240. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa Elkano-Ibiriku-Egues aldeko AR-1 banaketa eremuko 1. sektoreko Plan Partzialeko A-2, A-5 eta A-7 unitateen xehetasun azterlanean. Hasierako onespena

Honako honen bidez aditzera ematen da Gobernu Batzarrak, 2016ko azaroaren 28an egin bilkuran, erabaki zuela aldaketa hasiera batean onestea Elkano-Ibiriku-Egues aldeko AR-1 banaketa eremuko 1. sektoreko Plan Partzialeko A-2, A-5 eta A-7 unitateen xehetasun azterlanean. Helburua da Elkanoko Elizamendi kaleko 23. lurzatian aurreikusi den eraikinaren modu simetrikoan eraikitzeko ahala ezartzea.

Interesdun guztiek espedientea azter dezakete eta, nahi izanez gero, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu, horretarako hogei eguneko epea izanen baitute, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Sarrigurenen, 2016ko azaroaren 9an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1613574