240. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UTERGA

Aurrekontuko 1/2016 aldaketa. Hasierako onespena

Utergako Udalak, 2016ko azaroaren 28an egindako osoko bilkuran erabakita, hasiera batean onetsi zuen 1/2016 aldaketa aurrekontuan. Kreditu gehikuntza da, 61.190,00 eurokoa, eta diruzaintzako gerakinen bidez finantzatua.

Aditzera ematen da, interesdunek espedientea aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten 15 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Inork alegaziorik aurkezten ez badu, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.

Utergan, 2016ko azaroaren 29an.–Alkatea, Pablo Lizarrondo Beriain.

Iragarkiaren kodea: L1613549