240. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

UE-4 Carbonillako birzatitze proiektua. Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2016ko azaroaren 14an hartu erabakiaren bitartez, hasiera batean onetsi zuen Udalaren Hirigintza Planeko UE-4 Carbonilla birzatitzeko proiektua, unitate horretako Birzatiketa Batzordeak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76 eta 151.1 artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Altsasun, 2016ko Azaroaren 23an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1613371