2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VALTIERRA
“La Esperanza” Gizarte Etxea erakunde autonomoaren desegitea
Valtierrako Udalak, 2016ko abenduaren 5ean egin osoko bilkura berezian, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu du:
“Bigarrena.–‘La Esperanza’ Gizarte Etxea erakunde autonomoaren desegiteari buruzko erabakia hartzea
Kontuan hartuz La Esperanza Gizarte Etxea erakunde autonomoaren Zuzendaritza Kontseiluak, 2016-11-16ko bilkuran, aho batez erabaki duela La Esperanza Gizarte Etxea erakunde autonomoa desegitea, haren xede eta helburu guztiak Valtierrako Udalak bere gain har ditzan.
Ikusirik Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 96 eta 97. artikuluetan eta bigarren xedapen iragankorrean xedatzen dena.
Kontuan hartuz Idazkaritzak 2016ko azaroaren 25ean luzatutako txosten juridikoa, espedientean jaso baita.
Kontuan hartuz, orobat, Valtierrako Udalak herritarrei zerbitzu egin nahi diela, modu eraginkor eta efizientean, betiere horren ondorioz gaur egun erakunde autonomoak ematen dituen zerbitzuetan galerarik eragin gabe.
Horren guztiaren ondorioz, eta Ogasunaren eta Langileriaren Batzordearen 2016ko azaroaren 29ko aldeko irizpena dagoelarik, La Esperanza Gizarte Etxea erakunde autonomoaren Estatutuetan ezarritakoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 96 eta 97. artikuluetan eta bigarren xedapen iragankorrean ezarritakoa eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legean ezarritakoa betez, aho batez
ERABAKI DA:
Lehenbizikoa.–La Esperanza Gizarte Etxea erakunde autonomoa desegiteko tramiteak abiatzea, bere Estatutuak indargabetuta.
Bigarrena.–Erakunde autonomoa likidazio egoera iragankorrean dagoela xedatzea, iraungitzeko egin behar diren eragiketa guztiak egiten, indarrean den araudiarekin bat, eta likidatzaile izendatzea Valtierrako Udalaren Alkatetza eta Kontu-hartzailetza, erakundea likidatzeko eta ondotik desagertzeko tramite guztiak egin ditzaten.
Hirugarrena.–Xedatzea, Valtierrako Udalak zuzenean kudeatuko dituela erakunde autonomoak ematen dituen zerbitzuak, hura desegiten denetik hasita.
Laugarrena.–Valtierrako Udaleko alkatea den Victoria Montori Mateo andreari ahalmena ematea, La Esperanza Gizarte Etxea erakunde autonomoa desegiteko beharrezkoak diren kudeaketak egiteko eta behar beste agiri sinatzeko.
Bosgarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Seigarrena.–Erabaki hau Valtierrako Udaleko Kontu-hartzailetzari igortzea.”
Valtierran, 2016ko abenduaren 7an.–Alkatea, Victoria Montori Mateo.
Iragarkiaren kodea: L1613881