240. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

18E/2016 EBAZPENA, azaroaren 11koa, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariak emana, Etxarri Aranazko txatar biltegia jarduera sailkatu gisa birdefinitzeko proiektuari Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluaziorik ez egitea erabakitzen duena. Hierros y Metales Joxan SL da sustatzailea.

2016ko azaroaren 7an Lurralde eta Paisaia Zerbitzuan sartu zen goian aipatutako espedienteak Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa behar ote duen erabakitzeko laburpen memoria, horrela, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 46. artikuluan ezarritakoarekin bat, proiektuak Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa behar duen edo ez erabaki dadin.

Proiektuko jarduera txatarra kudeatzera bideratzen da eta, gaur egun, txatartegirako lizentzia du. 22/2011 Legearen arabera, R13 gisa dago katalogatua (hondakinak biltegian gordetzea, R1etik R12ra bitarteko edozein eragiketaren zain). Merkatuaren eskakizun berriek behartu dute konpainia bere jarduerari R4 delakoa gehitzera (metalak birziklatu edo berreskuratzea).

Hortaz, proposamen berriak hondakinen kudeaketa hau planteatzen du: eskualdeko enpresetako muxarrakinak eta metalezko material xehea biltzea, materiala sailkatzea beharren arabera multzoak eginez, eta kamioietan kargatzea, gero garraiatu eta saltzeko.

Alde batean baino ez, ezeri itsatsita ez dagoen nabe batean burutzen da jarduera, Etxarri Aranazko udal-mugarteko 3. poligonoko 1354. hiri-lurzatian, Zumurdiñeta industria eremuan. Nabea errektangeluarra da, 58,00 m luze eta 15,25 m zabal.

Urbanizatuta dagoen industria lurzoru finkatua denez, ez dago, jardueraren ondorioz, kaltea jasan dezakeen ingurumen baliorik; betiere, espedienteari erantsitako dokumentazioan kutsadura kontrolatzeko jasotzen diren neurriak betez gero.

Proiektua azterturik, zeina abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 4A eranskinean sartzen baita (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua), kontuan harturik haren neurriak eta ezaugarriak, haren kokapena eta izan dezakeen eragina, 3C eranskinean ezarri denaren arabera, erabaki da ez duela Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren beharrik, ez baitago ingurumen inpaktu nabarmenik.

Espedientean dauden txostenak ikusirik, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuaren indarrez, eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 760/2016 Ebazpenaren bidez eskuordetuak ditudan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Etxarri Aranazko txatar biltegia jarduera sailkatu gisa birdefinitzeko proiektuak ez du behar ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 3.C eranskineko irizpideak aplikaturik. Proiektua 4.A eranskinean sartuta dago eta sustatzailea Hierros y Metales Joxan SL da.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau Etxarri Aranazko Udalari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2016ko azaroaren 11n.–Udalen Hirigintza Planeamendurako Ataleko burua (Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren ordezkoa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 767/2016 Ebazpenaren bidez), Rafael Araujo Guardamino.

Iragarkiaren kodea: F1612794