sistemak ezarriz.

E.6) Legionelosioaren prebentziorako sistemak ezartzea hozte dorreetan eta gizakien kontsumorako ur hornidurarako barne instalazioetan.

F) Zoladura berritu, egokitu edo indartzea bizitoki iraunkorretarako bideetan, ibilgailuetarako beste sarbide bideragarririk ez dagoenean, eta bi herriguneren arteko bideak, errepidez egin beharreko distantzia % 40 baino gehiago gutxitzen dutenak, euri-urak ateratzeko jarduketak, zeharkako drainatze lanak, hormigoizko zorrotenak eta arekak, luizien konponketa eta lurrak finkatzea barne, inguruabar hauetako bat suertatzen denean:

F.1) Pertsonentzat edo ondasunetarako funtsezko arriskuak egotea.

F.2) Zoruaren egoera, zerbitzu publikoetako ibilgailuak sartzeko zailtasunak eragiten dituenean.

F.3) Zoru edo oinarri pikortsu trinkoturik ez izatea, edo zorua egoera txarrean egotea, ibilgailuen trafikorako oztopoa denean.

F.4) Euri-urak ateratzeko azpiegiturarik ez izatea edo egoera txarrean egotea.

G) Osasungintzarako edo irakaskuntzarako lurzatien urbanizatzea, honako hauek barne: sarbideen zoladura jartzea, telekomunikazio- eta argindar-horniduretarako lurpeko hoditeriarako obrak, euste-hormak, hornidura-, saneamendu- eta euri-ur-sareak eta argiteria publikoa.

13. artikulua. Inbertsioak hautatzeko irizpideak.

1. Toki Programazioaren atalean sartu beharreko inbertsioetarako proposamenak hautatzeko, artikulu honetan xedatutakoari jarraikiz lortzen duten puntuazio ordena erabiliko da. Gehienez ere 25 puntu emanen zaizkio jasotako eskaera bakoitzari, inbertsioaren beharraren arabera egindako sailkapen batean, parametro hauek kontuan hartuz:

A) Hornidura, saneamendu eta euri-uretarako toki sareak.

A.1) Osasun arrisku edo arazoak: gehienez ere 10 puntu.

A.2) Gehiegizko emariak hondakin uren tratamendu sistemetan eragindako disfuntzioak: gehienez ere 6 puntu.

A.3) Sarean ihes ugari izatea: gehienez ere 4 puntu.

A.4) Uholde arriskuak, euri-uretarako sareen gaitasun faltak eragindakoak: gehienez ere 2 puntu.

A.5) 40 urteko sareak edo zaharragoak: gehienez ere puntu 1.

A.6) Ur presio desegokia kontsumo guneetan: gehienez ere puntu 1.

A.7) Egungo sareen egoeraren diagnosi egokia egiteko gai diren instalaziorik ez izatea: gehienez ere puntu 1.

B) Zoladurak sareekin batera.

12 B) artikuluko irizpideen arabera finantzaketa izan dezaketen zoladura lanei haiekin lotutako sareetako inbertsioari emandako puntuazio bera emanen zaie atal honetan.

C) Zoladurak sarerik gabe.

C.1) Egoera txarrean dagoen zorua, ibilgailuen eta/edo oinezkoen zirkulaziorako arazoak eragiten dituena: gehienez ere 10 puntu.

C.2) Funtsezko arriskuak pertsonentzat edo ondasunetarako: gehienez ere 8 puntu.

C.3) Egoera txarrean dagoen zorua, zerbitzu publikoen ibilgailuak sartzeko arazoak eragiten dituena: gehienez ere 7 puntu.

D) Kaleko argiak.

D.1) Arriskuak pertsonentzat edo ondasunetarako: gehienez ere 10 puntu.

D.2) Aurreikusitako energia aurrezpena: gehienez ere 9 puntu.

D.3) Instalazioaren antzinatasuna: gehienez ere 6 puntu.

E) Udal ekipamenduak eraikuntzako araudi teknikora egokitzea.

E.1) Eraikuntzako ez betetzeen edo akatsen larritasuna edo horiek eragindako balizko arrisku mailena: gehienez ere 20 puntu.

E.2) Jarduketaren onuradun izan daitezkeen erabiltzaileen kopurua: gehienez ere 5 puntu.

F) Bizitoki iraunkorretara doazen bideak eta biziguneen artekoak.

F.1) Funtsezko arriskuak pertsonentzat edo ondasunetarako: gehienez ere 9 puntu.

F.2) Egoera txarrean dagoen zorua, zerbitzu publikoen ibilgailuak sartzeko arazoak eragiten dituena: gehienez ere 7 puntu.

F.3) Zoru edo oinarri pikortsu trinkoturik ez izatea, edo zorua egoera txarrean egotea, ibilgailuen trafikorako oztopoa denean: gehienez ere 5 puntu.

F.4) Jarduketaren onuradun izan daitezkeen erabiltzaileen kopurua: gehienez ere 3 puntu.

F.5) Euri-urak ateratzeko azpiegiturarik ez izateak edo egoera txarrean egoteak eragindako arriskuak: gehienez ere puntu 1.

G) Osasungintzarako edo irakaskuntzarako lurzatien urbanizatzea.

G.1) Osasun-etxea edo ikastetxea eraikitzeko edo berritzeko proiektu onetsia, prestabidean dagoena edo lizitazio-fasean dagoena: gehienez ere 15 puntu.

G.2) Toki entitatearen eta Nafarroako Gobernuaren organo eskudunaren artean akordio edo hitzarmen bat egotea osasun-etxea edo ikastetxea eraiki edo berritzeko: gehienez ere 10 puntu.

2. Inbertsiorako beharraren mailaren arabera emandako balorazioa ehuneko 5 handituko da, ezarritako gehienekoa gainditu gabe, lanak hezkuntza zerbitzuetarako eta/edo mendekotasunari buruzko legearen babesean dauden pertsonentzat, eta desgaitasuna edo mugitzeko arazoak dituztenentzat beharrezkotzat jotzen direnean.

3. Eskabide bakoitzeko 3 puntu emanen dira gehienez ere, Toki Inbertsioen aurreko Planean sartutako inbertsioak direla-eta toki entitate bakoitzari foru lege hau indarrean jartzen den egunean dagokion biztanle bakoitzeko ekarpenaren alderantzizko proportzioan.

4. 2 puntu emanen dira gehienez ere, inbertsio mota bakoitzerako (parekatzeko modukoa bada antzeko ezaugarrietan oinarrituta) kalkulatutako batez bestekoa baino txikiagoak diren amortizazio eta/edo mantentze kostuak dakartzaten inbertsioen kasuan. Toki entitateak kalkulurik aurkeztu ezean ez da inolako puntuaziorik emanen kontzeptu honetan.

14. artikulua. Diru-ekarpenaren portzentajeak, kontzeptuak eta gehieneko kopuruak.

1. Diruz lagundu daitekeen zenbatekoaren gaineko gehieneko diru-ekarpenaren portzentajeak, BEZa kenduta, hauek dira:

JASANDAKO BEZAREN KENKARIA EGITEKO ESKUBIDEA SORTZEN DUTEN INBERTSIOAK

JASANDAKO BEZAREN KENKARIA EGITEKO ESKUBIDEA SORTZEN EZ DUTEN INBERTSIOAK

Hornidurako,saneamenduko eta euri-uretarako sareak

%70

%85

Zoladurak eta sareak

%70

%85

Zoladurak sarerik gabe

%70

%85

Argiteria publikoa

%50

%60

Udal azpiegiturak eta ekipamenduak araudira egokitzea

%60

%70

Bizitoki iraunkorretara doazen bideak eta biziguneen artekoak

%70

%85

Osasungintzarako edo irakaskuntzarako lurzatien urbanizatzea.

%70

%85

2. Diruz lagundu daitekeen zenbatekoan sartu beharreko kontzeptuek eta ordaindu beharreko gehieneko zenbatekoek IV. eranskinean xedatutakoarekin bat etorri beharko dute.

15. artikulua. Planean sartzeko eta gehieneko diru-ekarpena finkatzeko prozedura.

1. Toki Inbertsioen Planeko Toki Programazioaren atalean lanak sartzeko eskabideak bi hilabeteko epean aurkeztu beharko dira, foru lege honek indarra hartzen duen egunetik aurrera kontatuta, administrazio prozedura erkidearen gaineko araudian aurreikusitako moduan, eta IV. eranskineko 2. eta 3. ataletan aipatzen diren agiriak erantsita izan beharko dituzte.

2. Eskabideak aurkezteko epea bukatu ondoren, inbertsioak hautatu eta lehenetsi eginen dira 12. eta 13. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen bidez onetsiko da Toki Inbertsioen Planean sartzen ahal diren inbertsioen behin-behineko zerrenda; honakoak jasoko dira bertan:

A) Aurrekontuan dagoen diruaren kargura finantzatzen ahal diren inbertsioen behin-behineko zerrenda.

B) Erreserban dauden inbertsio eskaeren behin-behineko zerrenda.

C) Onartu ezin diren eskaeren behin-behineko zerrenda, foru lege honetan ezarritako baldintzak ez betetzeagatik.

Inbertsioen behin-behineko zerrenda hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta argitaratzen denetik hamabost egun balioduneko epe bat izanen da alegazioak aurkezteko.

3. Alegazioak ebatzi ondoren, Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen bidez onetsiko da Toki Inbertsioen Planean sartzen ahal diren inbertsioen behin betiko zerrenda; honakoak jasoko dira bertan:

A) Aurrekontuan dagoen diruaren kargura finantzatzen ahal diren inbertsioen behin betiko zerrenda.

B) Erreserban dauden inbertsio eskaeren behin betiko zerrenda.

C) Onartu ezin diren eskaeren behin betiko zerrenda, foru lege honetan ezarritako baldintzak ez betetzeagatik.

Inbertsioen behin betiko zerrenda hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

4. Aurreko idatz-zatian aipatzen den ebazpena argitaratu eta hiru hilabeteko epean, A) letran aipatzen diren toki entitateek IV. eranskineko 4. atalean adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko dute. 2019an egin beharreko inbertsioen kasuan, dokumentazio hori 2018ko lehen hiruhilekoan aurkeztu beharko da.

5. Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiko zerbitzu eskudunek txosten lotesleak eginen dituzte, eduki tekniko, ekonomiko eta juridikokoak, proiektua eta finantza plana foru lege honetan xedatutakoarekin bat datozen erabakitzeko. Txosten guztiak aldekoak baldin badira, Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen baten bidez, jarduketa Toki Inbertsioen Planean sartu, eta gehieneko diru-ekarpena finkatuko da.

HIRUGARREN ATALA

Bideragarritasun ekonomikoa eta finantzarioa

16. artikulua. Bideragarritasun ekonomikoaren gaineko txostenak.

1. Inbertsioaren bideragarritasun ekonomikoa Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiko zerbitzu eskudunak aztertuko du, toki entitateak ordaindu beharreko zatiari aplikatzen ahal zaizkion bitarteko eta konpromisoetan oinarrituta, hala nola diruzaintzako gerakinak, ondare besterentzeen emaitzak, epe luzeko kreditu eragiketak eta bestelako aurrekontu zuzkidurak, urte anitzekoak barne.

2. Libreki erabaki beharreko jarduketetarako ez da bideragarritasun ekonomikoaren txostenik beharko, ezta larrialdiko inbertsioetarako ere.

Toki Inbertsioen aurreko Planaren indarraldian emandako hasiera baimenen babesean hasi edo amaitutako inbertsioek ez dute bideragarritasun ekonomikoa berriz frogatu beharko.

3. Inbertsioaren bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioak ebaluazio negatiboa jasotzen badu, toki entitateak hilabeteko epea izanen du, jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita, erabaki hauetako bat hartu eta Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiari jakinarazteko:

A) Inbertsioa bere finantza ahalmenera egokitzekoa.

