240. ALDIZKARIA - 2016ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UXUE

Alkatearen eginkizunak lehen alkateordearen esku uztea

Udal honetako alkateak 46/2016 Ebazpena eman du, 2016ko azaroaren 24an. Hona hemen haren testua:

Erregistro Zibilaren gaineko Erregelamenduaren 238. eta ondoko artikuluekin loturik, Alkateek Ezkontza Zibilak Egiteari buruzko abenduaren 23ko 35/1994 Legean eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 1995eko urtarrilaren 26ko Jarraibidean ezarritakoarekin bat, eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. eta ondoko artikuluetan jasotzen diren ahalmenak erabiliz, hona zer ebatzi duen alkate honek, esleiturik ditudan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Lehen alkateorde Eduardo Aldunate Ongayren esku uztea alkate gisa eman zaizkidan eginbeharrak, ezkontza zibila egiteko 2016ko abenduaren 3an.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Udalbatzari ebazpenaren berri ematea hurrengo osoko bilkura arruntean.

3. Ebazpen hau argitaratzea iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Uxuen, 2016ko azaroaren 24an.–Alkatea, Rubén Sánchez Remón.

Iragarkiaren kodea: L1613561