B) Finantzaketarako formula alternatibo bat proposatzekoa.

C) Foru lege honen hurrengo artikuluan jasotzen den salbuespeneko araubidean sartzea eskatzekoa.

Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiko zerbitzu eskudunaren iritziz toki entitateak proposatutako konponbide alternatiboak akatsak baditu, azken epe bat emanen du zuzenketa egiteko, hamar egun baliodunekoa. Epe horretan zuzendu ezean, inbertsioa bideraezina dela ulertuko da.

17. artikulua. Salbuespeneko araubidea.

1. Salbuespen gisa, toki entitateak hala eskatuta, ekarpenaren kopurua handitzen ahalko da, inbertsioen zenbateko lagungarriaren ehuneko ehun gehienez ere, uraren goi hornidurako eta hiri hondakinen tratamenduko Inbertsioen Programei eta Toki Programazioari dagozkienean, Toki Administrazioko Zuzendari Nagusiko zerbitzu eskudunak egiaztatzen badu toki entitateak ez duela aski ahalmen ekonomikorik eta finantzariorik inbertsioa zenbateko horri dagokion kopuruan gauzatzea bieragarria izan dadin.

2. Salbuespeneko araubide horretan sartzeko, toki entitatearen osoko bilkurak, juntak edo batzarrak hartu beharko du erabakia, bertan ondoko konpromiso hauek jasota:

A) Salbuespeneko araubidean sartutakoez beste inbertsiorik ez egitea horiek betetzeko epean, eta kreditu edo finantza zama berririk ez hitzartzea ere, non Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiak berariazko baimena ematen ez duen, salbuespeneko arrazoiengatik edo etorkizunean defizitik ez duela eraginen bermatuta egoteagatik.

B) Baliabide berekiak atxikitzea salbuespeneko araubidean sartzeko aurreikusitako moduan.

C) Aurreko konpromisoez gain, obra egiten ari den epean eta amaitu ondoko lau urteetan, udalek gutxieneko 0,30 zerga tasa onetsi eta mantendu beharko dute lur ondasunen gaineko kontribuziorako, eta haren balorazio txostena eguneratu araudi indardunarekin bat. Lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zerga-oinarrian ez da murrizketarik onetsiko ezta aplikatuko ere balorazio txostena eguneratzeak katastroko balorazioa igotzearen ondorioz.

D) A) eta B) letretako konpromisoez gain, kontzejuek kontribuzio bereziak edo bizilagunen ekarpenak onetsi beharko dituzte, artikulu honen 4. idatz-zatian aipatzen den foru aginduaren arabera kalkulatutako oinarri baten gainean lur-ondasunen gaineko kontribuziorako 0,30eko gutxieneko zerga-tasa aplikatzeak sortutako zenbatekoa adinakoa. Eskuordeturik egindako inbertsioen kasuan, kontzejuek ados jarri beharko dute udalarekin, eta akordio baten bidez udalak konpromisoa hartuko du behar den kopurua jartzeko, kontzejuarentzat bideragarria izan dadin inbertsioa egitea.

Konpromiso hori onartzeko baldintza izanen da udalarentzat ekonomikoki bideragarria izatea ekarpena egitea. Bideragarria ez bada, udaletarako salbuespeneko araubide honetan araututakoa aplikatuko da.

3. Toki entitatearen ahalmen ekonomikoa kalkulatzeko, aurreko idatz-zatian xedatutakoarekin bat onartutako konpromisoek diru-sarreretan eragin lezaketen igoera hartuko da aintzat.

4. Salbuespeneko araubidean sartzeko prozedura, eta aplikatzeko kalkuluak eta neurriak foru agindu bidez garatuko dira.

5. Mankomunitate batean bideragarritasunik ez badago inbertsio bat finantzatzeko, inbertsioa haren finantza ahalmenera egokituko da, haren organo kudeatzaileek hartutako erabaki baten bidez. Inbertsioa egokitzerik ez badago, eta entitateko kide diren udalen ekarpenarekin finantzatzea erabakitzen bada, bilatuko da ea bideragarria zaien dagokien zatia finantzatzea, eta bideragarria ez bada, salbuespeneko araubidean sartzen ahalko dira aurreko 2. idatz-zatian araututako moduan.

LAUGARREN ATALA

Guztientzako prozedura arauak

18. artikulua. Inbertsioek bete beharreko baldintzak.

1. Inbertsioak ezin izanen dira gehieneko diru-ekarpena finkatu aurretik hasi, salbuespen hauekin:

A) Toki Inbertsioen aurreko Planaren indarraldian emandako hasiera baimenen babesean hasi edo amaitutako inbertsioak.

B) Larrialdiko inbertsioaren kalifikazioa dutenak hurrengo artikuluan xedatutakoaren arabera.

2. Inbertsioek toki entitate eskatzaileak emandako zerbitzuen gainekoak izan beharko dute, salbu eta foru lege honen 6. artikuluko D) letran jasotakoak, berariazko araudi sektoriala izanen baitute.

Eskuordetzeen kasuan, hala dela frogatu beharko du entitate eskuordetuak edo eskuordetze emaileak, haietako bakoitzak bere gain hartutako konpromisoak adierazita. Eskuordetzeak toki araubideari buruzko oinarrizko legeetan xedatutakoarekin bat etorri beharko du.

Kontzejuek bere gain hartutako obrak sartzen ahalko dira planean Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 39. artikuluaren 2. idatz-zatian xedatzen denaren ondorioz. Kasu horretan, kontzejuak adierazpen bat eskatu beharko dio bere udalari, obra edo zerbitzu horiek egin edo ematen dituen adierazteko, eta eskabidearekin batera aurkeztu. Kontzejuak 10 egun balioduneko epean erantzunik jasotzen ez badu, ulertuko da udalak ez duela kasuko lan edo zerbitzu hori egiten edo ematen.

3. Toki Inbertsioen Plan honetan ez da sartuko 15 urte baino gutxiagoko antzinatasuneko azpiegiturak konpondu edo berritzeko lanik, salbu eta foru lege honen 11. artikuluko E) letran aipatzen diren inbertsioak.

4. Toki Inbertsioen Plan honetan ezin izanen da sartu aplikatzekoa den hirigintza araudiaren arabera jabeek edo sustatzaileek ordaindu beharreko urbanizazio lanik.

5. Proiektuaren prestaketa eta obra gauzatzea batera kontratatzen direnean ez da inbertsioa onartuko. Administrazioz eta/edo baliabide berekiekin egin beharreko inbertsioak ere ez dira onartuko.

19. artikulua. Larrialdietako prozedura.

1. Toki Inbertsioen Planean sartzen ahalko dira foru lege honen 6. eta 11. artikuluetan aurreikusitako azpiegiturak eta ekipamenduak berehalakoan lehengoratzeko beharrezkoak diren jarduketak, salbu eta banda zabaleko azpiegituren arloko Inbertsioen Programan sartutakoak, hondamendiak tartean direla egin beharrekoak, edo pertsonen nahiz ondasunen segurtasunerako arriskua dagoenean.

Prozedura horren bidez, sartzen ahalko dira bai Nafarroako kontratu publikoei buruzko legeekin bat larrialdiko kontratazioen bidez egindako inbertsioak, bai izaera hori izan gabe kontratatutakoak, Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiko organo eskudunak beharrezkotzat jotzen baditu larrialdiko kontratazioen bidez egindakoak behar bezala osatzeko.

2. Horretarako, toki entitateak inbertsioari larrialdiko inbertsioaren kalifikazioa emateko eskaera aurkeztu beharko du, gertatu eta hamar egun balioduneko epean gehienez ere, izaera hori ematea ahalbidetzen duten inguruabarraren frogagiri bat eta gauzatu beharreko jarduketen hasierako aurreikuspen bat erantsita.

3. Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiko zerbitzu eskudunak txosten loteslea eginen du artikulu honen ondorioetarako lana larrialdikotzat kalifikatzea onartu edo ukatzeaz.

Era berean, zerbitzu horrek zehaztuko du zein diren beharrezkotzat jotzen diren beste inbertsio osagarriak, kasua bada. Horiei buruzko epeak eta dokumentazioa kasuan kasuko inbertsiorako oro har ezarritakoak izanen dira.

4. Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiak inbertsioa larrialdikotzat jotzeko emandako ebazpen horretan berean lanak esleitu eta/edo gauzatzeko gehieneko epeak ere zehazten ahalko dira.

Zerbitzu eskudunaren iritziz larrialdiko kontratazioen bidez egindako lanak modu egokian osatzeko beharrezkoak diren beste inbertsio horiek sartzeko prozedurari foru lege honetan inbertsio mota horretarako aurreikusten diren baldintza juridiko, tekniko eta ekonomikoak aplikatuko zaizkio, salbu eta obra hasteko epeari dagokiona, Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen bidez ezarriko baita.

20. artikulua. Klausula soziala.

Toki Inbertsioen Plan honetan sartutako lanak esleitzeko toki entitateek onesten dituzten agiri guztietan sartu beharko da, gauzatzeko baldintza berezi gisa, beharkizun hau: inbertsioa egiteko beharrezkoak diren lanaldi osoko kontratazio berri, baja eta ordezkapen guztien herena gutxieneko gizarteratze-errenta jasotzen dutenekin beteko dela.

21. artikulua. Proiektuak hobetzea eta aldatzea.

1. Inbertsioen xedeei ezin izanen zaie hobekuntzarik gehitu esleipen prozedura baten ondorioz.

2. Proiektuak gauzatzeko epeak eta haien baldintza teknikoak aldatzen ahalko dira ustekabeko beharrengatik, hobekuntza teknologikoengatik edo bestelako arrazoi objektiboengatik, betiere aldatzen ez badira eskaeraren xede den inbertsioaren ezaugarriak, eta horretarako ezartzen den gehieneko zenbateko lagungarria gainditu gabe. Ondorio horietarako, proiektuan espediente administratiboa behar duen edozein aldaketa egiteko, Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiari jakinarazi beharko zaio aurretik.

22. artikulua. Obren hasiera.

1. Toki Inbertsioen Planean sartutako obrak lau hilabeteko epean hasi beharko dira, gehieneko diru-ekarpena ezartzen duen ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuta.

2. Aurreko idatz-zatian aurreikusitakoa ez da aplikatuko Inbertsioen Programa hauei dagozkien obretan, partikularren gaineko ukipenak eragiten dituztenean, epea sei hilabetekoa izanen baita jakinarazpena egiten denetik: uraren goi hornidura, hiri hondakinen tratamendua, belaunaldi berriko banda zabaleko sarbide sareak zabaltzeko azpiegitura pasiboak.

3. Obra hasierako ordainketa egin behar den urtearen aurrekoan amaitzen badira artikulu honen 1. eta 2. idatz-zatietan aurreikusitako epeak, epe horiek otsailaren primera bitarte luzatuko dira.

4. Obrak aurreko idatz-zatietan ezarritako epeetatik kanpo hasten badira, Toki Inbertsioen Planetik kanpo uzteko espedientea tramitatuko da, 27. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, salbu eta salbuespeneko kasu batean, alegia, baimen berezia ematen bazaie, interes publikoaren onerako obrak atzeratzeko arrazoiak daudelako -toki entitateak frogatutakoak-, edo partikularren gaineko ukipenak ekartzen dituztelako, baina betiere inbertsioaren erabilera eta xedea babestuz.

5. Artikulu honetan aurreikusitakoaren ondorioetarako, obren hasierako eguna zuinketaren aktan jasotakoa izanen da.

23. artikulua. Exekuzio epeak.

1. Plan honen kargurako zenbatekoak ordaintzearen ondorioetarako, inbertsioen exekuzio epeak gehieneko diru-ekarpena finkatzean zehaztuko dira, Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiaren ebazpenaren bidez ezartzen den denbora-programazioarekin bat.

2. Salbuespen gisa, toki entitateak hala eskatzen badu, horretarako ezarritako epeak luzatzen ahalko dira Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen bidez, inbertsioa planean sartu eta gerora sortutako arrazoiengatik inbertsioaren gauzatzea epean amaitzerik ez dagoela ikustean.

24. artikulua. Ordainketarako eskaerak, obra hasiera eta amaiera dela eta.

1. Ekarpenen onuradun diren toki entitateak beharturik daude inbertsioa ezarritako betebehar eta baldintzekin bat bete dela justifikatzera.

Kasuan kasuko ordainketak Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiko zerbitzu eskudunak txosten tekniko loteslea eman ondoren eginen dira, lana ikuskatu eta aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren.

2. Inbertsio Programen eta Toki Programazioaren atalei dagozkien ekarpenen ordainketa honela eginen da:

A) % 50 obren hasieran.

B) % 20 lanen erdiak eginak daudenean.

C) Gainerako % 30a, lanak amaituta.

3. Obra hasierako ordainketa egiteko eskaera IV. eranskineko 5. ataleko A) letran eskatzen den dokumentazioarekin batera aurkeztuko da.

4. Obraren erdia egina dagoenean ordainketa eskatzen bada, IV. eranskineko 5. ataleko B) letran aurreikusten den dokumentazioa aurkeztu beharko da.

5. Obra amaierako ordainketarako eskaera, IV. eranskineko 5. ataleko C) letran eskatutako dokumentazioarekin batera, hilabeteko epean aurkeztu beharko da, obrak xede duen erabilera publikorako entregatu daitekeela frogatzen duen harrera akta egin eta biharamunetik kontatzen hasita, enpresa kontratistaren adostasunik ez badago ere.

25. artikulua. Eskabideak eta agiriak zuzentzea.

1. Toki entitateek aurkeztutako eskabideek ez badituzte betetzen foru lege honetan edo administrazio prozedura erkideari buruzko oinarrizko legerian jasotako betebeharrak edo eskatutako dokumentazio osoa erantsirik ez badute, toki entitateari eskatuko zaio akatsa zuzendu edo aginduzko agiriak gehitzeko hamar egun balioduneko epean. Hala egin ezean, eskaera ezetsitzat hartuko da, hurrengo idatz-zatian xedatutakoaren kaltetan izan gabe.

2. Obra amaierako ordainketa eskaerak direnean, zuzentzeko errekerimenduari behar den moduan erantzuten ez bazaio, Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiko zerbitzu eskudunak ikuskatuko du egindako obra edo obra zatia, aurreikusitako erabilera publikorako erabil daitekeen edo ez zehazteko. Baiezkoan, obraren jabeak eta zuzendaritzak (gutxienez) izenpetutako obra ziurtapenen bidez, bai eta fakturak edo kasuko kopuruak ordaindu izanaren ziurtagiriak aurkeztuz ere, Zerbitzuaren iritziz frogatuta dagoen kostuaren zatiari dagokion zenbatekoa ordaintzea bidezkoa izanen da.

26. artikulua. Lansariak eta ukipenak.

1. Lansarien kasuan, artikulu honetan arautzen den zenbatekoak, diruz lagundu daitekeenak, honakoak hartzen ditu: proiektuaren erredakzioa, obra zuzendaritza, ikus-onetsiak eta bestelako laguntzak, horretarako beharrezkoak direnak, ukipenen kudeaketa izan ezik.

2. Lansariengatiko gehieneko diru-ekarpena diruz lagundu daitekeen obraren zenbatekoaren gainean kalkulatuko da, barne hartuta aurreko kontzeptu guztien zenbateko guztiak, exekuzioaren amaierako kostuarekin zuzenduta. Ez da izanen honako taula honetan zehaztutako portzentajeak baino handiagoa:

DIRUZ LAGUNDU DAITEKEEN OBRAREN ZENBATEKOA

(kontrata bidezko exekuzioaren aurrekontua, BEZ gabe)

ZUZENDARITZA FAKULTATIBO KONTRATATUA

BALIABIDE BEREKIAK

500.000 eurokoa edo txikiagoa

%8

%6

500.000 eurotik gorakoa edo 1.000.000 eurokoa edo txikiagoa

%7

%5

1.000.000 eurotik gorakoa

%6

%4

3. Lansariengatik eman daitekeen diru-ekarpen gehienekoa kalkulatzeko, ez dira kontuan hartuko obraren esleipeneko beherapenak.

4. Era berean, ondasun eta eskubideen gaineko ukipenengatik emandako kalte-ordainen gastuak ere finantzatzen ahalko dira, horien titularrak diren pertsona fisikoak edo juridikoak toki entitate onuradunak ez direnean, V. eranskineko 2. atalean adierazitakoarekin bat.

27. artikulua. Toki Inbertsioen Planetik kanpo uztea.

1. Toki Inbertsioen Planetik erabat kanpo uzteko arrazoiak hauek izanen dira, eta horrek jasotako kopuru guztia itzuli beharra ekarriko du:

A) Inbertsioa Toki Inbertsioen Planean sartzea eragin duten baldintzak ez betetzea, edo baldintza horiei buruzko informazioa ezkutatzea edo faltsutzea.

B) Foru lege honen 22. artikuluan xedatutakoaren arabera ezarritako epean lanak hasi ez izana.

C) Inbertsioari uko egitea guztiz, administrazio prozedurari buruzko oinarrizko legerian ukoak baliodunak izateko aurreikusitako moduan.

2. Toki Inbertsioen Planetik kanpo partzialki utz daitezke zenbait inbertsio, kasu hauetan:

A) Inbertsioa gauzatzeko ezarritako baldintzak ez betetzea, ez betetze horrek inbertsioaren xedea kaltetzen duenean.

B) Inbertsioaren gauzatzea justifikatzeko aurkeztutako agiriak aski ez izatea inbertsio osoa behar bezala egin dela frogatzeko.

C) Inbertsioaren amaiera justifikatzeko agiriak ezarritako epeetatik kanpo aurkeztea, salbu eta onartutako epe luzapenak ematen direnean inbertsioaren gauzatzean erakunde publiko desberdinek parte hartzen dutelako, edo plan zuzentzaileetako aurreikuspenekin bat, edo legezko beste edozein arrazoigatik.

D) Obrak planean sartu eta gerora gertatutakoengatik inbertsioaren gauzatzea amaitzerik ez izatea.

Aurreko letretako kasuetan, zerbitzu tekniko eskudunek ikuskatuko dute behar bezala justifikatutako obra edo obra zatia, aurreikusitako erabilera publikorako erabil daitekeen edo ez zehazteko. Emaitza baiezkoa bada, zerbitzuaren iritziz IV. eranskineko 5. ataleko C) letran jasotako dokumentazioaren bidez frogatuta dagoen kostuaren zatiari dagokion diru-ekarpena ordainduko da.

E) Inbertsioa salbuespeneko araubidean sartzeko onartutako konpromisoak ez betetzea.

Ez betetze horrek berarekin ekarriko du araubide hori dela medio emandako kopuru gehigarriak jasotzeko eskubidea galtzea.

F) Inbertsioa gauzatzeko gehieneko epea ez betetzea horretarako eskatzen den baimena izan gabe.

G) Obra egiaztagirietan jaso gabeko hobekuntzak gehitu edo gauzatzea.

3. Ekarpen ekonomikoa finkatu zuen organo berak emanen du planetik baztertzeko ebazpena, dagokion espedientea tramitatu ondotik toki entitate interesdunari entzutea emanda hamabost egun baliodunez. Prozeduraren hasierak etenda utziko du ordaintzeko dauden diru-ekarpenetarako eskubidea. Itzulketa eskatzen ahalko da, espedientea interesdunei entzutea emanda tramitatu ondoren, konpentsazio bidez toki ogasunek Nafarroako tributuetan parte hartzeko funtsaren transferentzia arrunten kargura, udalak edo kontzejuak direnean, eta ordainketa-gutunaren bidez gainerako entitate onuradunen kasuan.

28. artikulua. Gehieneko diru-ekarpenaren aldaketak.

1. Gehieneko diru-ekarpena ezin izanen da aldatu handitzeko.

2. Ekarpena gutxitzeko aldatuko da esleipeneko egiazko zenbatekoa lizitaziokoa baino txikiagoa denean eta, halaber, diruz lagundu daitekeen lana gauzatzeko egiazko kostua gehieneko diru-ekarpena finkatzean aurreikusitakoa baino txikiagoa denean.

Horrela askatzen diren diru-kopuruak beste inbertsio batzuk finantzatzeko erabiliko dira, aplikatzekoak diren aurrekontu-mugak gainditu gabe eta inbertsio mota bakoitzerako ezarritako lehentasun ordenari jarraikiz.

29. artikulua. Lankidetza hitzarmenak.

Lankidetza hitzarmenak izenpetzen ahalko dira Inbertsioen Programaren eta Toki Programazioaren ataletako lanak, toki entitate batzuek batera gauzatu beharrekoak, kudeatzeko. Horretarako behar den dokumentazioa IV. eranskineko 6. atalean aipatzen dena izanen da.

III. KAPITULUA

Libreki erabakitzekoa

30. artikulua. Xedea eta arau orokorrak.

1. Libreki Erabaki Beharrekoen atalean, udal edo kontzeju onuradun bakoitzak zeregin hauetarako erabakitzen dituen jarduketak daude sartuta, III. eranskinean aurreikusitakoaren arabera banatuta:

A) Aurreko ekitaldi ekonomikoko kontuetatik ateratzen den diruzaintzako gerakin negatiboa finantzatzea.

B) Aurrekontu izaerako finantza pasiboak aldez aurretik amortizatzea.

C) 2009-2012 aldirako Toki Inbertsioen Planaren babesean emandako hasiera baimenarekin gauzatzen diren lanak finantzatzea, bai eta Toki Inbertsioen egungo Planaren indarraldian gauzatu beharreko lanak ere.

D) Gastuen aurrekontuko sailkapen ekonomikoaren 6. kapituluan kontabilizatu beharrekoak diren eta toki azpiegituren plan honetan sartuta ez dauden jarduketa guztiak finantzatzea.

2. Libreki erabaki beharrekoen atalean jaso beharreko zenbatekoen zerrenda, inbertsioak zer urtetan eginen diren adierazita izanen dituena, Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen bidez onetsi, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da; argitaratzen denetik aurrera hamabost egun balioduneko epe bat irekiko da alegazioetarako.

Alegazioak ebatzi ondoren, jaso beharreko zenbatekoen behin betiko zerrenda onetsiko da, inbertsioak zer urtetan eginen diren adierazita, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

3. Azken ekitaldi ekonomikoko kontuetan edo likidazioan diruzaintzako gerakin negatiboa duten udal eta kontzejuek Libreki erabaki beharrekoen atalean emandako kopuruak atala bera finantzatzeko erabili beharko dute, eta gainerakoa artikulu honen 1. idatz-zatiko B), C) eta D) letretako jarduketetarako baliatu dezakete. Ez da inolako zenbatekorik jasoko Libreki erabaki beharrekoen kontzeptuan diruzaintzako gerakina behar bezala frogatzen ez bada.

4. Libreki erabaki beharrekoen ataleko zenbatekoen onuradun diren toki entitateek justifikatu beharko dute aurreikusitako xederako aplikatu dituztela.

5. Libreki erabaki beharreko jarduketarako foru lege honetan ezarritako baldintzak betetzen ez badira, ordaindutako kopuruak itzultzeko eskatuko da, kasuan kasuko espedientea interesdunei entzutea emanda tramitatu ondoren. Itzulketa hori konpentsazio bidez eskatzen ahalko da, Toki ogasunek Nafarroako tributuetan parte hartzeko funtsaren transferentzia arrunten atalaren kargura.

31. artikulua. Diruzaintzako gerakin negatiboaren finantzaketa.

1. 30. artikuluko 2. idatz-zatian aipatzen den behin betiko zerrenda argitaratu eta hilabeteko epean, Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen bidez diruzaintzako gerakin negatiboa finantzatzeko erabili beharreko zenbatekoen behin-behineko zerrenda bat onetsiko da, toki ogasunei buruzko legeriarekin bat eskatzen diren kontuen edo aurrekontu likidazioaren espedienteen bidez frogatutako gerakinen arabera.

2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta ondoren 15 egun balioduneko epea irekiko da alegazioak aurkezteko edo frogatzeko diruzaintzako gerakin negatiboa finantzatzeko formulak onetsi direla, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 230. artikuluan eta irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 103. artikuluan xedatutakoarekin bat datozenak. Era berean, legez eskatutako kontabilitateko espedienteak aurkezten ahalko dira epe horretan, aurretik ez badira aurkeztu.

3. Diruzaintzako gerakin negatiboa finantzatzeko erabili beharreko zenbatekoen behin betiko zerrenda Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen bidez onetsi eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta ondoren ordaindu eginen da.

4. Diruzaintzako gerakin negatiboaren finantzaketa IV. eranskineko 9. atalean aurreikusitakoarekin bat frogatu beharko da, kasuan kasuko zenbatekoa jaso eta bi hilabeteko epean.

5. Aurreko idatz-zatietan ezarritako betebeharrak bete ezean, libreki erabaki beharrekoen atalean esleitutako kopuru osorako eskubidea galduko da.

32. artikulua. Aurrekontu izaerako finantza pasiboen amortizazio aurreratua.

1. Toki entitateek libreki erabaki beharrekoen ataleko ekarpena finantza pasiboak amortizatzeko erabiltzen ahalko dute, finantza entitateekin epe luzera hitzartutako aurrekontu izaerako eragiketetan jatorria duten pasiboak hain zuzen.

2. Kontzeptu honetan ordainketak egiteko ez da egokitasun txostenik beharko.

3. Kontzeptu honetan ordainketa bakarra eskatzen ahalko da. Diru-ekarpena zein urtetarako esleitua izan, urte horretako irailaren 1a baino lehen aurkeztu beharko da eskabidea, IV. eranskineko 11. atalean adierazitakoarekin bat, eta artikulu honen 1. idatz-zatian xedatutakoa bete dela egiaztatu ondoren ordainduko da. Ordainketa hori aurrerakin gisa eginen da.

4. Jasotako zenbatekoaren aplikazioa IV. eranskineko 10. atalean ezarritakoarekin bat frogatu beharko da, kasuan kasuko zenbatekoa jaso eta bi hilabeteko epean. Betebehar hori ez betetzeak berarekin ekarriko du finantza pasiboen amortizazio aurreratua egiteko esleitutako zenbatekorako eskubidea galtzea.

33. artikulua. Obren eta material inbentariagarriaren erosketen finantzaketa.

1. Lege honen 30. artikuluaren 1. idatz-zatiaren C) eta D) letretako inbertsioetarako egokitasun-txostenen eskabideak 2017ko maiatzaren 2a baino lehenago aurkeztu beharko dira, edo kasuko urteko urtarrilaren 31 baino lehenago, 2018an eta 2019an finantzatu beharreko inbertsioen kasuan; horretarako, administrazio-prozedura erkideari buruzko oinarrizko legediak ezarritako baldintzak bete eta IV. Eranskineko 7. zenbakian adierazitako dokumentazioa erantsi beharko da.

Udal edo kontzeju eskatzaile bakoitzak komenigarri iruditzen zaizkion material inbentariagarriaren inbertsio eta/edo erosketa guztiak sartzen ahal ditu eskabidean.

2. Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiko zerbitzu eskudunak eskaeraren egokitasunari buruzko txostena emanen du dokumentazioa aurkezten denetik hilabeteko epean. Epe horretan toki entitateari jakinarazten ez bazaio eskaera egokia den ala ez, edo, kasua bada, zuzentzeko errekerimendua, iritzia aldekoa dela ulertuko da.

3. Udal edo kontzeju bakoitzak lanak eta material inbentariagarriaren erosketak finantzatzeko erabiltzen duen diru kopuru osoa aldi bakarrean edo bitan ordaintzen ahalko da, toki entitatearen aukeran. Azken kasu horretan, obra bat denean ziurtatze partzialak onartzen ahalko dira.

4. Artikulu honetan aurreikusitakoarekin bat egindako inbertsioak justifikatzen dituen dokumentazioa horiek egiten diren urteko abenduaren 1a baino lehen aurkeztu beharko da. Inbertsioa ikuskatu eta IV. eranskineko 8. atalean horretarako eskatzen den dokumentazioa aztertu ondoren eginen dira ordainketak.

34. artikulua. Eskabideak eta agiriak zuzentzea.

1. Libreki erabaki beharrekoen atal honetan aurkeztutako eskabideek ez badituzte betetzen foru lege honetan edo administrazio prozedura erkideari buruzko oinarrizko legerian jasotako betebeharrak edo eskatutako dokumentazio osoa erantsirik ez badute, toki entitateari eskatuko zaio akatsa zuzendu edo aginduzko agiriak gehitzeko hamar egun balioduneko epean. Hala egin ezean, eskaera ezetsitzat hartuko da, hurrengo idatz-zatian xedatutakoaren kaltetan joan gabe.

2. 30. artikuluko 1. idatz-zatiko C) eta D) letretako inbertsioak ordaintzeko eskaerak direnean, zuzentzeko errekerimendua ez bada behar bezala bete, eskaera ukatu egin dela ulertuko da. Halere, ordainketa berria eskatzen ahalko da inbertsioak egokitasun txostena eskuratzen badu, inbertsioa zein urtetarako esleitzen den, urte horretako abenduaren 31 baino lehen eskuratu ere.

Lehenbiziko xedapen gehigarria.–Inbertsioak zatika sartzea.

Nafarroako Gobernuak inbertsioak zatika sartzen ahalko ditu Plan honetan, betiere teknikoki ondoz ondoko fasetan gauzatzeko modukoak badira. Halaber, proiektu baten parte direnak ere sartzen ahalko dira, horien hasierako faseak Toki Inbertsioen aurreko planetan sartuta egonda.

Bigarren xedapen gehigarria.–Gastuaren araua eta aurrekontu egonkortasuna.

Toki entitateek Nafarroako tributuetan parte hartzeko funtsaren kapital transferentziek hartzen ez duten gastu zatia, diruzaintzako gerakinarekin finantzatutakoa, ez da kontuan hartuko gastu konputagarriaren barruan gastuaren araua kalkulatzearen ondorioetarako. Aurrekontu egonkortasunaren helburua kalkulatzearen ondorioetarako, aplikatutako diruzaintzako gerakina doikuntza positibo gisa konputatuko da.

Hirugarren xedapen gehigarria.–Plana zabaltzea.

Toki Inbertsioen Plan honetan sartutako inbertsioak finantzatzeko kredituak behin konprometituta daudela, Nafarroako Gobernuko departamentu eskudunak, Toki Araubideko Foru Batzordeak txostena eman ondoren, finantzaketa handitzen ahalko du Toki entitateek Nafarroako tributuetan parte hartzeko funtsaren kapital transferentzien atalari atxikitako diruzaintzako gerakinaren kargura, sartzeko modukoak diren baina aurretik, aurrekontuan diru erabilgarri askirik ez izateagatik, sartu ez ziren inbertsioei aurre egiteko.

Laugarren xedapen gehigarria.–Diruzaintzako gerakina.

Kapital Transferentzien Funtsari atxikitako diruzaintzako gerakinak finantzatuko ditu, kasua bada, bai toki inbertsioen aurreko planetako inbertsioak bai egungoari eta balizko zabaltzeei dagozkienak. Gerakin hori ekitaldi bakoitzeko aurrekontu beharren arabera aplikatuko da.

Bosgarren xedapen gehigarria.–Entitateen ondorengotza.

Toki entitate onuradun batek beste baten oinordetza hartzen badu kasuan kasuko eskumenak betetzeko, haren eskubide eta betebeharretan subrogatuko da Toki Inbertsioen Planari dagokionez.

Seigarren xedapen gehigarria.–Plan zuzentzaileak.

Foru lege honen 6. artikuluan eta harekin lotutakoetan aipatzen diren Inbertsioen Programak Nafarroako Gobernuko kasuan kasuko Plan Zuzentzaileetan jasotako aurreikuspenekin bat beteko dira. Toki entitateen jarduera koordinatzearen ondorioetarako, plan zuzentzaile horien tokiz gaindiko interesaren deklarazioa eta aginduzko izaera mantentzen dira.

Plan zuzentzaileetan sartuta daude haietako bakoitzak dauzkan berezko helburuak erdiesteko beharrezkoak diren diagnosiak, adierazleak, helburuak, jarduketak eta bitartekoak.

Uraren goi hornidurarako Plan Zuzentzailearen helburua da ur eskariei kantitate eta kalitate egokiekin erantzuten ahalegintzea, populazioguneak hornitzeko, han-hemenkako kontsumo industrialak edo abeltzaintzakoak kontuan hartu gabe.

Unean-unean indarra duten Hiri hondakinen Plan Zuzentzailearen eta Hondakinen Kudeaketarako Plan Integratuaren xedeak dira gai organikoaren eta material inerteen tratamendua egitea, gai organikoa eta papera/kartoia biltzea, garbiguneak instalatzea, obra-hondakinak entregatzeko tokiak, hondakindegiak ixtea eta behar diren baliabide osagarriak.

Banda Zabalerako Plan Zuzentzailearen helburua belaunaldi berriko komunikazio sare berrien hedapena bultzatzea da, Nafarroako lurralde osoan kalitatezko banda zabaleko komunikazio zerbitzuetarako sarbide unibertsalaren bidez, bereziki orain arte sarbide onik izan ez duten eremuetan, horrela garapen ekonomikoa eta lurralde eta gizarte kohesioa sustatzeko.

Bi planek finkatzen ahalko dute zein jarduketa eremutan bilduko diren udalak eta zein konponbide tekniko hartu behar den kasu bakoitzean.

Xedapen indargabetzaile bakarra.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 3ko 13/2007 Foru Legearen laugarren xedapen iragankorra indarrik gabe gelditzen da.

Indarrik gabe gelditzen dira halaber foru lege honi kontra egiten dioten maila bereko edo txikiagoko xedapen guztiak.

Azken xedapenetan lehena.–Erregelamenduak emateko ahalmena.

Baimena ematen zaie Nafarroako Gobernuari eta toki administrazioaren arloko eskumena duen arduradunari foru lege hau aplikatu eta garatzeko beharrezkoak diren erregelamenduzko xedapen guztiak eman ditzaten.

Azken xedapenetan bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru lege honek 2017ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean berehala argitara eta “Estatuko Aldizkari Ofizialera” igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.

Iruñean, 2016ko abenduaren 13an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.

I. ERANSKINA

Toki Inbertsioen Planerako ekarpenak Toki entitateek Nafarroako tributuetan parte hartzeko funtsaren kargura

GUZTIRA
(euro)

2017

2018

2019

INBERTSIOEN PROGRAMAK

Uraren goi-hornidura

20.400.000

6.025.000

8.655.000

5.720.000

Hondakinen tratamendua

9.500.000

3.400.000

2.660.000

3.440.000

Banda zabala

4.000.000

500.000

1.790.000

1.710.000

Azterlanak eta proiektuak

100.000

75.000

25.000

0

INBERTSIO PROGRAMAK, GUZTIRA

34.000.000

10.000.000

13.130.000

10.870.000

TOKI PROGRAMAZIOA

Hornidurako, saneamenduko eta euri-uretako sareak

11.160.000

1.390.233

4.563.981

5.205.786

Zoladurak eta sareak

13.540.000

1.731.860

5.548.252

6.259.888

Zoladurak sarerik gabe

1.400.000

154.651

505.628

739.721

Argiteria publikoa

5.000.000

639.535

2.048.837

2.311.628

Azpiegiturak eta ekipamenduak araudira egokitzea

6.600.000

844.186

2.704.465

3.051.349

Bizitokietarako bideak

4.700.000

339.535

2.048.837

2.311.628

Osasungintzarako edo irakaskuntzarako zuzkidura-lurzatiak urbanizatzea.

600.000

400.000

200.000

0

TOKI PROGRAMAZIOA, GUZTIRA

43.000.000

5.500.000

17.620.000

19.880.000

LIBREKI ERABAKI BEHARREKOAK

3.000 biztanletik gora duten entitateak

6.000.000

1.250.000

2.375.000

2.375.000

3.000 biztanle edo gutxiago dituzten entitateak

17.000.000

3.250.000

6.875.000

6.875.000

LIBREKI ERABAKI BEHARREKOAK, GUZTIRA

23.000.000

4.500.000

9.250.000

9.250.000

INBERTSIO PLANA, GUZTIRA

100.000.000

20.000.000

40.000.000

40.000.000

II. ERANSKINA

Inbertsio Programetan sartutako lanak (BEZ gabe)

1. Ur horniduraren arloko Inbertsio Programan sartutako lanak, lehentasunaren arabera:

TOKI ENTITATEA

OBRAKOA

SARTUTAKO INBERTSIOA

2017

2018

2019

Erromantzatua

Biltegi orokorra

250.000

250.000

Mairagako Mankomunitatea-Nafarroa erdialdea

Nafarroako Ubidetik ura hartzeko jarduketa osagarriak

96.000

96.000

Mairagako Mankomunitatea-Nafarroa erdialdea

Goi horniduraren hodi nagusia La Pedreratik (1. fasea)

3.500.000

3.500.000

Mairagako Mankomunitatea-Nafarroa erdialdea

Goi horniduraren hodi nagusia La Pedreratik (2. fasea)

2.500.000

2.500.000

Sakanako Mankomunitatea

Iribasko iturburutik Irurtzunera bitarteko hodi orokorraren tarte batzuk berritzea

488.000

488.000

Ultzanuetako Mankomunitatea

Baterako konponbidea (2. fasea) Burutain -Ostitz eta Ziaurritz lotunea

390.000

390.000

Ultzanuetako Mankomunitatea

Baterako konponbidea (5. fasea) Gorrontz-Olano lotunea

200.000

200.000

Baztan

Iruritako konponbidea (3. fasea). Ziga eta Zigako Zuraurre hornitzea

378.000

378.000

Ezkabarte

Eusa hornitzea

410.000

410.000

Iruñerriko Mankomunitatea

Eusako biltegia eta hodiak

720.000

720.000

Iruñerriko Mankomunitatea

Arreko biltegia

2.060.000

2.060.000

Cortes

Idoia irazgaiztea eta Ubideko hargunea-idoia arteko hodia berritzea

490.000

490.000

Cadreita

Uraren goi hornidurako hodi berria Moranteko urtegitik

504.000

504.000

Jurramendiko Mank.

Vianako eta Erriberako goi hornidura 3. fasea: Mendazako putzuak

290.000

290.000

Jurramendiko Mank.

Vianako eta Erriberako goi hornidura 4. fasea: Hodi nagusiak

2.500.000

2.500.000

Jurramendiko Mank.

Aras Uraren goi hornidura Jurramendiko Mankomunitatetik

580.000

580.000

Izarbeibarko Mank.

Errezu-Ziraukiko hodi nagusiaren berritze partziala (gainerakoa)

758.000

758.000

Zangoza aldeko Zerbitzuen Mankomunitatea

Teleagintea eta telekontrola

90.000

90.000

Zangoza aldeko Zerbitzuen Mankomunitatea

Gabarderalgo biltegia

135.000

135.000

Zangoza aldeko Zerbitzuen Mankomunitatea

Araztegian lohietarako zentrifugagailua eta jarduketa osagarriak.

200.000

200.000

Moncayoko Ur Mankomunitatea

Corellako hodi nagusiaren berritze partziala

680.000

680.000

Ertzilako Uren Partzuergoa

Ertzilako iturburua-araztegia bitarteko hodiaren berritze partziala (1.650 metro)

130.000

130.000

Urdazubi

Urdazubi eta auzoak batera hornitzea

330.000

330.000

Basaburua

Erregulazio biltegia Ihabenen (goi hornidura Arietako Iturritik)

180.000

180.000

Valtierra

Erregulazio biltegi berria

430.000

430.000

Galbarra

Uraren goi hornidurako hargunea eta hodia berritzea

100.000

100.000

Baztan

Iruritako konponbidea (4. fasea) Hodi nagusiko erdiko tartea berritzea

150.000

150.000

Cascante-Cintruénigo-Fiteroko M.

Jarduketak erregulazio biltegietan

129.000

129.000

Tutera (Tuterako Ur Batzordea)

Santa Quiteriako biltegiaren egiturazko sendotzea

115.000

115.000

Tutera (Tuterako Ur Batzordea)

Montes del Cierzoko biltegia eta ponpaketa handitzea (Castejon hornitzea)

450.000

450.000

Urrotz-Untziti-Lizoain

Mendinuetako konponbidea, 6. fasea. Itzagaondoko eta Lizoaingo hodiak

450.000

450.000

Beruete

Amabi eta Egozkue auzoak hornitzea

100.000

100.000

Erroibar

Lasturko eta Loizuko harguneak egokitzea

60.000

60.000

Luzaide

Harguneak egokitzea

70.000

70.000

Iruñerriko Mankomunitatea

Ziritzako biltegia

385.000

385.000

Ultzanuetako Mankomunitatea

Latasako biltegia

160.000

160.000

Bera

Ibardin hornitzea (Eltzaurdiko biltegia eta lotuneak)

250.000

250.000

Malerrekako Mank.

Doneztebeko biltegia

300.000

300.000

Baztan

Txiskeñako iturriko hodia

138.000

138.000

Sakanako Mankomunitatea

Ihabar-Irurtzun hodi nagusia (partziala)

400.000

400.000

Irañeta

Erregulazio biltegia

180.000

180.000

Izarbeibarko Mank.

Hobekuntzak Argiñanoko hargunean eta biltegian

124.000

124.000

Mairagako Mankomunitatea-Nafarroa erdialdea

Azkoiengo adarra

2.700.000

2.700.000

Iruñerriko Mankomunitatea

Zuluetako ponpaketa eta bulkada

600.000

600.000

Cortes

Araztegiko jarduketa osagarriak

52.000

52.000

Atetz

Ziganda-Egillorko biltegia

180.000

180.000

Zugarramurdi

Hargune eta hodi berriak

62.000

62.000

Izarbeibarko Mank.

Mañeruko erregulazio biltegia irazgaiztea

100.000

100.000

TOKI ENTITATEA

OBRAKOA

ERRESERBAKO INBERTSIOA

2017

2018

2019

Zangoza aldeko Zerbitzuen Mankomunitatea

Xabierko biltegia

200.000

Ultzanuetako Mankomunitatea

Urritzola Galaingo hodia eta ponpaketa

250.000

Jurramendiko Mank.

Vianako eta Erriberako goi hornidura 5. fasea: Hodi nagusiak

1.200.000

Goñi

Goñi hornitzea Iruñerriko Mankomunitatetik

700.000

Aguilar Kodes

Goi hornidurako hodia berritzea

148.000

Urrotz-Untziti-Lizoain

Mendinuetako konponbidea, 7. fasea. Teleagintea eta telekontrola

200.000

Izarbeibarko Mank.

Gares-Obanos hodia (Kanpotxetasko tartea)

132.000

Malerrekako Mank.

Aurtizko errekako hargunea hobetzea

200.000

Cabredo

Goi hornidurako hodia berritzea

400.000

Galbarra

100m3-ko biltegia

120.000

2. Hiri hondakinen tratamenduaren arloko Inbertsio Programan sartutako lanak, lehentasunaren arabera:

TOKI ENTITATEA

OBRAKOA

SARTUTAKO INBERTSIOA

2017

2018

2019

Jurramendiko Mank.

Gai organikoaren konpostatzea hobetzea

544.500

544.500

Erriberagoieneko Mankomunitatea

Filmaren berreskurapena eta xurgatze sistema hobetzea

585.640

585.640

Sakanako Mankomunitatea

Konpostatze planta. 2. fasea

538.450

538.450

Erriberako Mankomunitatea

Errefusaren egonkortze aerobikorako planta

1.452.000

1.452.000

Bidausi Mank.

Garbiguneak

40.000

40.000

Mairagako M.

Garbiguneak

330.000

330.000

Mendialdeko Mankomunitatea

Garbiguneak

125.598

125.598

Sakanako Mankomunitatea

Garbiguneak

56.082

56.082

Izarbeibarko Mank.

Garbiguneak

111.071

111.071

Iratiko Mankomunitatea

Urrozko zabortegia Isuritako masa atera eta tratatzea

3.316.518

1.326.607

1.989.911

Jurramendiko Mank.

Linea materialen aurretratamendua hobetzea

793.065

793.065

Hondakinen Partzuergoa

Mendealdeko konpostatze planta

145.000

145.000

Hondakinen Partzuergoa

Tafallako TP. Frakzio berrietarako prestatzea eta Ingurumenaren babesteko esku-hartzeari buruzko Foru Legean aurreikusi den aldaketara egokitzea

90.000

90.000

Bortzirietako Mank.

Garbiguneak

385.000

385.000

Jurramendiko Mank.

Garbiguneak

245.630

245.630

Erriberako Mank.

Garbiguneak

470.000

470.000

Iruñerriko Mankomunitatea

2 instalazio egitea garbigune finkoetarako, garbigune ibiltariak eta garbigune txikiak

850.000

850.000

Erriberagoieneko Mankomunitatea

Garbiguneak

1.011.000

1.011.000

Zangozako Mankomunitatea

Garbiguneak

50.000

50.000

Hondakinen Partzuergoa

Doneztebeko TP. Frakzio berrietarako prestatzeko, gai organikoaren konpostatzea, berrerabiltzea eta birziklatzea prestatzeko sistemak paratzea, eta Ingurumenaren babesteko esku-hartzeari buruzko Foru Legean aurreikusi den aldaketara egokitzea

620.170

620.170

TOKI ENTITATEA

OBRAKOA

ERRESERBAKO INBERTSIOA

2017

2018

2019

Ezka-Zaraitzuko Mank.

Garbiguneak

50.000

Iratiko Mankomunitatea

Garbiguneak

165.000

Malerrekako Mank.

Garbiguneak

385.000

Hondakinen Partzuergoa

Zangozako TP Frakzio berrietarako prestatzeko, gai organikoaren konpostatzea, berrerabiltzea eta birziklatzea prestatzeko sistemak paratzea, eta Ingurumenaren babesteko esku-hartzeari buruzko Foru Legean aurreikusi den aldaketara egokitzea

630.830

Jurramendiko Mank.

1. isurketa eremua ixtea

650.000

TOKI ENTITATEA

OBRAKOA

SARTUTAKO INBERTSIOA

2017

2018

2019

Abartzuza, Bearin, Eraul

Deierri-Gesalatz sarbide sarea. Abartzuzako adarra

254.000

254.000

Iguzkitza, Murieta, Mendilibarri, Abaigar, Antzin

Lokizko Mendiko sarbide sarea. Antzin-Iguzkitzako adarra

264.000

264.000

Artaxoa, Larraga, Berbintzana, Miranda de Arga, Lerin

Erdialdeko Argako sarbide sarea. Nafarroako Ubideko adarra (Tafalla-Lerin)

803.000

803.000

Castejón

Iparraldeko Behe Ebroko sarbide sarea. Castejóngo adarra

44.000

44.000

Aberin, Morentin, Deikaztelu, Allo

Hegoaldeko Jurramendiko sarbide sarea. Lizarra-Alloko adarra

492.800

492.800

Larraintzar, Arraitz-Orkin, Alkotz, Iraizotz, Ihaben

Iparraldeko haranetako sarbide sarea. Larraintzarko adarra

538.800

538.800

Leitza, Areso

Leitzaldeko sarbide sarea. Leitza-Aresoko adarra

132.000

132.000

Lekunberri

Araxes-Larraungo sarbide sarea. Lekunberriko adarra.

26.400

26.400

Elo

Iruñerriko ekialdeko sarbide sarea. Eloko adarra

30.800

30.800

Obanos

Izarbeibarko sarbide sarea. Obanosko adarra

272.800

272.800

Uharte Arakil:, Ekai

Erdialdeko eta Ekialdeko Sakanako sarbide sarea. Uharte Arakilgo adarra

203.400

203.400

Bargota, Armañantzas, Torres del Río, Santsol, Elizagorria

Los Arcosko sarbide sarea. Bargota-Elizagorriko adarra

299.200

299.200

Bera

Bortzirietako sarbide sarea. Berako adarra

30.800

30.800

Ezkaroze, Orontze, Zaraitzuko Espartza

Zaraitzuko sarbide sarea. Ezkaroze-Espartzako adarra

360.800

360.800

Melida-Santakara, Zarrakaztelu, Murillo el Cuende

Aragoiko sarbide sarea. Caparroso-Mélida-Zarrakazteluko adarra

539.000

539.000

Oroz-Betelu

Artzibarko sarbide sarea. Garralda-Oroz-Beteluko adarra

121.000

121.000

Abaurregaina, Abaurrepea, Garaioa, Aribe, Garralda

Aezkoako sarbide sarea. Jaurrieta-Garraldako adarra

583.000

583.000

3. Belaunaldi berriko banda zabalerako sarbide sareak hedatzeko azpiegitura pasiboen arloko Inbertsio Programa.

TOKI ENTITATEA

OBRAKOA

ERRESERBAKO INBERTSIOA

2017

2018

2019

Uztarroze, Izaba

Erronkariko sarbide sarea. Izaltzu-Izabako adarra

446.600

Lesaka

Bortzirietako sarbide sarea. Lesakako adarra.

145.200

Elgorriaga, Zubieta, Ituren

Malerrekako sarbide sarea. Doneztebe, Doneztebe-Zubietako adarra

272.800

Viana

Viana-Mendabiako sarbide sarea. Viana A12ko adarra

132.000

Irunberri

Irunberriko Arroako sarbide sarea. Irunberriko adarra

88.000

Oibar, Kaseda

Oibar-Kasedako sarbide sarea. A21-Oibarko adarra

374.000

Arizkun

Baztango sarbide sarea. Arizkungo adarra

100.000

Luzaide

Erroibarko sarbide sarea Luzaideko adarra

100.000

Markalain, Gartziriain, Ollakarizketa, Saldise

Erdiko haranetako sarbide sarea. Zokoaundiko adarra (Markalain)

376.000

Lodosa, Sartaguda

Goi Ebroko sarbide sarea Lodosa-Sartaguda

132.000

Andosilla, Cárcar

Egako sarbide sarea Andosilla-Cárcar

105.600

Cascante, Tulebras, Barillas, Monteagudo

Queilesko sarbide sarea. Cascante-Tulebras-Barillas-Monteagudo

220.000

Buñuel, Cortes

Hegoaldeko Behe Ebroko sarbide sarea Buñuel-Cortes

165.000

III. ERANSKINA

Libreki erabaki beharrekoen ekarpenak banatzeko irizpideak

Udal konposatuetan, libreki erabaki beharrekoen ataleko diru-ekarpena kalkulatzeko oinarritzat hartuko den populazioa zehazteko, udalerriak 2015eko urtarrilaren 1ean duen populazio zifra ofizialari udalerriko kontzejuetako populazio zifra ofizialak deskontatuko zaizkio. Emaitza 10etik gorakoa denean, hurrengo letren arabera aurreikusitakoari jarraikiz dagokion kopurua aplikatuko zaio.

A) 3.000 biztanletik gorako udalerri edo kontzejuak.

3.001etik 5.000 biztanlera bitarte: 150.000 euro toki entitate bakoitzeko.

5.001etik 10.000 biztanlera bitarte: 170.000 euro toki entitate bakoitzeko.

10.000 biztanle baino gehiago: 190.000 euro toki entitate bakoitzeko.

A) letra honetan aipatzen diren toki entitateei esleitu beharreko zenbatekoa, guztira, ez da 6.000.000 eurotik gorakoa izanen.

B) 3.000 biztanleko edo hortik beherako udalerriak edo kontzejuak.

10etik 50 biztanlera bitarte: 20.545 euro toki entitate bakoitzeko.

51tik 3.000 biztanlera bitarte: populazioaren arabera proportzioan dagokion zenbatekoa, 20.589,32 euroko gutxienekotik 51 biztanlerentzat eta 148.000 euroko gehienekora 3.000 biztanlerentzat.

B) letran aipatzen diren toki entitateei eta 3.000 biztanleko edo gutxiagoko udal konposatuei esleitu beharreko zenbatekoa, guztira, ez da 17.000.000 eurotik gorakoa izanen.

Salbuespen gisa, kontzejuren batek, zerbitzu eskudunaren iritziz justifikatua den arrazoi batengatik, ez badu eskatzen egokitasun txostena horretarako ezarritako epean, udalak eskatzen ahalko du, epe hori amaitu eta hilabeteko epean, zenbateko hori ordaintzeko, kontzeju horretako bizilagunentzat onuragarriak diren inbertsioetan erabiltzeko.

IV. ERANSKINA

Dokumentazioa

1. Inbertsioen Programen atalean sartzen ahal diren inbertsioak zein diren ezartzea.

A) Toki entitateko alkatetzaren edo burutzaren ebazpen bat, jarduketaren kudeaketa integrala bere gain hartzeko borondatea edo lankidetza araubidean egiteko eskaera adieraziz.

B) Toki entitateko alkatetzaren edo burutzaren ebazpen bat, toki inbertsioen plan honek bere baitan hartzen ez duen inbertsio zatia finantzatzeko konpromisoarekin.

2. Toki Programazioaren atalean sartzeko eskaerak.

A) Behar bezala betetako eskabide orria, inbertsiorako denbora-programazioaren proposamena barne.

B) Toki entitateko alkatetzaren edo burutzaren erantzukizuneko aitorpena, BEZ jasanaraziaren kenkaria egiteko eskubidea sortzen duten inbertsioak eta sortzen ez dutenak bereizirik.

C) Txosten tekniko baloratua, teknikari eskudun batek sinatua, aurreikusitako lanak deskribatzen dituena, planoak, neurketa zehaztuak, aurreikusitako aurrekontu osoa eta lansariak ere barne hartuta.

D) Inbertsio motari dagokion fitxa, eranskin honen 3. atalean adierazitako ziurtagiriak erantsita.

E) Toki entitateko alkatetzaren edo burutzaren ebazpen bat, toki inbertsioen plan honek bere baitan hartzen ez duen inbertsio zatia finantzatzeko konpromisoarekin.

F) Kasua bada, eskumenen eskuordetzearen frogagiria edo dagokion udalaren ekimen faltarena.

G) Kasua bada, inbertsioa amortizatzeko eta/edo mantentzeko kostuen kalkulua.

3. Azpiegitura edo ekipamenduaren egoera justifikatzeko agiriak.

Idatz-zati honetako kasu guztietan, honakoen frogagiriak aurkeztu beharko dira: derrigorrezko hezkuntza mailetako ikasleak badirela, mendekotasunari buruzko legearen babesean dauden pertsonak, desgaitasuna edo mugitzeko arazoak dituztenak, zerbitzu publikoetako ibilgailuak sartzea behar dutenak.

A) Hornidurako, saneamenduko eta euri-uretako toki sareak:

A.1) Osasun arloko arrisku edo arazoakOsasun Publikoak edo laborategi independente batek emandako txostenak, eskatutako sareetan behar adina lagin hartuta.

A.2) Gehiegizko emariak hondakin uren tratamendu sistemetan eragindako disfuntzioak: Nafarroako Gobernuko entitate instrumental eskudunak emandako txostena.

A.3) Sarean ihes ugari egotea: txosten agiriduna, ihesen konponketa parteekin eta/edo ihesak atzemateko azterlanekin.

A.4) Uholde arriskuak, euri-uretarako sareen gaitasun faltak eragindakoak: eskatutako eremuan gertatutako uholdeei buruzko txosten agiriduna, uholdeetako emariak adierazita.

A.5) 40 urteko edo gehiagoko sareak: erantzukizuneko adierazpena eraiki ziren dataz eta egungo instalazioaren materialez.

A.6) Uraren presio desegokia kontsumo puntuetan: txosten agiriduna kontsumo puntuetan dauden presioei buruzko azterlanarekin.

A.7) Egungo sareen egoera modu egokian diagnostikatzeko gaitasuna duten instalaziorik ez izatea: txosten agiriduna, sarearen egungo egoera, sarearen sektorizaziorako azterlan bat eta sarea optimizatzeko aurreikusi diren jarduketak jasota.

B) Zoladurak eta sareak.

Kasua bada, organo eskudunaren txostena, zoladura kokatuta dagoen hiriguneak interes kulturaleko ondasunaren deklarazioa edo garrantzi historiko artistikoa duela azaltzen duena.

C) Zoladurak sarerik gabe.

C.1) Sareen titularrak emandako ziurtagiria egoera azaltzen duena.

C.2) Planoak, obraren amaierako ziurtapenak, eta, kasua bada, eskatutako bideetan hornidurako eta saneamenduko sareak berritzeko egindako lanen saiakuntzak.

C.3) Sustatzailearen konpromisoa, obrak egin bitartean gertatzen diren ukipenak berritzeko edo lehengoratzeko lanen kostua bere gain hartzekoa.

C.4) Kasua bada, Kultura Zuzendaritza Nagusiaren txostena, zoladura kokatuta dagoen hiriguneak interes kulturaleko ondasunaren deklarazioa edo garrantzi historiko artistikoa duela azaltzen duena.

D) Kaleko argiak.

D.1) Pertsonentzako eta ondasunetarako arriskuak: arrisku horiek dakartzaten faktoreen justifikazio teknikoa.

D.2) Energia aurrezpena: urteko elektrizitate kontsumoaren justifikazioa, hasierakoa eta jarduketaren ondorerako aurreikusten dena, energia eta ekonomia mailetan, kalkulatutako aurrezpenaren portzentajea, energia eragimena eta aurrezpena hobetzeko hartu beharreko neurriak eta eragimen energetikoaren erregelamendua betetzearena.

D.3) Instalazioaren antzinatasuna: erantzukizuneko adierazpena eraiki ziren dataz eta egungo instalazioaren materialez.

E) Udal ekipamenduak eraikuntzako araudi teknikora egokitzea:

E.1) Ez betetzeen larritasuna eta horiek sortzen dituzten arriskuena: ez betetzearen deskribapena eta hartu beharreko neurrien eta Eraikuntzaren Kode Teknikoaren betetzearen justifikazio teknikoa.

E.2) Balizko erabiltzaileen kalkulua: erantzukizuneko adierazpena jarduketaren onuradun izan litezkeen erabiltzaileen kopuruari buruz.

F) Bizitoki iraunkorretara doazen bideak eta biziguneen artekoak.

F.1) Pertsonentzako eta ondasunetarako arriskuak: arrisku horiek dakartzaten faktoreen justifikazio teknikoa.

F.2) Zerbitzu publikoetarako ibilgailuen sarbiderako oztopoak: erantzukizuneko adierazpena, mota, kopurua eta, kasua bada, zer maiztasunarekin pasatzen diren.

F.3) Balizko erabiltzaileen kalkulua: erantzukizuneko adierazpena jarduketaren onuradun izan litezkeen erabiltzaileen kopuruari buruz.

F.4) Euri-urak ateratzeko azpiegiturarik ez izateak edo egoera txarrean egoteak eragindako arriskuak.

G) Osasungintzarako edo irakaskuntzarako lurzatien urbanizatzea.

G.1) Nafarroako Gobernuaren organo eskudunak luzatutako ziurtagiria, frogatzen duena badagoela proiektu bat onetsita, prestabidean edo lizitazio-fasean, osasun-etxea edo ikastetxea eraiki edo berritzeko.

G.2) Kopia bat, osasun-etxea edo ikastetxea eraiki edo berritze aldera toki entitatearen eta Nafarroako Gobernuaren organo eskudunaren artean sinaturiko akordio edo hitzarmenarena.

4. Inbertsioen Programetako eta Toki Programazioko gehieneko diru-ekarpena finkatzea:

A) Exekuzio proiektua, osoko bilkurak, juntak edo batzarrak onetsia, eranskin honen 11. atalean jasotako gutxieneko edukiarekin.

B) Finantza plana onesten duen erabakia, osoko bilkurak, juntak edo batzarrak hartutakoa, eranskin honen 11. atalean jasotako ereduaren arabera.

C) Lankidetza hitzarmenak, kasua bada, 6. atalean ezarritako edukiarekin.

5. Inbertsioen Programen eta Toki Programazioaren ataletan sartutako inbertsioak ordaintzeko eskaerak:

A) Ordainketarako eskaerak, obra hasiera dela eta:

A.1) Ziurtatzea, bertan adierazita honakoak:

–Lizitazio aurrekontua, obraren esleipen prezioa, proiektu teknikoaren erredakzioarena eta zuzendaritza fakultatiboarena, gertatutako aldaketa koefizientea eta aplikatutako BEZa adierazita.

–Ezarritako exekuzio epea.

–Lanen esleipen-hartzailearen izena edo sozietate izena eta identifikazio fiskala.

–Esleipenerako erabilitako agirietan foru lege honen 20. artikuluan aipatzen den klausula soziala jasotzeko betebeharra betetzea.

A.2) Zuinketa aktaren kopia.

B) Ordainketarako eskaera, obraren erdia eginda:

B.1) Obraren jatorriko ziurtapena, eta, harekin batera, esleipenerako baldintzekin bat datozen neurketa zehaztuak, gutxienez jabetzak eta obra zuzendaritzak izenpetuak, dagozkien fakturen kopiak edo, halakorik ezean, enpresa kontratistei egindako ordainketen ziurtagiriak.

B.2) Prezio kontrajarrien aktak, bidezkoak direnean.

C) Ordainketarako eskaera, obraren amaiera dela eta:

C.1) Obraren harrera-aktaren kopia edo ziurtapena, obra xede duen erabilera publikorako entregatzen ahal dela ziurtatzen duena; gutxienez jabetzak eta obra zuzendaritzak izenpetu beharko dute.

C.2) Obra amaierako memoria, amaierako egoeraren planoak, materialen saiakuntzen emaitzak eta instalazioen probak.

C.3) Obra amaierako jatorriko ziurtapena eta, harekin batera, esleipenerako baldintzekin bat datozen neurketa zehaztuak, gutxienez jabetzak eta obra zuzendaritzak izenpetuak, dagozkien fakturen kopiak edo, halakorik ezean, enpresa kontratistei egindako ordainketen ziurtagiriak.

C.4) Laguntza Teknikoaren lansarien fakturen kopiak, bai eta ukitutako ondasun eta eskubideengatik emandako kalte-ordainenak ere, gertatu baldin badira.

C.5) Beste erakunde publiko edo pribatuetatik laguntzak jaso izanaren ziurtapena.

C.6) Prezio kontrajarrien aktak, bidezkoak direnean.

C.7) Uraren goi hornidurako Inbertsioen Programan sartutako inbertsioen kasuan: plano geoerreferentziatuak, Shape formatu digitalean.

6. Zenbait toki entitateren artean batera egindako lanen kudeaketarako lankidetza hitzarmenei buruzko dokumentazioa.

A) Hitzarmenaren kopia edo ziurtapena, lan hauen ardura izanen duen enpresa zehaztuta: lanen lizitazioa egitea, foru lege honetan eskatutako justifikatzeko behar den dokumentazioa kudeatzea eta obraren amaierako ziurtapena egitea.

B) Toki entitate bakoitzak ordaindu beharreko zenbatekoen edo obra kostuaren portzentajearen gaineko ziurtapena.

7. Libreki erabaki beharrekoen atalerako egokitasun txostenen eskaerak:

A) Eskabidea, behar bezala betea, inbertsioa, kalkulatutako aurrekontua eta eskatzen den ekarpena deskribatuta.

B) Egindako inbertsioen kasuan, hasiera baimenaren erreferentzia, inbertsioaren likidazioa, proiektuko lansariak barne, eta eskatutako diru-ekarpena.

C) Bi toki entitateren edo gehiagoren artean batera egin beharreko inbertsioen kasuan, alkatetzak edo burutzak horretarako emandako ebazpenen ziurtapenak edo kopiak.

8. Libreki erabaki beharrekoen atalerako ordainketa eskaerak.

A) Hasiera baimena duten eta eginda dauden inbertsioen kasuan: harrera-akta, gutxienez jabetzak eta obra zuzendaritzak izenpetua; obraren likidazio zehaztua, egoeraren planoa, fakturak edo ordainketa ziurtagiriak, eta beste erakunde publiko edo pribatuetatik laguntza jaso izanaren gaineko ziurtapena.

B) Plan honen indarraldian egindako lanetarako inbertsioen kasuan: egindako lanen memoria; obraren likidazio zehaztua; egoeraren planoa; fakturak eta beste erakunde publiko edo pribatuetatik laguntza jaso izanaren gaineko ziurtapena, erantzukizuneko adierazpena, jarduketa edo jarduketak Planaren indarraldian eta foru lege honen aurreikuspenekin bat bete direla jasotzen duena.

Amaitu gabeko obrengatiko ordainketa partzialak eskatzen badira, fakturak, obraren ziurtapen partzialak, enpresa kontratistari egindako ordainketen bankuko ziurtapena, beste erakunde publiko edo pribatuetatik laguntzak jaso izanaren ziurtapena, jasotako laguntzek edo jasotzeko daudenek, guztira, inbertsioaren zenbateko osoa ez dutela gainditzen frogatzen duena.

C) Ekipamendua, zerbitzuen funtzionamendu operatiborako beharrezkoak diren zerbitzu inbentariagarriak edo amortizatzeko modukoak diren ondasun immaterialak erosteagatik: egindako jarduketen memoria, erositako ondasunen zerrenda eta fakturak, beste organismo publiko edo pribatuetatik laguntzak jaso izanaren ziurtapena, erantzukizuneko adierazpena, jarduketa edo jarduketak planaren indarraldian eta foru lege honen aurreikuspenekin bat bete direla jasotzen duena.

9. Diruzaintzako gerakin negatiboak finantzatzeari dagokion ziurtagiria:

Idazkaritzaren ziurtagiria, diruzaintzako gerakin negatiboa finantzatzeko behar diren funtsak aplikatzeko egindako jarduketei buruzkoa.

10. Finantza pasiboen amortizazio aurreratuari dagokion ziurtagiria:

Idazkariaren ziurtapena, amortizatutako finantza pasiboen izaera, data eta kopurua adierazita eta zehaztuta zer kredituri eragiten dioten, haietako bakoitzean aplikatutako zenbatekoak eta zorpetze maila gutxitzeko erabiltzen direnetatik bereizirik daudela, Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoan xedatutakoa betez.

11. Planean sartzeko eskabide ereduak eta inbertsio motaren araberako fitxenak Toki Programazioaren atalerako; finantza planarenak eta proiektuei erantsi beharreko gutxieneko dokumentazioarenak, Inbertsioen Programen eta Toki Programazioaren ataletarako; egokitasun txostenarenak eta finantza pasiboen amortizazio aurreratuak egiteko ordainketa eskabideenak, Libreki Erabaki beharrekoen atalerako: Nafarroako Gobernuaren web orrian egonen dira ikusgai.

V. ERANSKINA

Zenbateko lagungarriaren kalkulurako oinarria

1. Diruz lagundu daitekeen obra.

A) Hornidura, saneamendu eta euri-uretarako toki sareak.

Hornidurako, saneamenduko eta euri-uretarako sareak berritzea. Diruz laguntzen ahalko dira honakoak: hodiak, obra zibila, fabrikako lanak, pieza bereziak, balbulak, bentosak, hidranteak, ur-harguneak, zorrotenak eta instalazioaren funtzionaltasuna bermatzen duten gainerako elementuak, bai eta ukitutako ondasun eta zerbitzuak lehengoratzea ere.

Lur partikularretan egindako deribazioak bazter daude, bai eta, orokorrean, interes partikular hutsa duen sare oro.

Instalatutako presio multzoak diruz laguntzekoak izanen dira presio faltaren arazoa orokorra denean eta haren arrazoia biltegiaren kota aski ez izatea denean.

Trazadura orokorrak eta banakako deribazioek edateko uraren kontsumorako eskariari eta saneamenduko instalazioei erantzunen diete bizitegitarako eraikinetako etxebizitzetan eta bulegoetan, industriako edo erabilera tertziarioko eraikinetan, salbu eta baratzeetan eta erantsiak dituzten eraikinetan, eta aurri-egoeran edo zerbitzuz kanpo dauden eraikinetan.

Zoladura lanak sarerik gabe egiten direnean, zangak lehengoratzeko lanen zenbatekoa diruz laguntzekoa izanen da.

Sareen egoera diagnostikatzeko instalazioak. Diruz laguntzen ahalko dira honakoak: 30 urtetik gorako kontagailuak berritzea; kontagailuak paratzea halakorik ez badago; emari, presio eta kloro neurgailuak; presioa erregulatzeko elementuak; teleaginteak, erregistroak jaso eta transmititzeko elementuak; beharrezkoak diren ekipoak jartzeko behar de obra zibila, eta, oro har, kudeaketa efizientea ziurtatzeko helburuarekin sarearen diagnostikoa egiteko behar diren elementu guztiak.

B) Zoladura-lanak eta sareak.

Diruz lagundu daitekeen zenbatekoa kalkulatzeko, zoladuraren metro koadroko unitate-kostua ez da hau baino handiagoa izanen:

GALTZADA

Gehieneko kostua, euro/m²

ESPALOIAK

Gehieneko kostua, euro/m²

Alde zaharrak, “interes kulturaleko ondasun” deklaratuak

109,00

163,00

Garrantzi historiko artistikoa duten alde zaharrak

87,00

116,00

Gainerako hiriguneak

40,00

61,00

Espaloietako unitate-kostua soilik aplikatuko da galtzada eta espaloia fisikoki bereizirik daudenean. Ez da aplikatuko galtzada eta espaloia kota berean daudenean eta eraikuntzako sekzio bera dutenean.

Espaloietako metro koadroko unitate-kostuan sartuta daude honakoak: zelaigunearen prestaketa, oinarri eta azpioinarri pikortsu trinkotuak, oinarriko hormigoia, mortairua, akaberak.

Galtzadako metro koadroko unitate-kostuan sartuta daude honakoak: zelaigunearen prestaketa, oinarri eta azpioinarri pikortsu trinkotuak, hormigoizko harlauza edo asfaltozko geruza, euri-urak azaleratik ateratzeko ubidea.

Galtzada eta espaloietako metro koadroko unitate-kostuan ez dago sartuta aurreko zoladura eraisteko lanen kostua.

Diruz lagundu daitekeen zenbatekoa kalkulatzeko, eustormaren metro linealeko unitate-kostua ez da hau baino handiagoa izanen:

GEHIENEKO KOSTUA
euro/ml

Metro baterainoko altuerako horma

300,00

Metro bat eta erdirainoko altuerako horma

450,00

Bi metrorainoko altuerako horma

600,00

Bi metro eta erdirainoko altuerako horma

750,00

Hiru metrorainoko altuerako horma

900,00

Eustormaren metro linealeko unitate-kostuan sartuta daude honakoak: hondeatze lana, zimenduetarako eta estradoserako, zapata, enkofratuak, altxaerak, irazgaiztea, drainatzea, betelanak eta akaberak. Altuera zapataren goiko aldetik gailurreraino neurtuko da. 3 metrotik gorako altuera duten hormetan, gehieneko kostua 150 euro handituko da 0,50 ml bakoitzeko.

Diruz laguntzen ahal den zenbatekoaren barruan sartzen ahalko da barandak jartzea, altueran erorikoen arriskua murrizteko edo ibilbideak errazteko helburuarekin, betiere zoladura eta sareak egiteko diruz lagundu daitekeen obra baten barruan egiten badira eta horien unitate-prezioa metro linealeko 100 eurotik gorakoa ez bada.

Aipatutako prezio guztiak exekuzio materialari dagozkio.

Diruz lagunduko da lurrazpiko kanalizazioen obra zibila, etxeetako telekomunikazioen, energia elektrikoaren eta kaleko argien hornidurak egitekoa. Sartuta daude lan hauek: zangak zulatzea, hormigoizko betegarriak edo pikortsuak, elektrizitaterako ez diren hodiak, seinalizazio elementuak, fabrikako obrak eta kaleko argietarako zutoinen zimendatzeak.

Zoladura eta sareak egiteko lanak egin behar dituen toki entitateak D ataleko lan bat egin behar badu Toki Inbertsioen Planaren kargura, atal horrekin lotutako jarduketa guztiak Kaleko argien ataleko lan gisa sartuko dira.

Planeko toki programazioko inbertsioei atxikitako baliabideak lurraldean hobeki banatzeko, hornidurako, saneamenduko eta euri-uretarako sareen eta zoladura sareekin egiteko lanetarako gehieneko diru-ekarpenaren ondoko portzentaje mugak ezartzen zaizkie populazio tarte hauetan sartutako entitateei:

POPULAZIO TARTEAK

GEHIENEKO
PORTZENTAJEA

100.000 biztanletik gora

%14

25.001etik 100.000 biztanlera bitarte

%8

10.001etik 25.000 biztanlera bitarte

%6

5.001etik 10.000 biztanlera bitarte

%5

1.001etik 5.000 biztanlera bitarte

%4

1.000 biztanlekoak edo gutxiagokoak

%3

Kontuan hartuko dena da kasuko eskumenaren titular den toki entitateak 2015eko urtarrilaren 1ean zeukan biztanle-kopuru ofiziala. Mankomunitateen kasuan, mankomunitateek zer udalerriri ematen dieten ur horniduraren zerbitzua, udalerri horietako populazioaren kopuru osoa hartuko da kontuan.

C) Zoladura sarerik gabe.

Zoladura sareekin egiten denean hartzen diren parametro berberak hartuko dira kontuan, salbuespen hauekin:

Ez da diruz lagunduko lurrazpiko kanalizazioen obra zibila, etxeetako telekomunikazioen, energia elektrikoaren eta kaleko argien hornidurak egitekoa.

Gehieneko diru-ekarpena ez da 150.000 eurotik gorakoa izanen toki entitate bakoitzeko.

D) Kaleko argiak.

Diruz lagundu daitekeen zenbatekoan honakoak sartzen dira:

D.1) Merkurio-lurrunezko lanparak eta/edo presio handiko sodio-lurrunezkoak (VSAP), eta ekipamendu osagarria kendu, eta LED teknologiako lanparak jartzea.

D.2) Errendimendu handiko luminariak eta potentzia txikiagoko lanparak paratzea, daudenak ordeztuz.

D.3) Argiaren maila erregulatzeko sistemak paratzea, kaleetako jarduera gutxitzen denean bertako argi maila gutxitzeko.

D.4) Piztu eta itzaltzeko sistemak paratzea, erloju astronomikoaren, presentzia-detektagailuaren edo esku-sakagailuen bidez.

D.5) Jarduketarekin lotutako obra zibila, diruz lagundu daitezkeen eta beharrezkoak diren ekipoak, materialak eta instalazio laguntzaileak.

Gehieneko diru-ekarpena ez da 150.000 eurotik gorakoa izanen toki entitate bakoitzeko.

E) Udal ekipamenduak eraikuntzako araudi teknikora egokitzea.

E.1) Ingurukari termikoaren hobekuntza, energia beharrak nabarmen murriztuko dituena. Ingurukari termikoan eraginez eraikineko berokuntza eta klimatizaziorako energia eskaria murriztea ahalbidetuko duten jarduketak diruz laguntzen ahalko dira. Eraikinaren kalifikazio energetiko osoa hobetu behar dute, gutxienez ere letra 1, karbono dioxidoaren emisioen eskalan neurtuta (CO2 kg/ m² urtean), eraikinaren hasierako kalifikazio energetikoarekin alderatuta.

E.2) Ingurukariaren hobekuntza, eraikinaren barrenean babesa emanen duena hezetasunari aurre egiteko. Diruz laguntzen ahalko dira hormetan eta lurrarekin kontaktuan dauden zoruetan eta kanpoko airearekin kontaktuan dauden itxituretan (fatxadak eta estalkiak) egin beharreko jarduketak, eraikinen barrenean prezipitazio atmosferikoen, isurien, lurraren edo kondentsazioen ondorioz dagoen urak eragindako hezetasuna kentzeko xedea dutenak.

E.3) Eraikina husteko ibilbideak egokitzea sute kasuetarako. Diruz laguntzen ahalko dira eraikina jendez husteko bitarteko egokiak hornitzen dituzten jarduketak, bertan daudenek segurtasunez alde egin edo barrenean toki seguru batera iristea ahalbidetzeko helburuarekin. Jarduketen jomuga nagusia husteko ibilbideetan dauden ateak, pasabideak, arrapalak eta eskailerak izanen dira.

E.4) Irisgarritasuna hobetzea eta ibilbide irisgarriak egokitzea solairuen barrenean eta eraikineko maila desberdinen artean, arrapalak eta igogailuak jartzea barne. Diruz laguntzen ahalko dira desgaitasuna duten pertsonei eraikinetan sartzea eta eraikinak diskriminaziorik gabe eta modu independente eta seguruan erabiltzea erraztea dieten jarduketak. Jarduketen jomuga nagusia izanen da ibilbide irisgarriak sortzea eraikinetik kanpo, eraikineko solairuetan eta eraikineko solairuen artean, eskailerak, arrapalak eta/edo igogailuak erabiliz. Era berean, igerilekuetan ere ibilbide irisgarriak sortzea aurreikusten da.

E.5) Erorketa arriskua gutxitzea, koskak murriztuz, azalera irristakorrak kenduz edo bestelako babes sistemak ezarriz. Diruz laguntzen ahalko dira arrisku horiek murrizten dituzten jarduketak, zoruak egokituz irristatzea, behaztopatzea eta mugitzeko zailtasunak saihesteko, bai eta zuloetan, kosketan, eskailera eta arrapaletan erortzeko arriskua murrizten dutenak ere.

E.6) Legionelosiaren prebentziorako sistemak ezartzea. Diruz laguntzen ahalko dira legionelosiaren prebentzio eta kontrolerako egiten diren jarduketak, osasun eta higiene arloko neurriak hartuz funtzionamenduan ura erabiltzen duten instalazioetan, aerosolak sortzen dituztenetan eta erabilera kolektiboko eraikinen barrenean edo kanpoaldean daudenetan, legionella zabaltzeko eta ugaltzeko aukera handiagoak daudela eta. Hozte dorreen eta lurruntze kondentsagailuen gaineko jarduketak hartuko dira kontuan, eraikinen kanpoaldean, eta barnean metagailua eta itzulera-zirkuitua duten ur bero sanitarioaren sistemen gainekoak.

Aurreko kasu guztietan, diruz laguntzekoak izanen dira, soilik, finantzatu beharreko jardueraren izaerari erantzuten dioten eta behar-beharrezkoak diren kontzeptuak, eskabidean eta exekuzio proiektuan jarduketez egiten den deskribapenean oinarrituta.

Gehieneko diru-ekarpena ez da 150.000 eurotik gorakoa izanen toki entitate bakoitzeko.

F) Bizitoki iraunkorretara doazen bideak eta biziguneen artekoak.

Diruz laguntzen ahalko dira 12 E) artikuluan finantzagarritzat hartzen diren bideetan edo bide tarteetan egindako jarduketak, bizitoki edo bizigune bat beste batekin lotzen badute, bai zuzenean bai bertako errepide batekin lotuz, beste alternatibarik ez badago.

Bidearen egungo zabalerari dagokion zatia baizik ez da finantzatuko, balizko handitzeak kontuan hartu gabe.

Zoladuraren metro koadroko unitate kostu gehienekoa ez da 35 eurotik gorakoa izanen (exekuzio materialaren aurrekontua), barne hartuta honakoak: zelaigunea prestatzea, oinarri eta azpioinarri pikortsu trinkotuak, hormigoizko harlauza edo asfaltozko errodadura-geruza, euri-urak azaleratik ateratzeko ubidea eta akaberak.

Gehieneko diru-ekarpena ez da 120.000 eurotik gorakoa izanen toki entitate bakoitzeko.

G) Osasungintzarako edo irakaskuntzarako lurzatien urbanizatzea.

Diruz laguntzen ahalko dira:

–Euste-hormak egiteko eta sarbideetan zoladura jartzeko jarduketak. Aintzat hartuko dira zoladura sareekin egiteari buruzko atalean jasota dauden dirulaguntza-kontzeptu eta kostu unitario berak.

–Etxebizitzen telekomunikazio- eta argindar-hornidurarako eta argiteria publikorako lurpeko hoditeriaren obrak, horien barne sarturik zangak irekitzea, hormigoizkoak nahiz granularrak diren bete-lanak, argindarrerako ez diren hoditeriak, seinalizazio-elementuak, fabrika-obrak, pieza bereziak, balbulak, bentosak, sute-ahoak, ur-harguneak eta zorrotenak, bai eta hornidura-, saneamendu- eta euri-ur-sareen funtzionaltasuna bermatzen duten gainerako elementuak ere.

–LED teknologiadun luminariak eta beharrezkoak diren ekipo, material eta instalazio osagarriak instalatzea.

Gehieneko diru-ekarpena ez da 100.000 eurotik gorakoa izanen toki entitate bakoitzeko.

2. Ukipenak.

Kalte-ordainengatik izandako gastuetan, diruz laguntzen ahal den zenbatekoan sartuta daude toki entitate onuradunez beste pertsona fisiko edo juridiko batzuen titularitatekoak diren ondasun eta eskubideen gaineko ukipenengatik egin beharreko ordainketetarako behar direnak, bai eta legez eskatutako argitalpenenak ere.

Halaber, diruz laguntzen ahal den zenbatekoan sartuta dago lanek ukitutako lurrak kudeatzeko laguntza teknikoaren gastua ere. Azken kontzeptu horretan diruz laguntzen ahal den zenbatekoa ez da 120 eurotik gorakoa izanen okupatutako finka bakoitzeko, BEZa kenduta.

Iragarkiaren kodea: F1614033